Page 21 - 2016ko Kultura Programazioa
P. 21






ARGITALPenAK
BILBOKO




UdAL
Sariketa hauetan irabazle izan diren lanak argitara 

ematea: Blas de Otero “Bilbo Uria” Poesia Saria, 
LIBURUTeGIAK
2015eko edizioa, euskaraz eta gaztelaniaz; eta 

Miguel de Unamuno Saiakera Saria, 2015eko 

edizioa, euskaraz eta gaztelaniaz.

Bilboko Udal Liburutegien Sareak 16 egoitza ditu: 

liburutegi nagusi bat dago Bidebarrietan; barrutiko 

bi liburutegi deustun eta Begõan; auzoko hamaika 

liburutegi San Ignazio, Zurbaran, Castãos, 

Otxarkoaga, Ibaialde, San Frantzisko, Zabala, San 

Adrian, Irala, errekalde eta Zorrotzan; BilbaoMusika 


liburutegi espezializatua; eta Buiako zerbitzu puntua. 

Horiek guztiek herritarren esku jartzen dute hainbat 

euskarritako 440.000 alek osatutako bilduma bat 

(liburuak, aldizkariak, filmak, partiturak eta Cdak), 

adin guztietarako dena eta etengabe eguneratuta 

dagoena. Liburutegietan bertan kontsultatu edo 


maileguan har daitezke etxera eramateko. Bilduma 

horren zati bat antzinako funts batek eta bertako 

funts batek eratzen dute, progresiboki digitalizatzen 

eta Bilboko Liburutegi digitalean sartzen ari dena.


Sareak, gainera, ordenagailuen eta WiFi konexioaren 

zerbitzua ematen du, Interneten sartzea errazteko 


erabiltzaileei, eta bai herritar ororentzako jardueren 

egitarau oso bat ere, urte osoan 300dik gora 

proposamen hartzen dituena. Helduentzat, euskaraz, 

gaztelaniaz eta ingelesez irakurtzeko tailerrak, 

hitzaldiak, topaketak idazleekin, bibliografia 

erakusketak eta bisita gidatuak; haurrentzat

eta gazteentzat, berriz, ipuin-kontalariak eta 


literaturaren, zientziaren, magiaren, komikien eta 

abarren arloko tailerrak.



















   19   20   21   22   23