Sarrera eta edukierei buruzko informazioa.

Bidebarrietako liburutegia.

  • Kontzertuak: 5€.
  • Topaketa literarioak: Gratis con invitación.
  • Aforo mugatua: 134.

BilboRock

  • Jazz Kontzertuak: 5€.
  • Aforo mugatu: 100.

Otxarkoagako Udaltegia

  • Jazz Kontzertuak: 5€.
  • Aforo mugatua: 104.

Bertendonako Insititutua 

  • Jazz Kontzertuak: 5€.
  • Aforo mugatua: 82.

Euskal Museoa

  • Bertso saioak: Gratis con reserva previa.
  • TLF.: 944 155 423
  • Aforo mugatua: 100.

Info+: https://bilbaokultura.eus/bilbaouda2020
Sarreren salmenta edo gonbidapen erreserba interneten bidez  jarduera eguneko 12:00ak arte.
Sarreren eta gonbidapenen % 10 aretoan bertan egongo dira eskuragarri. (Bidebarrieta: 17:00etatik aurrera; Gainerako aretoak: 18:30etik aurrera).

  •  Jarduera horiek ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean gauzatuko dira uriko barruti guztietan.
  • Unean-uneko osasun-protokoloetara egokituak, aire zabaleko espazioetan eta leku itxietan egingo dira eta batez ere familiei begira antolatu dira. Besteak beste, antzerki, zirku, clown, magia, dantza, bertsolaritza eta musika emanaldiak eskainiko dira.
  • Arian-arian normaltasunera itzultzen ari garela ikusita, Udalak urirako kultur programazioa sustatu du bertako artisten, agenteen eta erakundeen alde eginez.

#BilbaoUda2020 | Programak deskargatu

KALEKO ARTE ESZENIKOAK

Bilboko Udalak doako antzerkiko eta arte eszenikoetako 64 emanaldi programatu ditu udako hilabete nagusietan, hau da, uztailean eta abuztuan. Emanaldi horiek zortzi barrutietako bakoitzeko bi gune egonkorretan egingo dira, astero emanaldi bat barruti bakoitzean.

Horrela, uriko auzoak bizilagunen erdigune eta lotura-elementu izanik, arte eszenikoen arloan diharduten 18 euskal konpainiaren ikuskizunez gozatu ahal izango dute bilbotarrek, eta astero aurkeztuko dituzte beren lanak. Hauek dira: kaleko antzerkia, Gag Street Boys, Goitibera, Intujai Teatro, Hortzmuga Teatroa, Trapu Zaharra eta Markeliñe; zirkua, Malas Compañías Zirko Taldea, The Funes Troup eta Hutsun + Ortzi; magia, Tor Magoa eta D’Albeniz; dantza, Kukai Dantza, Natxo Motero_Danza eta Nerea Martínez + Ana Capilla; musika, Eidabe, Panpotx Kultura Taldea eta Trakamatraka; clown-a, Monda Lironda Pailazoak.

Aipatzekoa da Hutsun + Ortzi taldearen ‘Urbasa’ emanaldia. Estreinatu berria da, eta bi txalapartari nafar eta zirku-artista handi bat –Ortzi- izango ditu, Lurrak ikuskizunean parte hartu zutenak. Ortzik, gainera, 1.500 emanaldi baino gehiago egin zituen Circo del Sol-ekin eta gimnastikako txapelduna izan zen uztaien modalitatean 1992an, 1995ean, 1996an eta 1998an.

Gag Street Boys konpainiaren ‘Yes, we art!’ ikuskizuna ere aipatu nahi dugu, osasun-krisia heldu aurretxoan estreinatua. Eta ez dugu ahaztu nahi udako programazio honetan dantzak izango duen garrantzia, hiru ikuskizun egongo baitira euskal dantzagintzan eta estatu mailan itzal handiko dantzariek eskainiak.

Emanaldiak bi ordutegitan eskainiko dira: 12:00etan eta 19:30ean.

LITERATURA eta MUSIKA

Bidebarrietako liburutegiko Bidebarrieta Kulturguneak udan literaturaz eta musikaz gozatzen jarraitzeko aukera emango du “Uda Bidebarrietan” ekimenarekin. Uztailean eta abuztuan, astean bi arratsaldetan, hemengo literaturan erreferente diren idazleen arteko topaketak antolatu dira. Beste batzuen artean, Karmele Jaiok, Toti Martinez de Lezeak eta Kirmen Uribek parte hartuko dute. Mikel Erentxun, Mikel Urdangarín eta Baleen Lobak, besteak beste, agertoki berezi horretan musika jartzeaz arduratuko dira.

Bestalde, Bilboko auzoetako udal liburutegiak 09:00etatik 13:00etara zabalik egongo dira, eta Bidebarrieta, Begoña eta Deustukoak, ordea, 09:00etatik 19:00etara uztailean. Abuztuan, ordea, 09:00etatik 13:00etara bitartean zabalduko dituzte ateak.

Musikak ere bere lekua izango du #BilbaoUda2020 programan. Urteko lehen seihilekoan egiten den Bilbao Distrito Jazz programari – estilo hau Bilboko auzoetara hurbiltzen duen programari Uda Jazz, tokiko jazz-taldeen zortzi kontzertuk osatutako zikloa, gehitu zaio. Sarrerak kontzertuaren aurretik eskuratu behar dira eta prezioa 5 eurokoa izango da.

Zortzi kontzertu horiek Bidebarrietako Liburutegian, Otxarkoagako Udaltegian, Bertendona Institutuan eta Bilborock Aretoan egingo dira Mikel Andueza 4tet, Jon Urrutia Trío eta Juan Diego Trío bezalako taldeen eskutik.

Euskal Folklorea ere izango dugu eta bertsolari ezagunekin saioak egingo dira. Karmelo plazak, Euskal Museoaren atariak, Bidebarrietako Liburutegiak eta San Pedro plazak bertso-saio bana hartuko dute uztailean eta abuztuan zehar. Oholtza gainean, besteak beste, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita izango ditugu.

Bidebarrietako Liburutegia literatura eta bertsolaritzaren arteko topaketa berezi baten lekuko izango da, Maialen Lujanbio, Unai Elorriaga eta Karmele Jaio protagonista direla.

Txistularien Bandak eta Udal Musika Bandak ere hartuko dute parte #BilbaoUda2020ko programazioan, uztailean eta abuztuan.

Eskaintza kultural horren beste ekimen bat Bazter Fest da, Bilboko Udalak eta Eskina Femenina elkarteak antolatua. Ekimen horren bidez, emakumeak gizonak nagusi diren genero batera hurbildu nahi dira, eta online topaketak eskaintzen jarraituko dute (Zoom plataformaren bidez), astelehenetan, 20:00etan, abuztuaren 3ra arte. Horietan bertako raperoak izango dira protagonista.

Bestalde, Bilborock Aretoan musika- eta arte-jarduerak aurreikusi dira. Kontzertuak, musikoterapia eta jaialdiak,  esaterako, Bilborock Distart Festival, uztailaren 24an. Jaialdi horretan emakume artista gazteek hainbat diziplina artistikotan arituko dira -DJ, argazkigintzako makillajea, pintura, poesia eta tatuajeak- Bilborocken, ekainean hasi eta irailera bitartean.

TOKIKO KULTUR SOZIETATEEN ETA ERAKUNDEEN PROGRAMAZIOA

Uriko kultur erakundeek ere kultur arloko programa diseinatu dute beren-beregi udako hiletarako.

ARRIAGA ANTZOKIA

Ez Dok Hiru konpainia, Ramon Barea eta Itziar Lazkano antzerkigintzako pertsonaia garrantzitsuak eta Eñaut Elorrieta eta Asier Polo musikariak Arriaga antzokiko agertokira igoko dira; izan ere, ekainean eta uztailean kalitateko hainbat proposamenen egin dituzte egutegian.

AZKUNA ZENTROA

Ikus-entzule taldeen arteko lotura izango da, aurrera begira ere, ohiko programazioarekin: arte garaikideak, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, kultura digitalak, literatura eta gizartea. Beste batzuen artean, proposamen hauek egongo dira: Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketa, uda osoan; ‘De la infancia a la vejez y también viceversa’ erakusketa, Tana Garrido eta Alina Aguilarena, ekainaren 15etik uztailaren 18ra; Polaroiska andrearen Jakintsuen Batzordea, uztailaren 2an edota bestelako zinema-proposamenak Azkuna Zentroko Zinematekan.

BILBAO ARTE

BilbaoArte ekoizpen artistikoko zentroak erakusketak, zinema eta hitzaldiak eskainiko ditu #BilbaoUda2020 programaren barruan, besteak beste, honako proposamen hauekin: Daniel Llaríaren ‘Holes and Poles’ erakusketa, ekainaren 26tik uztailaren 24ra; ‘La extraña y cálida cercanía del cine de Corea del Sur’, Koreako zinemari buruzko zikloa, 2020ko uztailaren 22tik 30era; eta ‘Relaciones promiscuas. Naturaleza, economía y arte después de la pandemia’ izenko hitzaldia, Iñaki Estebanek emango duena uztailaren 8an.

BILBOKO ELKARTE FILARMONIKOA

Segurtasun-araudietara egokitzeko oraintsu birmoldatua, Elkarte Filarmonikoa espazio pribilegiatua da udan ganbera-musikako bakarlarien edo taldeen zikloak antolatzeko, hartara, gainera BOSen eta Filarmonikaren kontzertuak bertan bertan geratu izanak utzitako hutsunea beteko da, eta, gainera, Elkarteari suspertzen lagunduko zaio. #BilbaoUda2020 programaren barruan, Bilboko Elkarte Filarmonikoak lau kontzertu eskainiko ditu uztailean: Ensemble Kuraia; Aitzol Iturriagagoitia eta Enrique Bagaria bikotea, biolinean eta pianoan; Alfonso Gómez pianoan; eta Enrike Solinisek zuzentzen duen Euskal Barrokensemble.      

AISIA ETA KIROLA

Udako udal eskaintzaren barruan haur eta gazteentzako aisialdi planak ere badaude. Umeentzako hiri udalekuetan 2.600 leku baino gehiago eskaintzen dira 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat.

Nagusitxoagoek hainbat jarduera izango dituzte aukeran: 8 eta 18 urte bitarteko 1.000 skaut inguruk uriko parkeetan eta plazetan egingo dituzten jarduerak edo #Gaztekluba programa, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aisialdi osasungarriaren aldeko programa. Azken honek 330 plaza eskaintzen ditu 22 tailerretan, besteak beste, piraguak, paddle surf, skate edo bizikleta.

Eskaintza osatzeko, haur eta gazteentzako jarduerak egingo dira Errekaldeko plazan, Gazte Leku erakundearen bidez, baina ez da beharrezkoa izena ematea. Bertaratzen direnek eskulanak, ipuin kontalariak eta jarduera fisikoa izango dituzte, besteak beste.

Horrez gain, BILBAO IZAN programa daukagu, ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu familian’  izenekoen bidez Bilboko auzoetako bitxikeriak eta bestelako ikuskerak ezagutzeko. Lehenengo txanda Deustukoa izango da, uztailean. Abuztuan Arangoitin, Ibarrekolanda-Sarrikon irailean eta San Inazion urrian egingo dira.

Gainera, Bilbao Kirolakeko kiroldegiak ere aisialdi-eskaintza zabalaren barruan daude, eta horiek guztiak pixkanaka-pixkanaka beharrizan berrietara egokitzen ari dira, bilbotarrek eguzkiaz eta uraz gozatzeko eta udal kirol-instalazioetan kirola egiteko aukera izan dezaten, Bilbotik irten beharrik izan gabe.