BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA URRIAREN 
3TIK (ASTELEHENA) 9RA (IGANDEA)

(Bilbon, 2022ko irailaren 30ean).- Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu datorren astean, urriaren 3tik (astelehena) 9ra (igandea): 

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUAren XXII. denboraldia urriaren 6an iritsiko da Bilboko auzoetara. Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

  • Urriak 6, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

AULLIDOS DE OTXAR – El viaje de Aullidos de Otxar

“El viaje de Aullidos de Otxar” konpainiak hamar urte hauetan izan duen antzerki-ibilbidearen laburpena da, Otxarkoagako historiaren hainbat etapa elkarrekin lotuz, bertako bizilagunen bihotzetik kontatua.

ERAKUSKETA

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan.

Errekaldeko Udaltegia – Begoña Rodríguez – Nostalgia – Argazkigintza.

Erakusketa hau, artistaren arabera, “Edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean.”

La Bolsako Udaltegian – Conchi ArteroMargoa

Zerua da artista honen lanen protagonista. Begiratzeak errespetu eta miresmen handia eragiten du, eta, aldi berean, bake- eta ongizate-sentimendu bat zabaltzen du, artistak bere koadroetan transmititu nahi dituen emozioak. Gaiak, funtsean, Euskal Kostaldeko eta Kantabriako paisaiak dira. 2015az geroztik, Parisko Udazkeneko Aretoaren edizio guztietan parte hartu du. Hauxe da Bilbon egin duen lehen erakusketa.

San Ignacio – Ibarrekolandako Udaltegia – Carmen Ruiz Zaldibar – Margoa  

Presenta una selección de su obra en pintura acrílica, de gran colorido y contraluces,  realizada en diferentes etapas de su vida. Su trabajo responde a la necesidad de explorar, de imaginar, de averiguar lo que se esconde detrás de lugares o paisajes comunes, detrás de las miradas de las personas, con la única finalidad de despertar la imaginación, la curiosidad y el sentir de quien esté dispuesto a sumergirse en ellos.

Castañoseko Udaltegia – Javier Trapero Alonso- Margoa  

“Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.

Begoñako Udategia – Santiago Ortega Sánchez-Diezma – Margoa  

El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.

San Frantziskoko Udaltegia –  María Raquel Bartolomé Gutiérrez – Los colores de mi vida – Margoa  

“Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak.

– “BETIEREKOAREN METAFORAK”
Betierekoaren Metaforak: Erretratuak eta bere garaiko artistekiko harremanak” erakusketaren helburua, zalantzarik gabe, hiriko kultur figura garrantzitsuenetako baten obra eta bizitza zabaltzen jarraitzea da: Miguel de Unamuno. Horrela, Unamunoren jaiotzaren 158. urteurrenean, berak egindako erretratuak eta garaiko artista ezagunek Macario Marcoartu, Joaquín Sorolla eta Manuel Losada marraztutako erretratuak ikusi ahal izango dira erakusketan.

  • Aste osoan. Abandoko Udaltegia.

LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Urriak 5, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Bidebarrieta Kulturguneak Luis García Monteroren poema-liburu berriaren aurkezpena hartuko du. Idazlearekin batera Jon Kortazar idazlea izango da.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus