BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK XAVIER ALDEKOA KAZETARIA HARTUKO DU, ASTEAZKENEAN, HILAK 19, AFRIKA ARDATZ IZANGO DUEN “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOAREN HITZORDU BERRIAN

  • Dani Álvarez eta Mikel Reparaz izango dira moderatzaileak. 
  • Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2023ko apirilaren 13).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak APIRILAREN 19AN, ASTEAZKENA “Gaurkotasunarekiko Topaketak” saioen hitzordu berri bat aurkeztuko du Dani Alvarez eta Mikel Reparazen eskutik.

 

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta bertan Xavier Aldekoa kazetaria egongo da. 

Aldekoaren liburua (“Quijote en el Congo”) argitaratu berri dela aprobetxatuz, eta bestalde, Mikel Reparazek Afrikan egin berri dituen erreportaje batzuk aprobetxatuz baita ere, topaketa honetan Afrikaren egoera ekonomiko, soziala eta kulturala aztertuko da, une honetan BPGan eta biztanlerian gehien hazten ari den kontinentea baita. Gertaera hauek, planeta osoaren etorkizuna baldintzatuko dutenez, asteazkenean, apirilak 19, positiboki helduko zaie, hori bai, populazio gehienak bizi dituen drama guztiak ahaztu barik. 

Gaurkotasunarekiko topaketak” dibulgazio-zikloa da, non, zorroztasunetik abiatuta, gai gori-goriak sakon aztertzen dira, akademizismotik ihes eginez. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak daude, eta ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatzen dute.

Xavier Aldekoa kazetaria eta erreportaria da. Afrika ete bere jendearekiko pasio berezia sentutzen du. Azken hogei urteetan, berrogeita hamar bat herrialde afrikar zeharkatu ditu eta bertan ikusitako gatazken, epidemien edo goseen berri eman du, baina baita ehunka kultura afrikarren historia eta tradizioak, estatutuen sorrerak, matxinaden eztandak edo etengabe eboluzionatzen ari diren herrialdeen garapen ekonomiko eta soziala ere. La Vanguardia-ko korrespontsala da Afrikan, 5W aldizkariaren sortzaileetako bat eta National Geographic edo RAC1en kolaboratzailea, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus