BILBAO 700 FUNDAZIOAK HERRITAR GUZTIAK GONBIDATZEN DITU URIKO URTEURRENA OSPATZERA ETA GAU ZURIAN PARTE HARTZERA

Ekainaren 18an, iluntzean hasiko da Bilboko Gau Zuria. Bilbao 700 Fundazioak ekitaldien sorta zabala antolatu du. Gau paregabeaz gozatu nahi duten guztiek har dezakete parte.

Lehenengoz, Bilbao 700 Fundazioak berak ekoitzi du programa eta nabarmentzekoak dira su artifizialak, argiztapenak, musika edo antzerkia. Gainera, gau handi horretarako diseinatu diren ekitaldi gehienak partehartzailea eta interaktiboak izango dira.

Eskuko programa astelehenean, ekainak 13, izango da eskuragarri Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan eta Bilboko Turismo Bulegoetan.

Horrez gain, Bilboko auzoetako saltokietan ere eskuragarri egongo da Gau Zuriko informazio guztia.
Uriko urteurrenaren jai handiari buruzko informazio guztia www.bilbao700.eus webgunean dago. Era berean, gure jarraitzaile izan zaitezke FB, Twitter (#NocheBlancaBilbao, #GauZuriaBilbao) eta Instagramen.
Bilbo, ekainaren 10a. Datorren zapatuan, ekainak 18, Bilbok bere gau handia ospatuko du, Gau Zuria. Jai horrekin gogoratzen da uriko fundazioaren 716. urteurrena eta aukera paregabea da argiz eta soinuz, iradokizunez eta adierazpenez beteriko bide batean paseatzeko.

Bilbao 700 Fundazioak urtero antolatzen du Bilboko Gau Zuria eta edizio honetan berak ekoitzi du programa. Aitzakia perfektua da gaua bere pluraltasunean parerik gabeko uri batean bizitzeko. Uriaren sinfonia ederra.
Eta sinfonia hori lortzeko, Bilbao 700 Fundazioak 23 hitzorduko programa bat diseinatu du. Uriko 23 lekutan bilduko da herritarren interesa, Gau Zurian parte hartzeko eta interaktuatzeko.
Musika, antzerkia, argiztapenak, su artifizialak, dantza proiekzio multimedia eta ikusentzunezkoen instalazioak dira Bilboko itsasadarraren inguruan eratutako gau magiko horrek ekarriko dizkigun sorpresetako batzuk.
Euskal Herriko izaki mitologikoak, eskultura ibiltariak edo animalia erraldoi batzuk ere protagonista izango dira.
Eraikin esanguratsuak, Bilboko Udaletxea edo Foru Jauregia, eta ekipamendu kulturalak, adibidez Guggenheim Museoa, Euskal Museoa, Arte Ederretako Museoa, Alondegia-Azkuna Zentroa eta Itsas Museoa, oso garrantzitsuak izango dira ekainaren 18ko gauan.
Dena prest eta gertu beste Gau Zuri bat bizitzeko, 20:30etik 02:00ak arte, gutxi gorabehera.
Ikuskizun guztien eta topaketa kulturalen programa eskuragarri izango da astelehenean, ekainak 13, Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabalguneko eraikina, Zabalgune plaza 11, 1. Solairua) eta Bilboko Turismo Bulegoetan. Horrez gain, aurten estrainekoz kartelak eta eskuko programak eskuragarri egongo dira auzoetako saltokietan, non Gau Zuriko inguruan dagoen informazio guztia agertzen da.
Informazio gehiago
Bilbao 700 Fundazioaren telefonoa: 94 679 04 88. Herritarrentzako informazioa: 010 eta www.bilbao700.com webgunea.
GAU ZURIA
Prentsa kontaktua : Maite Armaolea: 94 420 48 88 – 628 43 73 04.

EGITARAUA
01 BILBAO CANTA Y SUENA
Bilboko Gau Zuria Zazpikalen hasiko da euskal abestiekin eta Botxoko usadiozko musikarekin, 3 musika-talderen eskutik. Bilboko gau handia heldu dela iragarriko digute, eratu zeneko urtemugarena, udari ongietorria ematekoa.

Non: Santiago Katedralaren arkupean
Emanaldiak:
• 20:30−21:30: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa (Amagoia
Loroño, zuzendari).
• 22:00−23:10: Bilboko Koral Elkartearen umeen abestaldea
(Jose Luis Ormazabal, zuzendari) eta Bilboko Koral
Elkartearen Euskeria abestaldea (Urko Sangroniz, zuzendari).
• 23:30−00:30: Iralabarriko San Antonio Abesbatza (Maite
Zugazaga, zuzendari)

02 GAU BELTZA
Euskal Herriko jeinuak (Mari, Basajaun, Lamia, Herensuge…) euren txokotik atera eta Bilbora helduko dira Gau Zuria ospatzera historiaurreko Mikeldirekin batera Euskal Museoan. Bertan, gure narrazioak eta alegiak nahiz Euskal Herriko antzinako istorioak ezagutu ahal izango ditugu.

Non: Euskal Museoa.
Emanaldiak: 22:00; 22:45; 23:30; 00:15; 01:00.

03 HISTORIAS DE UN PUENTE
Areatzako zubiak nahi dituzun istorioak kontatuko dizkizu; irudi eta espazio propioak islatu behar dituzu eta zeure eskuez egin dezakezu. Behingoagatik, Areatzako zubia ez da itsasadarraren nahien menpe egongo. Zeuk landuko duzu haren irudia.

Non: Areatzako zubia.

04 EZAGUTU BILBAO!
Bilbao ezagutzen al duzu? Norberak izango du galdera honi erantzuteko aukera proposatutako joko interaktibo honen bitartez eta Botxokoak ez diren eraikinak edo/eta paisaiak
baztertuta. 

Non: Erripako kaia.

05 SWING, SWING, SWING
Kalean Swing dantzatzea modan dago. Eta ez badago ere, Bilbon moda sortzen eta birsortzen dugu. Oraingo honetan, adiskideekin elkartuko gara kalean bertan dantzatzeko. Gauekitaldi honetan, dantzatu nahi duten guztientzat ikastaro irekiak egongo dira. Begira ere egon ahal izango da.

Non: Areatzako kioskoa. 
Reunion Big Band eta Swing Up taldeek eskainitako emanaldia.

06 BILBAO, HIRI BATEN SINFONIA
Bilbo gure sinfonia izan daiteke. Horretarako betekizun guztiak izango dituzu: mugimenduak, denborak eta egiturak; abesbatzaren jarraibideak dituen interprete-multzo zabala; pieza labur zein luzeak eskainiko dizkiguten ahots argi eta adierazgarriko solistak,… Hau guzti honengatik eta gehiagorengatik Bilbo maite dugu, giza-tamainaren araberako hiria, egun bakarrean ezagutzeko aukera duena… Bilbo, bizitzeko dugun espazio partekatua da.

Non: Bilboko Udaletxea
Musika zuzenean Behotsik orkestraren eskutik, Igor Gimenez zuzendari dela.
Emanaldiak: 22:30; 23:15; 00:00; 00:45.
07 SAREAK JOSTEN
Lau armiarma argidun pasealekuaz jabetzen dira. Oraindik jarraitzen dute armiarmari ia nahaspilatuta… Ez diote uzten adiskidetasunezko sareak egiteari, Ibaizabalen ondotik aurrera. Armiarmak izateko tamaina handi samarra dute, baina Bilbon bertan horiek baino handiagoa den beste bat ere ezagutzen du.

Non: Uribitarte pasealekua.

08 AZUL BILBAO
Itsasoak hilarteraino Itsasadarrak korritzen duen bidetartean, argi urdinez jantzitako Itsasadarra. Bilboko Azula. Partzuergoko uraren Azula.

Non: Bizikidetza plaza.

09 LUX
Proiektu honetan musika eta argiteria batera lantzen dira ikuslearen zentzumenak piztuko dituen instalakuntza sortzeko. 8 zutabez osatutako espazio zirkularraren barrutik ibiltzeko aukera izango dugu.

Non: Ingelesen landa.

10 ZERO GRAVITY
COT, breakdance dantza konpainia, bere mugimendu urbanoetatik abiatuz garaikideagoak diren mugimendu berrietararako bide ezberdinak zabaltzeko.

Non: Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko plaza, 11.
Emanaldiak: 22:00; 23:00; 00:00; 01:00.

11 ZERO KILOMETROA. IRUDIAK
Zabalguneko Eraikinaren etxaurrean instalatutako pantaila erraldoian, Gau Zuriaren zero kilometroan, Gau Zuriaren hainbat espaziotako irudiak zein argazkiak, ikusleek bidalitakoak, proiektatuko dituzte. Hala, zure adiskideak non dauden, Gau Zuriaren espazio bakoitzean zein ikuskizun egiten ari diren edo ezagutu nahi duzuna jakin ahal izango duzu.

Non: Zabalguneko plaza, 11.

12 HIRU LEIHO
Foru Jauregian zeharreko ibilaldi birtuala. Haren irudiak sortu ahal izango dituzu, ondoren sare sozialetan erabiltzeko. Instalakuntza honetan, maketa baten bidez parte hartzeko aukera eskaintzen da, eraikinarekin elkarreraginean. Sare sozialetan jarraipen handia izango duen irudi gogoangarria.

Non: Foru Aldundiaren Jauregia. Kale Nagusia.

13 ¡ENCIENDE!
Moiua plazarako bisita honetan iturriaren inguruko lanpara‑instalazio batek harrituko zaitu: kolorezko sorta ederra inguruak argituko dituena eta fosteritoetan islatuta agertuko dena. Gau Zuriaz gozatzeko aukeratu duzun ibilbidean atsedenaldi laburra egiteko gonbidapena da.

Non: Moiua plaza

14 KABIAK
Arriquibar plazan hegazti-kabiak ikusiko ditugu. Zoruaren eta parterreen artean bilatu behar izango ditugu. Gau horretan, plaza hau Gau Zuria-AZren ataria izango da, Azkuna Zentroaren barrualderako sarbidea alegia. Instalakuntzarekin batera, girotzeko musika egongo da.

Non: Arriquibar plaza.

15 ARTizarrak
Bertoko eta nazioarteko artistak biltzeko sortutako arte eszenikoen laborategia da. Tradizioak eta berrikuntzak bat egiten dute gaua argiztatuko duten hainbat artizarrez
osatutako proposamen honetan.

Non: Azkuna Zentroa. Auditorioa eta Ataria.
Emanaldiak:
• Auditorioa
(KALAKAN + DOBET GNAHORE) 21:15; 23:30.
• Ataria
Organik Irrintzi: 20:30; 22:45. Lekord Sokak: 20:50; 23:05.
Tio Teronen Semeak: 21:45. Izaro: 22:20; 00:15.

16 ¡A VUELTAS CON LOS HIPERREALISTAS!
Gau Zuria hezur-haragizko hiperrealistez osatutako antzezpen ibiltari bihurtuko da. Arte Ederren Museotik aterako diren benetako eskulturak dira eta ertz bakoitzean topatu ahal izango dituzu.

Non: Arte Ederren Museoa. Casilda Iturritzar parkea.

17 LAINO GUZTIEN GAINETIK
Argi-puxikez leporaino beteta egongo den espazioa ikusi ahal izango dute Gau Zuriko haien ibilbidean Euskadi Plaza sartuko dutenek: musikarekin batera dantzan dabiltzan puxika flotatzaileak.

Non: Euskadi plaza.

18 LIGHTS & MUSIC
Musika eta argia batera sortzen eta isurtzen dira gure hirian. Bilbo ezaguna egin bada, haren historian argiaren bila abiatzeagatik izan da, mundu berrietara zabaltzea alegia. Orain, ikusmenerako mirari guzti honetaz gozatu ahal izango dugu Iberdrola Dorreko zutabeetan aparteko bizipen musikala izanda. Bilboko gau zuriaren argia eta musika jaso ditzagun zabal-zabalik.

Non: Iberdrola Dorrea.

19 DANK
Sormenezko eta parte-hartzerako dantza da. Museoaren atarian horretarako beren beregi jarritako agertokiaren eta parte hartu nahi dutenei adi ibiliko den DJ baten bitartez, bisitariek dantzatzeko eta haien mugimenduekin irudi edo abatarrekin elkar eragiten ibiltzeko moduko musika-giroa sortuko dabe.

Non: Guggenheim Bilbao Museoa.

20 BI ORMA EHUn ARGI
EHUko ikasleek Gau Zurirako egindako plastikozko eta argizko sorkuntza. Harreman eta kontrasteen jokoa, pentsarazteko prestatuta eta 2 horma eta EHUn argi erabilita…

Non: Bizkaia Aretoa (EHU)

21 UNA NOCHE DE VERANO
Shakespeare egilearen hainbat obra bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu: The Tempest (Ekaitza), Hamlet, Much ado about Nothing (Ezer ez eta Festa), A Midsummer Night’s Dream (Udako Gau baten Ametsa) eta Romeo & Julieta, argiaren magian estalitako klaustro batean islatuko dituzte.

Non: Deustuko Unibertsitatea. Klaustroa
Emanaldiak: 22:00etatik aurrera.
22 ITSASARGIAK
Argiteria publikoko farolak koloretan jantziko dira Gau Zuria ospatzeko. Abandoibarran eta Itsasadarrean nabarmenduko dira.

Non: Abandoibarra pasealekua.

23 ¡EMOCIONA CAROLA!
Carola izeneko Euskalduna ontziolako garabiak, bere izena lanera joateko Ibaizabal txalupan zeharkatzen ohi zuen gazte eder harengandik hartu zuen. Langileek sirena jotzen zuten ondoan ibiltzen zenean. Gau honetan, ikusleek une horiek berriro bizitzeko aukera izango dute.

Non: Itsas Museoa. (Zabalik).
Emanaldiak: 22:30; 23:30; 00:30.

KALEKO ANIMAZIOA
20:30etatik aurrera ACTUA Produccions-eko Erraldoiak eta Naribolak hiriko espazio ezberdinetan harrituko gaituzte.

Gau Zuriaren edizio honetan gurekin izango dira:

SANTIAGO KATEDRALA
EUSKAL MUSEOA
BILBOKO UDALA
ZABALGUNE ERAIKINA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
METRO BILBAO
AZKUNA ZENTROA
BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA
IBERDROLA DORREA
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
BIZKAIA ARETOA (UPV-EHU)
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA
SAN MAMES FUTBOL ZELAIA