GERRA ZIBILA BILBON: ATZERA BEGIRA
IRAILA – ABENDUA
TXIO TA TXIO
“Txio Ta Txio” bideo lanek Gerra zibila garaian gure Urian gertatutako pasadizo eta istorioak kontatuko dizkigute, ikusi eta partekatzeko modu erraz batean. Egizu Facebook-eko, Instagram-eko edo YouTube-ko jarraitzaile eta aurtengo bideoak ikusi eta lagunen artean partekatu!
ARGAZKI ERAKUSKETA: “GERRA ZIBILA BILBON: ATZERA BEGIRA”
-
Lekua: ABANDO Udaltegia.
-
Datak: Urriaren 17tik azaroaren 9ra arte.
-
Egilea: Bilboko Udala.
Bilbao Izan udal programak, 2023an, Gerra Zibilaren gaia jorratu du Bilbon, izenburu honekin: GERRA ZIBILA BILBON: ATZERA BEGIRA. Bere helburu nagusia Gerra Zibilaren eta hark urian izandako ondorioen gaineko memoria historikoa indartzea da.
Testuinguru horretan, argazki-erakusketa hau aurkezten dugu. Erakusketak proiektuaren izenburu bera du, eta urte haietako eta beranduagoko Bilboko eszenak bildu eta ezagutzera ematen saiatzen da.
Erakusketa Bilboko Udal Artxiboaren, Gipuzkoako Artxibo Orokorraren eta Espainiako Liburutegi Nazionalaren ekarpenei esker osatu da.
PINTURA-ERAKUSKETA “VUELTA”, EDOUARD LAZARGUREN (1928 – 2015)
-
Lekua: ABANDO Udaltegia.
-
Datak: azaroaren 13tik abenduaren 11 arte.
-
Egilea: Edouard Lazarguren.
Bilbon jaio zen eta 9 urterekin, aita Gerra Zibilean hil ondoren, Edouardek Frantzian hartu zuen babes amarekin, eta han bizi izan zen bere bizitza guztia.
50 urte baino gehiagoz margotu zuen eta gai nagusiak emakumeak, umeak eta katuak izan ziren, kolorea, argia eta estilo figuratiboa lehenetsiz.
“Vuelta” izeneko erakusketan lehenengoz ekarri dira Edouard Lazargurenen margoak estatura, hain zuzen ere Bilbora, bere jaioterrira.
**Erakusketa hau beste jarduera batzuekin osatuko da, Gerra Zibilak gure urian izan zuen eragina eta ondorioak zeintzuk ziren hobeto jakiteko. Jarduera horiek aldez aurretik jakinaraziko dira ohiko bideetatik.
EBAKUATUTAKO EUSKAL HAURREN TESTIGANTZAK” BIDEOAREN AURKEZPENA ETA PROIEKZIOA (14’)
-
Eguna: Azaroaren 16a
-
Ordua: 19:00
-
Lekua:Abandoko Udaltegia
-
Hizkuntza: Gaztelania
-
Aurkezlea: Iñaki Goiogana, historialaria
DOAKO SARRERA, ARETOA BETE ARTE

Bilbao Izan programaren 2023ko edizioak Gerra Zibila landuko du, izenburu honekin: GERRA ZIBILA BILBON: ATZERA BEGIRA. Parte-hartze bidezko Udal aurrekontuen proiektuaren baitan herritar batek aurkeztutako ekimen bat da. Bere helburu nagusia Gerra Zibilaren eta hark urian izandako ondorioen gaineko memoria historikoa indartzea da.
Hori dela eta, aurtengo edizioan, oinezko doako bisita gidatuak asteartetik domekara izango dira, uriko lau tokitan, Gerra Zibilak Bilbon izandako lau une desberdinetara eramango gaituztenak:
- “1936ko uztailetik abendura, altxamendu militarra eta gero”: bisitak Abandon izango dira, maiatzaren 2tik 28ra.
- “1937ko urtarriletik martxora”: bisitak Santutxun izango dira, ekainaren 1etik 28ra.
- “1937ko apiriletik ekainera”: bisitak Artxandan izango dira, uztailaren 4tik 30era.
- “Gerraostea”: bisitak Zazpi Kaleetan izango dira, irailaren 5etik urriaren 1era.
Gainera, Txio Ta Txio bideo laburrek Gerra Zibilean zehar gure urian gertatutakoari buruzko bizipen edo istorioak kontatzen jarraituko dute udal sare sozialetan, ikusteko eta partekatzeko erraza den formatu batean.
BILBAO BALIOEN HIRIA
Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu. https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/