BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, MARTXOAN ESKAINIKO DEN DRAMATURGIA GARAIKIDE TAILERRERAKO IZEN EMATE EPEA IREKI DU

Prestakuntza Tamara Gutiérrezek, Alberto Conejerok eta María Velascok emango dute, eta martxoko hiru asteburutan eskainiko da, Otxarkoagako Udaltegian.

Interesatuek martxoaren 1a baino lehen eskatu beharko dute izena emateko fitxa [email protected] helbidearen bitartez.

BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, antzerkiko idazketaren forma berrietan interesa duten pertsonei zuzendutako dramaturgia garaikide tailerra antolatu du Alanbike Teatrorekin eta Javier Liñera artistarekin batera. Ikastaroa martxoko hiru asteburutan eskainiko da, Otxarkoagako Udaltegian, eta Tamara Gutiérrezek, Alberto Conejerok eta María Velascok emango dute.

Prestakuntzan ahalegina egingo da zenbait gairi erantzuteko: Zelan idatzi antzerkia? Ze egitura erabil daitezke istorioak sortzeko? Ze tresna daude dramaturgia garaikidean? edo, Zer dira “Dramaturgia berriak”? Modu gehien bat praktikoan, istorioa antzerki forman antolatzeko egiturak lantzeaz gain, gure garaiko dramaturgia sortzen lagunduko duten tresnak ere landuko dira.

Tailerra martxoaren 10ean, larunbatean, eta 11n, igandean, hasiko da, Tamara Gutiérrez Arte Dramatiko Goi Errege Eskolako Dramaturgia graduatuarekin, eta martxoaren 16an, 17an eta 18an jarraituko du, testu dramatiko asko idatzi dituen Alberto Conejero Arte Dramatiko Goi Errege Eskolako Eszena Zuzendaritza eta Dramaturgia graduatu eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko doktorearekin.

Azkenengo asteburuan, martxoaren 24an eta 25ean, prestakuntza María Velasco Unibertsitate Konplutentseko Ikus-entzunezko Komunikazio doktore, Jardunbide Eszeniko eta Ikus Kulturan Master eta Dramaturgian lizentziatuak gidatuko du. Ibilbide luzea du antzerki-dantza idazle gisa, eta hainbat dramaturgia idatzi ditu dantza garaikide konpainietarako.

Espezializatutako ikastaro honetarako –40 ikastordu– izena emateko epea martxoaren 1era arte egongo da zabalik. Interesatuek [email protected] helbidean eskatu eta bertara bidali beharko dute izena emateko fitxa, curriculuma eta jardueran parte hartzeko motibazio gutuna erantsiz. 12 pertsonak hartu ahal izango dute parte gehienez, eta beste 8k entzule gisa.

Pertsona bakoitzak aukera bat edo bestea –partaide edo entzule– hautatu beharko du izena ematean. Plaza baino eskari gehiago baldin daude, aukeraketa egingo da, ikastaroa egiteko azaldutako motibazioak kontuan hartuta. Tailerrak 100 euro balioko ditu (90 euro BilbaoEszenako, EABko eta Artekaleko bazkideentzat, eta 50 euro entzuleentzat). Plaza baieztatu ondoren, ordainketa zelan egin jakinaraziko zaie onartutakoei.

Prestakuntza 16:00etatik 20:00etara emango da ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara larunbatetan eta 10:00etatik 14:00etara igandeetan.

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]