- Hitzaldia, “Y todo empezó midiendo” izenekoa, Marina Logaresek emango du, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Aljebra, Geometria eta Topologia saileko irakasleak.
- Hitzordua Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, apirilaren 29an, 19:00etan.
- Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.
(Bilbon,2021eko apirilaren 27an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneah “Matematika eguneroko bizitzan” zikloaren emanaldi berri bat hartuko du, Marina Logaresek, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Aljebra, Geometria eta Topologia saileko irakasleak, emandako hitzaldiarekin. Hitzaldia datorren ostegunean, izango da, apirilaren 29an, 19:00etan, Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian.
“Y todo empezó midiendo” izeneko zikloaren emanaldi berri honetan, geometria izango da protagonista. Antzinatik, geometria matematikaren zatirik ikusgarriena izan da. Asko izan dira hura menderatu nahi izan duten ausartak, kultura askotako emakumeak eta gizonak. Pitagorikoetatik Einsteinera, ekialde urrunetik mendebalderaino, zenbait adibide aztertuko dira, zeinetan geometria izan baita oraindik ere inspiratzen jarraitzen duten problemen emaitza —eta are bat-batekoa—.
Marina Logares Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Aljebra, Geometria eta Topologia saileko irakasleak emango du hitzaldia. Hori baino lehen, irakasle izan zen Plymoutheko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta ikertzaile hainbat erakundetan, hala nola Oxfordeko Unibertsitatean, CSICen, Oportoko Unibertsitatean eta Bonneko Max Planck Institutuan. Haren ikerketa-arloak geometria aljebraikoa eta fisika matematikoa dira.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
MATEMATIKA EGUNEROKO BIZIMODUAN
“Matematikak eguneroko bizitzan” programa Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dute elkarlanean, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin. Zikloa, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu “Darwinen Eguna” edo “Ellas hacen ciencia”, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean, zorrotzean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.
SEGURTASUN NEURRIAK
Ekitaldira bertaratzeko, ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.
Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko.
Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldian zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
#BILBAOUDABERRIA2021
#Bilboudaberria2021 udaberrian hiria aisialdi- eta kultura-planez betetzen duen udal-ekimena da. Ekimen honen helburua kultur sektoreari eskua ematea da, tokian tokiko kultur eragileen lana lehenetsiz higiene eta osasun berme guztiak betez.
SARE SOZIALAK:
∙ Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
∙ Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BILBAOUDABERRIA2021