BILBOKO UDAL LIBURUTEGI SAREAK IPUIN KONTALARIEKIN ETA BIHAR, OSTIRALEAN, BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN, ESPIDO FREIREK ETA JOSUNE MUÑOZEK ESKAINIKO DUTEN HITZALDI BATEKIN OSPATUKO DU LIBURUAREN EGUNA

Umeei zuzendutako jarduerak Begoñako eta Deustuko liburutegietan izango dira, ipuin kontalariekin eta David Blancoren magia ikuskizunarekin.

Bilbon, 2016ko apirilaren 21ean. Bilboko Udal Liburutegi Sareak Liburuaren Eguna ospatuko du aste honetan, umeei eta helduei zuzendutako hainbat jarduerarekin. Bihar ostiralean, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiak, Espido Freire idazleak eta Skolastika kolektiboko Josune Muñozek eskainiko duten hitzaldia jasoko du. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

“Seré yo misma” izenburua duen hitzaldia Charlotte Brönte egile ezagunaren eta XIX. mendeko Ingalaterrako beste emakume idazle batzuen figuran zentratuko da. Espido Freirez gain, emakumeek idatzitako literaturaren kritikan jarduten duen Skolastika kolektiboko Josune Muñozek ere hartuko du parte.

Horrez gain, Bilboko Udal Liburutegiek larunbatean, apirilaren 23an, ospatuko dute Liburuaren Eguna, Zeu Margolari! eta Review Competition lehiaketen sarien banaketarekin, Begoñako eta Deustuko liburutegietan, hurrenez hurren. Horrez gain, liburutegi horietan ipuin kontalariak eta magia ikuskizunak ere izango dira, euskaraz eta ingelesez, goizeko 11:30etik aurrera, sarrera librearekin.

LARUNBATA, APIRILAK 23

Begoñako liburutegia
Isilka misilka ipuin kontalariak. Maite Franko.
11:30. Euskaraz
SARRERA LIBREA

Deustuko liburutegia
Ipuin kontalaria. Bota dadoa eta aukeratu zure ipuina. Rebeca Place (Brtitish Council)
Honest Lies magia ikuskizuna. David Blanco magoa.
11:30. Ingelesez
SARRERA LIBREA

Kontsultatu egitaraua liburutegien blogean: http://blogbibliotekak.bilbao.eus/