FANT-EK “ATRAPADOS EN LA OSCURIDAD” AURRESTREINALDIA ETA “FRANKENSTEIN” ETA “LA NOVIA DE FRANKENSTEIN” KLASIKOAK PROIEKTATUKO DU ZIKLO PREFANT ZIKLOAN

(Bilbon, 2022ko martxoaren  3an).- Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldi Fantastikoak – FANTek 28. edizioa ospatuko du maiatzaren 6tik 14ra. Zinemaldiaren aperitibo gisa, FANTek PREFANT zikloaz gozatzea proposatzen du, “Atrapados en la oscuridad” aurrestreinaldiarekin eta izuaren bi klasiko eztabaidaezinekin –“Frankenstein” eta “La novia de Frankenstein”–, MARTXOAREN 10ean, MARTXOAREN 24an eta APIRILAREN 7an, hurrenez hurren.

Saio horietarako sarrera doakoa izanen da, gonbitarekin. Egun berean jaso ahal izango dira, 16:30etik aurrera, Gólem-Alhóndigako txarteldegietan.

“ATRAPADOS EN LA OSCURIDAD” –MARTZOAK 10

Beldurrezko eta intrigazko thriller honek kontatzen du nola, amaiezina den haran bateko errepide hondatuan barna bidaiatuz, Alan eta Jillek geldiarazi egiten duten beren ibilgailua, beren seme-alaba nerabeak Zeelanda Berriko ibilaldira eramateko. Aperitibo batez gozatzeko gelditzen direnean, bi eskale ezerezetik agertu eta familia baketsua inguratzen dute. Ustekabeko indarkeria-ekintza batean, familia bahitu dute, eta horrek ihesbiderik ez duten hainbat gertaera piztu ditu.

 

  • Jatorrizko titulua: Coming Home in the Dark
  • Urtea: 2021
  • Iraupena: 93 min 
  • Zuzendaritza: James Ashcroft 
  • Aktoreak: Daniel Gillies, Erik Thomson, Miriama McDowell, Matthias Luafutu, Billy Paratene, Frankie Paratene
  • Herrialdea: Zeelanda Berria

“FRANKENSTEIN” –MARTZOAK 24

Klasikoa klasikoen artean. Kultuzko film honetan, Henry Von Frankenstein doktoreak esperimentu beldurgarri bati ekin dio: gizaki berri bat eraikitzea, gorpu zatietatik abiatuta. Fritz morroiaren laguntzarekin, herriko hilerrietan sartzen da gauez, behar dituen atalak ateratzeko. Ez daki, ordea, bere esperimentuan erabili duen garuna kriminal batena izan zela.

  • Urtea: 1931
  • Iraupena: 71 min 
  • Zuzendaritza: James Whale 
  • Aktoreak: Boris Karloff, Colin Clive, Mae Clarke, John Boles, Edward Van Sloan, Dwight Frye, Frederick Kerr
  • Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak

“LA NOVIA DE FRANKENSTEIN” – APIRILAK 7 

Frankenstein doktoreak (Colin Clavel) sortutako munstrotik ihes egin ondoren, Praetorius doktoreak (Ernest Thesiger) munstroarentzat lagun bat sortzea proposatu dio zientzialariari.

  • Jatorrizko titulua: The Bride of Frankenstein
  • Urtea: 1935
  • Iraupena: 71 min 
  • Zuzendaritza: James Whale 
  • Aktoreak: Boris Karloff, Colin Clive, Valerie Hobson, Elsa Lanchester, Ernest Thesiger, Dwight Frye, Walter Brennan
  • Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak

SARE SOZIALAK:

ï BILBAO UDALA: YOUTUBEFACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

ï BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM  

ïFANT: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

#Fant28