ZORROTZAKO UDALTEGIAK DOAKO ZINE SAIOAK JASOKO DITU MAIATZEAN ETA EKAINEAN, ZINEBI ETA FANT ZINEMALDIETAN PARTE HARTU DUTEN FILMEN AUKERAKETA ESKAINIZ

Programazioan Euskal Herriko eta nazioarteko film laburrak, umeei zuzendutako zinea, eta maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eskainiko den Álvaro Fierroren eta Ibon Ibarlucearen, “Atrapados por la serpiente” dokumentala, Bilboko Cancer Moon rock taldeari buruzkoa, jasoko dira

 

Zorrotzako Udaltegiak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean eta ekainean, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian – ZINEBIn, eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoan – FANTen parte hartu duten film laburrak eskainiz. Zine eskaintzaren barruan, batez ere umeei zuzendutako bi film luze eta ZINEBIk ekoiztutako Álvaro Fierroren eta Ibon Ibarlucearen “Atrapados por la serpiente”, dokumentalaren emanaldi berezia ere jasoko dira.

Zine Zorrotza programa, ostegun honetan inauguratuko da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, ZINEBItik igaro diren helduentzako umorezko film laburren aukeraketarekin. Maiatzaren 17an eta 24an saioen generoa aldatu egingo da, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen azken edizioan parte hartu duten film labur hoberenen aukeraketa eskaintzeko, horiek ere helduei zuzenduta.

Horrez gain, programazioak lekua gorde du umeentzat, duela denbora gutxi egindako animaziozko bi film luze eskainiz: “Tarzan”, ekainaren 5ean, eta “Ballerina”, ekainaren 7an, biak ere arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Horrez gain, maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Zine Zorrotzak Bilboko Cancer Moon rock taldeak, pertsonalki eta talde gisa, izan zuen ibilbidean zentratzen den “Atrapados por la serpiente” (2017) dokumentala eskainiko du. Taldeak grabatu zuen lehenengo diskoaren izenburua daraman “Atrapados por la serpiente” dokumentalak, 80ko hamarkadaren amaieran, Jon Zamarriparen eta Josetxo Anituaren (1964-2008) eskutik, Bilbon sortu zen taldearen inguruko istorio globala kontatu nahi du. 20 urte baino gehiago igaro dira Getxoko Gwendoline aretoan zuzeneko azken emanaldia eskaini zutenekin, eta medioetan garrantzi handirik izan ez zuen taldea den arren, bere oihartzunak bizirik dirau oraindik jarraitzaileen artean.

65 minutuz, ZINEBIren laguntza izan zuen dokumentalak istorio unibertsalean sartuko ditu ikus-entzuleak, musika norbanakoaren izaeraren bilaketarako bide natural bilakatuz, Josetxo Anitua taldeko abeslariaren erreferentziarekin. Askoren iritziz, Estatu osoko frontman hoberena izan zen.

Saio guztiak Zorrotzako udaltegian izango dira, eta sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

AGENDA

MAIATZAK 3
19:30 – ZINEBIKLUB –Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren—ZINEBIren azken edizioan eskainitako umorezko film laburren erakusketa.

MAIATZAK 10
19:30 – ZINEBIKLUB “Atrapados por la serpiente”.
65 min. DOK (2017, Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea)

MAIATZAK 17
19:30 – FANTen – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren azken edizioan proiektatutako film laburren aukeraketa.

MAIATZAK 24
19:30 – FANTen – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren azken edizioan proiektatutako film laburren aukeraketa.

EKAINAK 5
18:00 – FANT – Zinemaldi Fantastikoa (umeentzat. 9 urtetik aurrera)
“Tarzan”. Alemania / 2013 / 94 min. ANI. Zuzendaria: Reinhard Klooss.

EKAINAK 7
18:00 – FANT – Zinemaldi Fantastikoa (umeentzat. 6 urtetik aurrera)
“Ballerina”. Frantzia / 2016 / 89 min. ANI. Zuzendaria: Eric Summer, Éric Warin.

Zorrotzako Udaltegia (Clara Campoamor kalea)
SARRERA LIBREA

+ info: www.bilbaokultura.eus / www.kulturabarrutik.eus