124 HERRIALDETIK ETORRITAKO 3.770 FILM LABURREK, 2017AN BAINO IA 600 GEHIAGOK, HARTUKO DUTE PARTE BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAREN- ZINEBIREN 60. EDIZIOAN

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBIren 60. edizioa azaroaren 9tik 16ra izango da.

 

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) azaroaren 9tik 16ra ospatuko du bere hurrengo edizioa, 60. zenbakia egiten duena. Lanak aurkezteko epea itxi da, eta ZINEBIk 3.770 film jaso ditu –2017an baino 587 gehiago–. Horien artean aukeratuko dira Lehiaketako Sekzio Ofizialean lehiatuko direnak, lehiaketan parte hartuko duten hiru generoetarako Mikeldi Saria lortzeko xedez. Genero horiek, fikzioa, dokumentala eta animazioa dira.

ZINEBI, Film laburraren eta dokumentalaren kategorian Estatuan A Klasea duen nazioarteko jaialdi bakarra da, 1974tik FIAPF erakundeak (Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) aintzatetsia. Hollywoodeko Akademiak Oscar Sarien kalifikatzaile gisa hartzen du, sariketa ofizialeko film laburren artean, eta BAFTA Sarietarako eta Goya Sarietarako jaialdi kalifikatzaile ere bada.

124 herrialdetik heldutako lanen jatorriari dagokionez, ohikoa denez, Estatua azpimarratu behar da (747 film, horien artean Euskal Herriko 91), eta ondoren Frantzia (331), Alemania (260), EE.BB. (192), Erresuma Batua (140) eta Italia (92) datoz. Eremu latinoamerikarrari dagokionez, film labur gehienak Brasiletik (168), Argentinatik (125) eta Mexikotik (83) heldu dira, baina baita Txiletik (82), Kolonbiatik (70), Venezuelatik (16), Kubatik (7) Uruguaitik (7) eta Costa Ricatik (4) ere, beste leku batzuen artean.

Zine produkzio urria eta mendebaldeko ikus-entzuleentzat ezezaguna duten herrialdeen artean, hauek azpimarratu behar dira: Albania (2), Armenia (1), Azerbaijan (3), Bangladesh (1), Kanputxea (1), Zipre (3), Georgia (3), Irak (3), Kazakhstan (3), Kosovo (5), Laos (1), Letonia (3), Lituania (3), Mazedonia (4) eta Moldavia (4). Herrialde eta gune geografiko eta kultural anitzen partaidetza horrek zinemaldi beterano honen nazioarteko izaera nabarmentzen du, berriro ere.

Azkenik, eta zinemaldiaren araudian ezarritako hiru kategoriak kontuan izanda, izena emandako filmen kopurua horrela banatuko litzateke: 2.482 fikziozkoak dira, 797 dokumentalak eta 491 animaziozkoak, eta horien artean aukeratuko dira azkenean nazioarteko lehiaketan parte hartuko dutenak.

Horrela, ZINEBIk bere nortasun zeinu nagusietakoari eusten dio, bost kontinenteetako zuzendarien sormena eta talentua bultzatuz, formatu horretako aukeraketarekin. Beste urte batez, mundu osotik etorritako kalitatezko ehun lan baino gehiago erakutsiko dizkie Bilboko ikus-entzuleei.

Guztiak Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia (7.000 €) eta lehiaketan parte hartzen duten hiru generoetako Mikeldi Saria lortzeko lehiatuko dira: fikzioa, dokumentala eta animazioa (5.000 € kategoria bakoitzeko). Sari horiez gain, Euskal Zinearen Sari Nagusia (6.000 €), Zine Espainiarraren Sari Nagusia (6.000 €), SGAE Fundazioa-Euskadiko Kontseilua Saria Euskal Gidoi Onenari (3.000 €) eta EITBk babestutako Ikus-Entzuleen Saria (3.000 €) lortu ahal izango dira, beste batzuen artean.