BILBAO DISTRITO JAZZ EDIZIO BERRI BATI HASIERA EMANGO DIO OSTIRALEAN, HILAK 3, GAUR EGUNGO ETA ASKOTARIKO JAZZ SAIOEKIN HIRIKO HAINBAT AUZOTAN

  • J.C. Arriaga Kontserbatorioa, BidebarrietaKO Liburutegia, Bertendonako institutoa eta Begoñako, Errekaldeko, eta Otxarkoagako Udaltegiek Mikkel Ploug Trío, Antonio Mazzei Trío, Capital Trío, Mariano Díaz & Javier Malosetti Band, Scatter The Atoms That Remain, eta Víctor de Diego talde eta artisten kontzertuak hartuko dituzte.

  • Kontzertuak elkarren segidako sei ostiraletan zehar egingo dira martxoaren 10era arte.

  • Kontzertuetarako sarrerak 5 eurotan daude salgai www.bilbaokultura.eus webgunean.

(Bilbon, 2023ko urtarrilaren 27an).- Bilboko Udalak “Bilbao Distrito Jazz” programaren edizio berri bat ospatuko du hilabete hauetan. Oraingo honetan, otsailaren 3an (ostirala) hasi eta sei ostiraletan zehar martxoaren 10era arte luzatuko da.

Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara kontzertuak eta generoan erreferentzia diren artistak hurbilduko ditu. Aurtengo edizioan, honako talde eta artista hauek izango dira: Mikkel Ploug Trío, Antonio Mazzei Trío, Capital Trío, Mariano Díaz & Javier Malosetti Band, Scatter The Atoms That Remain, eta Víctor de Diego. Guztiek jazzarekiko maitasuna partekatzen dute askotariko, egungo eta kalitatezko proposamenen bidez”, adierazi dute.

Kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak salgai daude jada www.bilbaokultura.eus webgunean, bost euroko prezioan.

Bilbao Distrito Jazz” hiriko hainbat auzoetako espazio hauetan egingo da: J.C. Arriaga Kontserbatorioan, Bidebarrietako Liburutegian, Bertendonako institutoan eta Begoñako, Errekaldeko, eta Otxarkoagako Udaltegietan.

BILBAO DISTRITO JAZZ 2023

  • Otsailak 3, ostirala, 19: 00etan. Errekaldeko Udaltegian

MIKKEL PLOUG TRÍO
Mikkel Ploug · gitarra / Sean Carpio · bateria / Jeppe Skovbakke · kontrabaxua

Mikkel Ploug gitarrista daniarra gitarra garaikidearen nazioarteko izen handietako bat da. 2018an kaleratu zuen Faroe albumak Jazz instrumentalaren sari onenaren Grammy saria eskuratzeko izendatutakoetako bat izan zen. Banda-zuzendari eta bandako kide bezala jo du Mark Turne, Loren Stillman, Bill McHenry edo Joachim Badenhorst musikari ospetsuekin, besteak beste.

  • Otsailak 10, ostirala, 19:00etan. J.C. Arriaga Kontserbatorioa.
    ANTONIO MAZZEI TRÍO

Antonio Mazzei · piano / David Mengual · kontrabaxua / David Xirgu · batería

Venezuela jaioterriko musikari garrantzitsuenetako bat da Antonio Mazzei pianista, konpositore eta produktore saritua. New Yorkeko eszenako pianista ezagun gisa hamarkada bat eman ondoren, gau egun Bartzelonan errotu da. Mazzeik hainbat proiektutan parte hartu du, eta lankidetzan aritu da, estu-estu, Paquito D’Rivera, Joel Frahm, Clarence Penn, Janis Siegel; eta Rubén Blades bezalako artistekin.

  • Otsailak 17, ostirala, 19:00etan. Begoñako Udaltegia.

CAPITAL TRÍO

Román Filú · saxo altua / Javier Moreno · kontrabaxua / Mareike Weining · batería

Javier Moreno kontrabaxujotzaileak gidatzen du Trío Capital. Ibilbide oparoa izateaz gain, jazz-musikariak Gerald Cleaver, Tim Berne, Dino Saluzzi, Tony Malaby, Carmen Linares edo Javier Ruibal handiekin batera jo du. Azken hamarkadan, New Yorken bizi da, batez ere; eta, tarteka, Erroman, Parisen eta Buenos Airesen ere bai.

  • Otsailak 24, ostirala, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.
    MARIANO DÍAZ & JAVIER MALOSETTI BAND

Mariano Díaz · pianoa / Lucio Lupano · gitarra / Dani Pimenta · bateria / Javier Malosetti · kontrabaxua

Argentinako jazz-rockaren erreferenteetako bat da Javier Malosetti. Oraingo honetan, Mariano Díaz maisu argentinarrarekin batera gidatzen duen laukote fresko hau aurkezten digu. Díazek, pianista, teklista, konpositore, moldatzaile eta produktore gisa, Pedro Iturralde, Perico Sambeat, Jorge Pardo, Sonny Fortune, Frank Lazy eta Gerardo Núñez bezalako musikariekin lan egin du.

  • Martxoak 3, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutoan.

SCATTER THE ATOMS THAT REMAIN.
Mariano Díaz · pianoa / Lucio Lupano · gitarra / Dani Pimenta · bateria / Javier Malosetti · kontrabaxua

New Yorketik datorkigu musika-proiektu hau, bi izen handik sustatuta: batetik, Franklin Kiermyer bateria-jotzaile, konpositore eta orkestra-zuzendari handi eta eskarmentuduna; eta, bestetik, Davis Whitfield pianista gazte aparta, New Yorkeko Jazz Standard Youth Orchestraren zuzendariordea.

  • Martxoak 10, 19:00etan. Bidebarrietako Liburutegia.
    VÍCTOR DE DIEGO ON TRANE

Víctor de Diego· saxo tenorra eta sopranoa / Toni Saigi pianoa / Giuseppe Campisi kontrabaxua / Andreu Pitarch batería

Bartzelonan bizi den Víctor de Diego saxofonista bilbotarrak La música de John Coltrane proiektu berria aurkezten digu: saxofonista eta konpositore ospetsuaren lanetan oinarritutako errepertorioa. Laukotean, estatuko agertokiko artista gazte eskarmentudunak daude. Beren ikuspegi pertsonaletik jotzen dute, jatorrizko moldaketak barne.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus