BILBOKO KALEALDIAK “ENTZUN” PROPOSAMENA PARTEKATU DU, JAIALDIAREN ETA OLATZ GORROTXATEGI ARTEKO KOPRODUKZIOA

  • Bitartekotza-lan hau Casilda Iturrizar parkean ikusi ahal izan da. Bertan, “Etorkizuna Musiketan” orkestrako haurrek parte hartzen dute.

(Bilbo, 2023ko ekainaren 19an).- BILBOKO KALEALDIAK – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak hasiera eman zion atzo bere 24. edizioari Casilda Iturrizar parkean.

Inguru honetan ikusi ahal izan den ikuskizunetako bat Jaialdiak eta Olatz Gorrotxategik elkarrekin ekoiztutako “Entzun” proposamena izan da.

“Entzun” BILBOKO  KALEALDIA  Jaialdiak  bultzatutako  bitartekotza-lanaren  emaitza  da.  Bertan,  8  eta  16  urte  bitarteko  musikariak,  San  Frantziskoko  ETORKIZUNA  MUSIKETAN”orkestrako  kideak,  Ikasturtean zehar, sormen eta parte-hartze prozesu batean murgildu dira. Prozesu horrek kaleko arteetara hurbiltzeko balio die, musikaz gain komunikatzeko hainbat lengoaia aurkituz, eta haientzat espazio eta publiko berriak partekatuz.

Kaskoen bidezko kontzertu moduko esperientzia honek nerabe eta musikari hauen etorkizuneko kezka, grina, kexa eta beharrei buruz hitz egiten du.

BILBOKO KALEALDIA hilaren 24ra arte luzatuko da, eta 34 ikuskizun ekarriko ditu Urira. Ikuskizun horiek sei egunez gozatu ahal izango dira hiriko hainbat tokitan.

SARE SOZIALAK:

#BilbokoKalealdia2023

www.bilbaokultura.eus

bilbokokalealdia.eus