BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK MARTÍN IBARROLAREN “LA SELVA HERIDA: EXPEDICIÓN AL AMAZONAS PERUANO” LIBURUAREN AURKEZPENA OSPATUKO DU OSTEGUNEAN, HILAK 23

  • Aurkezpen honetan, idazlea Miguel Gutiérrez-Garitano esploratzailearekin mintzatuko da. Saioa Almudena Cacho kazetariak gidatuko du eta Leire López del Pueyo aktoreak irakurketa bat egingo du.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2023ko otsailaren 16a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean, OSTEGUNEAN, OTSAILAK 23, Martin Ibarrolaren “La selva herida: expedición al Amazonas peruano” aurkeztuko da. Hitzordu honetan egileak Miguel Gutiérrez-Garitano esploratzailearekin hitz egingo du. Bestalde, saioa Almudena Cacho kazetariak eta Leire López del Pueyo aktoreak gidatuko dute.

  • Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

La selva herida: Expedición al Amazonas peruano” liburuan, Olarra & Breton XXVIII. sariaren azken edizioaren irabazlea, Euskal kazetari bat eta esploratzaile bat Ama Jainkoaren oihanera joaten dira. Bertan, Amazoniako errealitate misteriotsu eta ikaragarria ezagutuko dute: basoetatik atera diren eta ahaztutako hizkuntza bat hitz egiten duten pertsonak, liana artean ezkutatutako harrizko aurpegia, txapa, odol eta urrearen gainean eraikitako hiria, sikarioen aurrean amore ematen ez duen girozalea, gurea salbatzeagatik mundu guztia sakrifikatzen duen fiskala…

La selva herida” Amazoniako Far West berrian edertasun, abentura eta suntsipen istorio bat kontatzen du, kronikaren mugako generoan kokatzen den literatura eta kazetaritza estilo bat nahastuz.

Martín Ibarrola (Bilbo, 1992) Deustuko Unibertsitatean Hizkuntza Modernoetan graduatu zen, La Espiral literatur aldizkaria sortu zuen eta University of Manchesterren ikasi zuen. Bertan hasten da hiriko kontakizun sorta, “Percibo ciudad” (Arg. Ikusager) kontakizun liburua osatzen duena. El Correo eta El Confidencial bezalako komunikabideetan ere kolaboratzen du, antzerki-ikuskizunen gidoilaria da; hala nola “La Cazadora de Mitos”, eta “Balcones” (Arg. Gallo de Oro) eta kazetaritza- eta dibulgazio-proiektu ugari garatzen ditu.

Abentura-kronikekiko duen grinak planetako azken bazterretara eramaten du, Peruko Amazonaseko sakonetik Urdaibaiko haitzulo esploratu gabeetaraino. Eta ahal duenean, liburu-saltzaile gisa egiten du lan.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus