Bilboko Udalaren programa larunbat honetan, azaroaren 10ean, abiatuko da, arratsaldeko 18:00etan, Tor Magoaren “Amarru” ikuskizunarekin.
Abandoko Udaltegiak (Elkano, 20) familia osoari zuzendutako magia, antzerki eta ipuin-kontalari ikuskizunak jasoko ditu azaroko hurrengo hiru larunbatetan, euskaraz, Tor Magoarekin, Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearekin eta Eneko Etxebarrietarekin. Saio guztiak 18:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.
Programazioa larunbat honetan hasiko da, Tor Magoaren “Amarru” ikuskizunarekin. Partaidetzan oinarrituta dagoen eta umore asko duen sorginkeriaz eta amarru magikoz betetako ikuskizuna da. Azaroaren 17an Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearen eta “Txanpon baten truke” musika ipuin-kontalariaren txanda izango da.
Programazioa azaroaren 24an itxiko da, umeei zuzendutako “Musika galduaren bila” antzezlanarekin. Oraingo honetan, Eneko Etxebarrietak antzerkia, proiektatutako marrazki bizidunak eta zuzeneko musika uztartzen dituen ikuskizuna proposatzen du. Emanaldi guztiak 3 urtetik gorako umeei daude zuzenduta.
AGENDA
ABANDOKO UDALTEGIA (ELKANO, 20)
AZAROAK 10. 18:00
TOR MAGOA, “Amarru”
Sorginkeriaz eta amarru magikoz betetako ikuskizuna, partaidetzan oinarritua, umore askorekin.
AZAROAK 17, 18:00
AMELI ETA XIRRIKITUEN JOSTUNAK, “Txanpon baten truke”
Musika ipuin-kontalaria, kitarraz kagunduta
AZAROAK 24. 18:00
ENEKO ETXEBARRIETA. “Musika galduaren bila”
Umeentzako antzerkia. Antzerkia, proiektatutako marrazki bizidunak eta zuzeneko musika uztartzen dituen ikuskizuna.