EXPODISTRITOK “TANTAKA. ASKE ROT PUNKT ART” IMANOL MARRODANEN ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU BIHAR, OSTIRALA 5, ABANDOKO UDALTEGIAN

  • Erakusketa azaroaren 30era arte egongo da ikusgai sarrera librearekin. 
  • EXPODISTRITO programa Bilboko Udalaren ekimena da, hiriko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berri eta ezagunen lana jendaurrean aurkeztu nahi duena.

 

(Bilbon, 2021eko azaroanren 4an).- Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloak, bihar, azaroak 5 ostirala, inauguratuko du «Tantaka. Aske Rot Punkt Art » erakusketa, Imanol Marrodán artistarena.

 

Erakusketa Abandoko Udaltegian egongo da ikusgai azaroaren 30era arte sarrera librearekin.

 

Erakusketan, artistak “Tantaka” aurkezten du, boulder-eskalada espazio-eskultura-arkitektura. Sortzailearen eta semearen artean eraikitako esperientzia da. Lan-prozesuak bi urte baino gehiago iraun du (2019 eta 2021). Hala, “Tantaka” proiektua gizarte eta eguneroko bizitzako beste testuinguru eta jarduera batzuetan arte garaikidea aplikatzeko testuinguru eta estrategia-ildo bati dagokio. Sorkuntza-ikerketek dituzten erabilerak eta gizartea eraldatzeko orduan duten garrantzia ikusarazteko eta erakusteko modu bat da.

 

Imanol Marrodánek (Bilbo, 1964) gaur egun Gasteizen bizi eta lan egiten du. Diziplina arteko sortzailea eta ikertzailea da, eta bere lanak, besteak beste, lan kritikoa egiten du artearekin eta pentsamendu garaikidearekin zerikusia duten hainbat ekitaldiren bidez, bere sormen-proiektu pertsonalaren parte gisa. 

 

Imanol Marrodánen helburu nagusietako bat da sorkuntza garaikidearen erabilera eta aplikazio praktikoak bilatzea, agerian uztea, argitzea, komunitate sozial, politiko eta ekonomiko baten etorkizuna egituratzeko funtsezko elementu gisa, eta haren aldaketak eta bilakaerak zehaztea.

 

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.

Ekimenaren programazio guztia www.kulturabarrutik.eus  webgunean kontsulta daiteke.

 

SARE SOZIALAK

 

 

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOUDAZKENA2021