BILBOKO ZIRKUITUAK, BILBOKO UDALAK SUSTATZEN DUEN AUZOETAKO ANTZERKI PROGRAMAK, BERE XVIII. EDIZIOA HASIKO DU IGANDE HONETAN BILBOROCKEN, ATX TEATROAREN AZKEN LANAREKIN

Inaugurazio jardunaldi horretan, 2018an BilbaoEszenaren egoitza artistikoetako baten irabazlea izan zen ATX Teatroa konpainiaren “7ak bat” lana eskainiko da. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bilborock aretoan, eta sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte.

Hiriko 16 talderi, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak, euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, antzerki zirkuituak kultur eskaintzaren deszentralizazioa ere bultzatzen du, beste eskaintza eszenikoak heltzen ez diren hiriko auzoetan emanaldiak eginez.

 

Bilboko Zirkuituaren, arte eszenikoen alorrean, gehienak zaletuek edo erdi-profesionalek osatutako bertako taldeen jarduera bultzatu nahi duen Bilboko Udalak antolatutako programaren XVIII. denboraldia igande honetan inauguratuko da Bilborock aretoan, arratsaldeko 20:00etan hasiko den inaugurazio jaiarekin. Bertan, ATX Teatroa konpainiaren azken lana den eta protagonistak Miriam K. Martxante, Aiora Sedano eta Esti Villa diren “7ak bat” eskainiko da, BilbaoEszenako – Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroko Artistak Egoitzan programaren barruan 2018an aukeratutako proiektua, hain zuzen ere.

“7ak bat” arte garaikide pieza da –euskaraz– eta bertan, gizakiaren gaiztasunari buruzko gogoeta egiten da, berezkoa edo saihestezina ote den galdetuz. Gure kulturaren zazpi bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin zuen bezala, izaki berriari emango diote bizia, piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioak –apirilaren 10era arte–, hiriko 16 konpainiak eskainiko dituzten beste horrenbeste antzerki, dantza eta zirku garaikide emanaldi jasoko ditu. Igande honetarako programatuta dagoen emanaldiaz gain, Bilbon estreinatuko diren zenbait lan azpimarratu behar dira, 7 Grados, Totum, Arimaktore, La Trascienda Teatro, La Pacheca Collective edo Zirkozaurre konpainien azken lanak.

Horrez gain, ikus-entzuleek berriro aurkituko dituzte zirkuituan ohikoak diren zenbait konpainia, Luna Llena, Alanbike Teatro edo Justi Larrinaga, besteak beste. Antzerkian eta zinean ibilbide luzea duen azken antzezle horrek bi bakarrizketa aurkeztuko ditu berriro, duela 20 urte sortu zituen arren orain berraztertu eta interpretatzen dituen “Jusgaduen” eta “Gabriela”. Azpimarragarria da, baita ere, Zirkozaurreren “Morse”, kalerako egindako lana, orain aretorako bertsioan aurkezten dena. Dantza, antzerkia eta zirkua batzen dituen lana.

Ikus-entzuleen aldetik lortu zuen harrera ona dela eta, Bilboko Zirkuituaren aurtengo edizioan berriro programatu da nortasunaren gaia bere forma guztietan lantzen duen Loop konpainiaren “Intervalo” antzezlana. Izan ere, pertsona bakoitzaren nortasuna, kontraesanak eta konplexutasunak dituen egoera hibrido eta aldakor gisa ulertzea bilatzen duen lana da. Ikuskizun fresko eta tragikomikoa da, eta ikus-entzuleak dira eszenen ordena erabakitzen dutenak. Azken edizioan lortutako arrakasta dela eta, beste antzezlan batzuek ere errepikatuko dute: Atakados, “¡Hoy milagro!” komedia dibertigarriarekin, eta Alanbike Teatro, Javier Liñerak eta Juana Lorrek zuzendutako “Sal Marina” ikuskizunarekin. Azken lan horretan, heriotzari diogun beldurrari buruzko gogoeta egiten dute, protagonistari bizirik jarraitzen duela egunero gogorarazten dion beldur bera.

Bilboko Zirkuitua apirilaren 10ean amaituko da, San Frantziskoko Udaltegian, pieza luzeagoen zatiak diren eta ekitaldi honetarako egokitu eta bateratu diren hiru dantza pieza laburrekin. Krego – Martín Danzaren “Zona (no) confort”, gizakiek, agerian eta zaurgarri sentitzen direnean bizi duten ezinegon egoera erakusten duena; bikote batek ikusleak, dena perfektua ez den bere intimitate munduan sartzen dituen Input Danzaren “Un y dos”; eta, amaitzeko Ana Capillak “Nire ileko penduluan” / “En el péndulo de mi pelo” eskainiko du, gizakiaren barrukoaren eta kanpokoaren arteko loturari buruz berba egiten duen pieza, pendulua, errealitatearen bi estadioen artean mugitzen den kontzientziaren metafora eta tresna gisa hartuz.

SORKUNTZARI LAGUNTZA
Bilboko Udalak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen die konpainiei, eta baita ekarpen ekonomiko bat ere. Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak urtarrileko, otsaileko eta martxoko asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan programatu dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera (Bilborocken eskainiko den inauguraziokoa izan ezik), eta sarrera librea izango da, baina,ikus-entzule gehieneko aretoetako sarbideak kontrolatzeko eta gehieneko leku kopurua ez gainditzeko xedez, Zorrotzako eta Castañoseko udaltegietan sarrera librea izan arren, udaltegietan bertan emanaldiak hasi baino ordubete aurretik hasita jaso beharko dira gonbidapenekin.

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zirkuitua programa, benetako aukera da sortzaile berriek eta antzerki eta dantza taldeek euren lanak eszenan agertu eta ikus-entzuleen aurrean antzez ditzaten. Gainera, Bilbon egindako egungo proposamen freskoenez gozatzeko eremu egokiena da. Horrez gain, programa honek Bilboren kultur eskaintza deszentralizatzen ere laguntzen du. Denborarekin, egitaraua ia hiriko auzo guztietara zabaldu da. Auzo horietako askok urte osoan jasotzen duten Arte Eszeniko eskaintza bakarra da.

Duela hamarkada bat baino gehiago programa martxan jarri zenetik, zabalduz eta emanaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Bilboko Zirkuitua, genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Gainera, asko dira denbora tarte honetan profesional bilakatu diren konpainiak.

ZIRKUITUA EGITARAUA OTSAILA – APIRILA 2019

OTSAILAK 10: “7ak bat” (ATX Teatroa). Bilborock. 19:00etan
OTSAILAK 14: “Y todo por amor” (7 Grados). Errekaldeko Udaltegia.
OTSAILAK 15: “La gran depresión” (Luna Llena). San Frantziskoko Udaltegia.
OTSAILAK 21: “Intervalo”. (Loop). Otxarkoagako Udaltegia.
OTSAILAK 22: “DES-”. (Totum). Begoñako Udaltegia.
OTSAILAK 28: “Sal marina” (Alanbike Teatro). Errekaldeko Udaltegia.
MARTXOAK 1: “Brumas vespertinas” (Kaleka antzerkia). Begoñako Udaltegia.
MARTXOAK 7: “Historia de un coche” (Arimaktore). Otxarkoagako Udaltegia.
MARTXOAK 14: “Intervalo” (Loop). Castañoseko Udaltegia.
MARTXOAK 15: “Jusgaduen” (Justi Larrinaga). Basurtuko Udaltegia.
MARTXOAK 22: “Historias de un mojón de carretera” (La trascienda teatro). Begoñako Udaltegia.
MARTXOAK 28: “¡Hoy milagro!” (Atakados). San Frantziskoko Udaltegia.
MARTXOAK 29: “Camiselle” (La Pacheca Collective). Zorrotzako Udaltegia.
APIRILAK 3: “Gabriela” (Justi Larrinaga). Castañoseko Udaltegia.
APIRILAK 4: “Morse” (Zirkozaurre). Otxarkoagako Udaltegia.
APIRILAK 10: Hiru dantza pieza (Krego-Martín Danza, Input Danza eta Cía. Ana Capilla). San Frantziskoko Udaltegia.

Emanaldiak 19:30ean hasiko dira –19:00etan hasiko den inaugurazio emanaldia izan ezik–, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Zorrotzako eta Castañoseko udaltegietan, sarrera librea izango da, udaltegietan bertan emanaldiak hasi baino ordubete aurretik hasita jaso beharko diren gonbidapenekin.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus eta www.badbilbao.eus