BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK SEI PRESTAKUNTZA TAILER ETA JAZZETIK MUSIKA TALDEEN ZUZENDARI MINTEGIETARA DOAZEN IKASTARO MAGISTRALAK ESKAINTZEN DITU

Pianoa, oboea, eta gaitaren danborraren interpretazioa hobetzeko helburuarekin antolatu dira tailerrak.

Bilboko Udal Musika Eskolak, eduki espezializatuetan prestakuntza osatzeko interesa duten pertsona guztientzat (zentruan ikasketak egiten egon edo ez), sei prestakuntza tailer antolatu ditu ikasturte honetan otsailaren 7tik apirilaren 30a arte. Aurten oboearen, pianoaren eta gaitaren danborraren interpretazioan oinarritzen dira tailerrak eta hauekin batera, jazz musika, `Anakritmikoa´metodoa eta musika taldeen zuzendaritza ikastaroa ere izango dira aztergai.

Ikastaroen matrikula epea zabalik dago ikastaro bakoitzeko plaza kopurua bete arte eta publiko zabalarentzat daude zuzendurik eta era honetara, beste eskola batzuetako irakasleek eta ikasleek ere eman dezakete izena. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan izango dira, Bilboko Sorkunde kaleko 8.zenbakian. Ikastaroen matrikula prezioa, ikasgaiaren eta tailerraren iraupenaren araberakoa izango da, baina edozein kasutan ere, 18 eta 65 euro bitartean izango dira.

`Pianoaren didaktika´ edo `bihotza duen musika´, lehen ikastaroa

Lehenengo prestakuntza-jarduera, Marisa Pérez irakasleak otsailaren 7an eta 8an eskainiko duen `Pianoaren didaktika´ tailerra izango da. Collado Medianoko Musika Eskolaren sortzaile eta zuzendaria Instrumentuaren Didaktikako irakaslea da Bartzelonako Goi Musika Eskolan, eta instrumentuetako irakasleak trebatzen ditu Espainiako hainbat leku eta erakundetan. Gainera, musika hezkuntzari buruzko artikulu ugari idatzi ditu, eta gaur egun, “Escuchar, sentir y crear” (`Entzun, sentitu eta sortu´) liburua lantzen ari da. Intrumentuetako irakasleei eta bereziki piano-jotzaileei zuzendutako ikastaro honetan, Marisa Pérez-ek pianoaren inguruko sorkuntzazko hurbilketa bat eskainiko du, Edwin Gordon-en Music Learning Theory delakoan oinarritutako audizioaren eta inprobisazioaren bitartez. Edota, beraren esanetan: “bihotza duen musika “.

Idazketan eta solfeo teorikoan oinarritutako planteamendu tradizionaletan ez bezalako eran ekingo zaioa pianoa jotzen irakasteari. Mugimenduaren, kantuaren eta, batez ere, inprobisazioaren eta errepertorioa partitura barik ikasteko jarduerek aukera ematen dute bestelako piano-eskolak taxutzeko, ikasleak aberastu egin ohi dituzte musikak eta sormenak. Tailerraren prezioa 45 eurotakoa da.

Otsailean ere, ostirala 27an, `Metodo Anakritmikoa (Erritmoaren izaera: Anakrusa)´ tailerra hasiko da. Martxoaren 6an eta 13an eskolak ere eskainiko ditu. BilbaoMusikan saxofoi irakasle dabilen Joseba Bustamantek emango du. Musikariak oro har jasotzaileak dira. Izaera anakrusikoan oinarritutako ebakera erritmikoan bide ematen digu azkarrago barneratzeko, modu kontzienteagoan, musikaltasun handiagoarekin eta musikaren osagarri erritmikoaz hobeto jabetuta. Ikastaroaren prezioa 30 eurotakoa da.

Jazz mintegiak saxofoia, baxua, kontrabaxua eta bateriarentzako
Kike Arza Trío taldea osatzen duten Alberto Arteta (saxofoia), Kike Arza (baxua-kontrabaxua) eta Juanma Urriza (bateria) musikariek instrumentu horien inguruko eskola magistralak eta konboei buruzko jazz-mintegia eskainiko dituzte martxoaren 5ean eta 6an. Musikaleei eta Saxofoi, baxu-kontrabaxu eta bateriako ikasle eta irakasleei zuzendutako mintegiak 50 euro balio du.

Oboea eta gaitaren danborra

Musika eskoletako oboe ikasleek teknika interpretatiboa hobetzeko aukera izango dute `Oboea, musika egiteko oinarriak´ ikastaroarekin, Javier Lecumberri Euskadiko Orkestra Sinfonikoko oboe bakarlariaren eskutik, martxoaren 7an eta apirilaren 25ean, larunbatez. Tailer honek banakako nahiz taldekako eskolak eskainiko ditu, afinazioa, sonoritatea, erritmoa eta fraseatzea gisako teknikak landu eta talde-praktika egiteko. Ikastaroaren prezioa 65 eurokoa da.

Bestalde, Bizkaiko Gaiteroak taldeko kide den Aintza Calderón perkusio-irakasleak `Gaitarekiko danborraren oinarrizko erritmoak´ izenburuko tailerra emango du martxoaren 18an eta 25ean, danborrean trebatutako ikasleei eta perkusionei zuzenduta.

Batuta erabiltzen ikastea

Bilboko Musika Bandaren kontzertuetako ohiko batuta bihurtu den Iker Sánchez orkestra zuzendari ezagunak musika aztertzeko eta keinuen bidez adierazteko oinarrizko gaitasunak irakatsiko dizkie taldeak zuzentzeaz arduratzen diren irakasleei, musika taldeak behar bezala zuzen ditzaten. `Musika taldeen zuzendaritza´ delako ikastaro hau apirilaren 20an, 23an, 27an eta 30ean egingo da, eta matrikularen kostua 50 eurokoa izango da.
PRESTAKUNTZA TAILERRAK 2015
IZENA EMATEKO EPEA: BILBAOMUSIKAN, PLAZAK AURRETIK BETETZEN EZ BADIRA, KURTSO HASIERA ARTE. Sorkunde kalea, 8. Telefonoa 94 416 47 85 edo www.bilbaomusika.net web orriaren bitartez.

1.- PIANOAREN DIDAKTIKA.
Irakasleak: Marisa Pérez www.musicaconcorazon.com
Jasotzaileak: instrumentuetako irakasleak, piano-jotzaileak gehienbat.
Eguna: Otsailaren 7a eta 8ª (larunbata eta igandea)
Ordutegia: Larunbatean: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Igandean: 09:30-14:30
Prezioa: 45 €
Plazak: gutxienez 5, gehienez 20.

2.- METODO “ANAKRITMIKOA” (ERRITMOAREN IZAERA: ANAKRUSA)
Irakasleak: Joseba Bustamante (BilbaoMusikako saxofoiko irakaslea)
Jasotzaileak:.musikariak oro har.
Egunak: otsailaren 27a, martxoaren 6a eta 13a, ostiralak.
Ordutegia: 17:00 – 20:00
Prezioa: 30 €
Plazak: gutxienez 5, gehienez 15.

3.- JAZZ MINTEGIA KIKE ARZA TRIOrekin
Irakasleak: Alberto Arteta (saxofoia), Kike Arza (baxua/kontrabaxua) eta Juanma Urriza (bateria).
Jasotzaileak: irakasleak, ikasleak eta musikariak.
Eguna: Martxoaren 5a (osteguna) eta 6a (ostirala).
Ordutegiak: Irakastordu magistralak: 10:00-12:00 Konboak: 12:00-14:00.
Prezioak: 50€
Plazak: gutxienez 3, gehienez 15 mintegi bakoitzean (Guztira gutxienez 9, gehienez 45).

4.- OBOEA: MUSIKA EGITEKO OINARRIAK
Irakasleak: Javier Lecunberri (Euskadiko Orkestra Sinfonikoko oboeko bakarlaria).
Jasotzaileak: Musika eskoletako oboe ikasleak
Egunak: martxoaren 7a eta apirilaren 25a (larunbatak)
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00etatik aurrera.
Prezioa: 65 €.
Plazak: gutxienez 8, gehienez 14.

5.- GAITAREN DANBORRAREN OINARRIZKO ERRITMOAK
Irakasleak: Aintza Calderon (Perkusioko irakaslea eta “Bizkaiko Gaiteroak” elkarteko kidea)
Jasotzaileak: danborrean hasitako ikasleak eta perkusio-jotzaileak.
Egunak: martxoaren 18a eta 25a, astelehenak.
Ordutegia: 19:00-21:00
Prezioa: 18 €.

6.- MUSIKA TALDEEN ZUZENDARI IKASTAROA
Irakaslea: Iker Sánchez (Orkestra zuzendaria)
Jasotzaileak: musika taldeak zuzentzen dituzten irakasleak.
Egunak: apirilaren 20a, 23a, 27 eta 30a (astelehenak eta ostegunak).
Ordutegia: 10:00 – 14:00
Prezioa: 50 €
Plazak: 5 eta 20 pertsona artean

Informazio guztia www.bilbaomusika.net webgunean