“ABUSU – LA PEÑA: ETENGABEKO ALDAKETAREN HISTORIA”

-ERAKUSKETA

“ABUSU – LA PEÑA: ETENGABEKO ALDAKETAREN HISTORIA”
LEHENGO ARGAZKIAK ABUSUKO KIROLDEGIAN

2014ko abenduaren 2tik 2015eko urtarrilaren 5era, astelehenetik barikura, 07:15etik 22:00etara, zapatuetan, 09:00etatik 22:00etara eta domeketan 09:00etatik 15:00etara. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean itxita.

Mendeetan zehar, errotek, burdinolek eta gabiek Nerbioi-Ibaizabal ibaiertzean lan egin zuten Abusu auzoan. Presak eta ur-jauziak erabiltzen zituzten, baita inguruneko beste baliabide natural batzuk ere, hala nola burdina-minerala. Bilboko portua mesetarekin eta Ebroko erriberarekin lotzen zuen bidea Abusutik igarotzen zen, eta lurralde horien arteko merkataritza-harremanetarako funtsezkoa zen. Meatzaritzako jarduera biziak eta industria modernoak XIX. mendeari hasiera eman zioten eta XX. mendean zehar garatuz joan ziren. Biztanleria hazi egin zen, baita eraikin kopurua ere. Erakinak hedatu eta garaiera irabazi zuten. Auzokideek, beren ekimenekin eta parte-hartzearekin, bizitza eman zioten auzoari. Joan zen mende erdialderako abesbatza bat, dantza-taldeak eta antzerki-taldeak zituen. Eta Santa Isabelen eta San Pedroren erromeria tradizionaletan oso giro ona izaten zen.

– HITZALDIAK

Abenduaren 9an, 19:00etan, Abusuko Zentro Soziokulturalean. Hitzaldia: “Abusu – La Peña: historia de un continuo cambio”, Susana Serrano Abad.

Abusuko historia aztertuz, errota zaharretara iritsiko gara, Bilboko portuaren, mesetaren eta Ebro ibaiaren ertza lotzen dituen bidera, meatzeetako jardun handira, XIX. eta XX. mendeetan sortu zen industria modernora eta baita euren ekimenekin eta partaidetzarekin auzoa bizirik mantendu duten bizilagunengana ere.

Abenduaren 12an, 19:00etan, Ibaialdeko liburutegian. Hitzaldia: “Minerales de las minas de hierro de Bilbao: Calcita, esfalerita, galena, fluorita y cuarzo”, Alex Franco.

“Harridunak” Mineralogiako eta Paleontologiako Euskadiko Elkartearen laguntzarekin, Alex Francok meatzeen jatorriaz eta garapenaz hitz egingo digu eta gizaldietan zehar, baina batez ere XX. mendean meagintzak urian eta, zehatzago esateko, Abusu auzoan, izan duen eraginaz. Horrez gain, meatzeetako mineral batzuen laginak erakutsiko dizkigu.

– ABESBATZEN KONTZERTUA

Abenduaren 11n, 20:15ean, Abusuko Artzain Onaren elizan, Andre Berri Abesbatza eta Sanfran Korue abesbatzen kontzertua.

– TELEBISTAKO PANTAILAK

2014ko abenduaren 2tik 2015eko urtarrilaren 5era

Argazkiak + “Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean / entre el hierro y el agua” bideoaren trailerra plasmazko telebistan.

Telebistako pantailen bidez, Abusuko kiroldegiko erakusketako 150 argazki baino gehiago eta “Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean” bideoaren aurkezpen-bideoa etengabe emango dituzte telebistako pantailetan. Bideo horren bidez, auzoko historia kontatzen zaigu eta bideoa, osorik, urtarrilean aurkeztuko dute urtarrilean.

Ibaialdeko liburutegian, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara (barikuetan 14:45era arte) eta 17:00etatik 20:00etara (Gabonetan izan ezik; begiratu ordutegia).

Eta Abusuko zentro soziokulturalean, astelehenetik barikura, goizetan, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan, 17:00etatik 20:00etara (Gabonetan izan ezik; begiratu ordutegia).

– BIDEO EMANALDIAK

Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean” bideoa
Argazki-erakusketaren jarraipen modura, Kultura eta Hezkuntza Sailak hari bereko bideoa aurkeztuko du urtarrilean. Honako honetan, ikertzaileek eta historiazaleek, baina baita auzoko bizilagunek ere, euren lekukotza eman dute eta auzoaz dakitena adierazi dute ikus-entzunezko lan honetan, hain zuzen ere, uriko kokagunerik zaharrenetako bateko oraintsuko historia osatzeko.

“Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean” bideoa egun eta leku hauetan eskainiko dute: urtarrilaren 27an, Ibaialde liburutegian; urtarrilaren 28an, Abusuko Zentro Soziokulturalean eta urtarrilaren 29an, Abusuko Udaltegian. Egun bakoitzean, hiru emanaldi eskainiko dira, 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan. Sarrera doakoa da. Horrez gain, ikus-entzunezko lan hau eskuragarri egongo da Bilbao Izan webgunean eta Bilbao Kulturak youtuben duen kanalean, otsailaren 6tik aurrera.