facebook_logo_icon_147291

BILBAO IZAN izenarekin, Bilboren nortasunaren berri ematen duten programa guztiak batu ditu Udalak: hiriaren ibilbide historikoa, ondarea, jende famatuak utzi duen arrastoa, ondare artistikoa, hiri-egitura, eta auzo bakoitzaren eta kale eta txoko esanguratsuen historia berezia…Bilbao Izan bertako jendearentzat da batez ere, baina ateak irekita ditu bisitan etorri nahi duen edonorentzat edo arrazoi batengatik edo bestearengatik gure uria hobeto ezagutu nahi duten guztientzat.

2021ean zehar abian izango ditugun programak hauek dira:

TXIO TA TXIO BIDEOAK 

Laugarren proposamen honen bidez, Txio ta Txio bideoak ostera ere hasiko dira zabaltzen uztailetik abendura bitartean Udalaren sare sozialetan, eta saio horietan protagonista izango dira bitxikeriak, pertsonaia nabarmenak eta Bilboko auzoetako historiarekin zerikusia duten pasadizoak. Edizio berri honetan, honako auzo hauek emango dira ezagutzera: Iralabarri, Zabala, Errekalde eta Miribilla.

EZAGUTU OINEZ – CONOCE CAMINANDO

Programa honen bidez, aukera ematen da Bilboko auzoen historian zehar ibilbide bat egiteko. Oinez eta bisita gidatu baten bidez, aukera izango duzu gure iraganaren zati bat ezagutzeko, edota bitxikeriak, edota Bilboren bilakaeran une historiko batzuek izan duten esangura handia.

2021eko datozen hiru hilotan zehar, auzo hauek ezagutuko ditugu oinez eta bisita gidatuen bidez:

Uztaila: Iralabarri.

Iraila: Zabala.

Urria: Errekalde.

EZAGUTU FAMILIAN – CONOCE EN FAMILIA

Familian egiteko ibilbide hauek, bestalde, proposatutako auzoa ezagutzeko eta ikuskatzeko dira, proposamen dinamiko eta parte hartze bidezkoekin, jolasekin eta ipuinekin. Ezagutuko dituzue hiriaren jatorria eta bilakaera haren kaleetan, plazetan, txokoetan eta antigoaleko eraikinetan ibiliz…jakin-minezko eta sormenezko begirakune baten bidez.

2021eko datozen hiru hilotan auzo hauek ikustera joango gara:

Uztaila: Iralabarri.

Iraila: Zabala.

Urria: Errekalde.

ARGAZKINETA

  1. mendean bizi izan garenok lekuko izan gara, eraldaketa handien, denboraren joanaren eta denboraren joanak dakarrenaren lekuko. Eta, dudarik gabe, badauzkagu etxean argazkiak, diapositibak, bideoak, filmak eta abar, ez oso aspaldiko lekuak, oroitzapenak eta bizipenak erakusten dituztenak.

Hori dela eta, Santutxu auzoan furgoneta bat egongo da, auzotarrek ekarri eta lagako dizkiguten materialak bildu eta digitalizatzeko eta, aldi berean, haien lekukotzak biltzeko, halaz eze auzoaren kontakizun historikoa modu kolektiboan eratuko den. Ondoren, show bat izango da auzoan bertan, bildutako material guztia eta bildutako lekukotzak aurkezteko.

Programa horiek guztiak lortzeko, Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu: https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/

Bilbo Balioen Hiria ekimenak 17 balio indibidual eta kolektibo mantendu, babestu eta garatu beharreko nortasun-ezaugarri gisa identifikatu ditu. Balio horiek Bilboko Balioen Agirian jaso dira: https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/carta-de-valores-de-bilbao/

Jasotako balioen artean daude konpromisoa, esfortzua, ilusioa, partaidetza, sormena eta, bereziki, nortasuna. Horiek guztiak zuzenean bultzatzen ditu Bilbao Izan-ek, Bilboko Balioen Agiriaren espirituarekin lerrokatuta geratzen baita horrela, eta asko laguntzen baitu zabaltzen.

ARGAZKINETA 2021

OROITZAPENEN GAIKAKO BILKETA-SANTUTXU

XX. mendean bizi izan garenok lekuko izan gara, eraldaketa handien, denboraren joanaren eta denboraren joanak dakarrenaren lekuko. Eta, dudarik gabe, badauzkagu etxean argazkiak, diapositibak, bideoak, filmak eta abar, ez oso aspaldiko lekuak, oroitzapenak eta bizipenak erakusten dituztenak. Material hori guztia, zeina batzuetan garrantzirik gabekotzat daukagun, pilatu egiten zaigu gure etxeetako leku ahaztuetan, eta, batzuetan, zaborretarako hautagai sendoa ere izaten da. Oroitzapen horiek galtzea izango litzateke garai bateko historia garrantzitsuak agertzen dituzten dokumentuak galtzea. 

Horregatik, bada, proiektu honek abian jartzen du Udalaren Bilbao Izan udal programa: dokumentu horiek eta biltzen dituzten historiak formatu digitalera aldatu nahi ditu, haien bizitza luzatu, eta garai berrietarako birziklatu. Ideia horretatik sortu zen Argazkineta, auzoan ibiliko den furgoneta bat, kasu honetan Santutxun, oroitzapenak hautatzen eta biltzen. Bildutako material guztia kopiatu eta formatu digitalera eramango dugu.   Biltzearen kontzeptua garrantzitsua da: argazkiak, diapositibak, prentsako ebakinak, bideoak, filmak….bilatzen ditugu, auzoaz mintzatzen den guztia, garai batez mintzatzen zaiguna eta auzoak epe jakin batean izan duen historia elkarrekin eraikitzen lagun dezakeena.

*BILDU BEHARREKO MATERIALAREN GAINEKO DATUAK:

1.- GARAIA: 

  1. mendeari buruzko materiala bilatzen dugu, 2000. urtean baino lehenagokoa. 

2.- AUZOA:

Materialak Santutxu auzoari buruzkoa izan behar du.

 3.- ZER MATERIAL BILDU NAHI DUGU?

– Zuri-beltzezko edo kolorezko argazkiak, paperean edo digitalizatuak.

– Diapositibak eta negatiboak.

– Bideoak edo filmak, edozein formatutakoak (super 8, VHS, BETA…).

– Beste material batzuk: planoak, zirriborroak, egunkarietako ebakinak, aldizkarietako ebakinak, bandoak, aktak, kartelak, eskuorriak, eranskailuak… 

  1. NOIZ EGINGO DEN BILKETA:

Urriaren 13tik azaroaren 3ra arte.

5.- NON EGONGO DEN KOKATUTA ARGAZKINETA:

Santutxuko gune hurbil eta ezagunetan, hurrengo egun eta lekuetan (igandeetan izan ezik):

-Urriaren 13tik 19ra: Julián Bolivar Elorduy 2 (Pollo Riko aurrean).

-Urriaren 20tik 26ra: Juan de la Cosa 25 – 23- 21.

-Urriaren 27tik azaroaren 3ra: El Carmen plaza (Santutxu kalea 32 – 34).

Ordutegiak: goizez, 11:00 – 14:00 eta arratsaldez, 17:00 – 21:00.

6.- ON-LINE BILTZEA:

Materiala ekarri nahi baina auzoetaraino etorri ezin direnek aukeran izango dute udal webgunean  www.bilbao.eus atala, on-line bidali ahal izateko material dagoeneko digitalizatua; urriaren 18etik azaroaren 7a arte izango dute horretarako epea.  

*NON IKUSI AHALKO DEN ETA GORDEKO DEN BILDUTAKO MATERIALA:

– Argazkinetan bertan.

– Abenduan, Santutxun izango den Argazkineta Show izeneko aurkezpenean. 

– Bilboko Udalaren artxibategietan.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu. https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/

TXIO TA TXIO bideoak | 4. EDIZIOA 2021

Txio ta Txio bideoen beste edizio bat jarriko da martxan. Laugarren ediziora iristen den ekimen honen bidez, berriro zabalduko dira Bilboko hainbat auzorekin lotutako bitxikeriak, pertsonaia garrantzitsuak eta pasadizoak protagonista dituzten 90 segundoko bideoak. Proposamen hau Bilboko Udalaren Bilbao Izan ondarea eta historia zabaltzeko udal programaren barruan dago.

Txio Ta Txioren bideoak, Bilbao Izan-en Facebook-en eta Bilbao Kultura-ren Instagram-en eta YouTube-n aurkitu ahal izango dira, baita Bilboko Udalaren sare sozialen profiletan ere. Handik, gure hiriaren historiaren zati txiki eta bitxi horiek ezagutzera eman nahi dituzten guztiek beren profiletan partekatu ahal izango dituzte, hiriko auzoen historia eta idiosinkrasia berreginez.

Publikazioak astean bitan egingo dira, astelehenetan eta ostegunetan, eta euskara eta gaztelania tartekatuko dituzte. Uztaila Iralabarrirekin estreinatuko da eta Zabala, Errekaldeberri eta Miribillari lagako die lekukoa irailean, urrian eta azaroan, hurrenez hurren.

Beste alde batetik, aurten Maratoiak izeneko bideo bildumak sortu dira, non ekimen honetan aurretik zabaldu ditugun bideoak gaika ikusteko aukera emango da, maiatzaren 25etik ekainaren 17ra.

RAMIRO ARRUEREN 50. URTEURRENA

RAMIRO ARRUE (1892 – 1971):

“Hain urrun, hain gertu”

RAMIRO ARRUE. Abandoko elizatea, 1892 – Donibane Lohizune, 1971.

Margolaria. Artista polifazetikoa.

Nor zen Ramiro Arrue? Arrue abizena nori lotuta dago? Zergatik nabarmendu zen haren lana?

Ospakizun honen bidez, Ramiro Arrue bilbotarraren bizitza eta obra ezagutzera eman gura ditugu, eta euskal artearen barruan daukan itzala azpimarratu. Haren heriotzaren 50. urteurrena aukera paregabea da horretarako.

AZAROAK 23 – 24
BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA. 19:00
Aurkezlea eta moderatzailea: Udane Goikoetxea (kazetaria)
– azaroaren 23an (martitzena). Hitzaldia: “Ramiro Arrue: entre Vanguardia y Tradición”, Olivier Ribeton, Baionako Euskal Museoko kontserbatzaile buru erretiratua. Baionan jaio zen, 1952. urtean. Artearen historialaria da, bere jaioterriko museoa 31 urtez zuzendu zuen, eta Ramiro Arrueren lana ederto ezagutzen du.

– azaroaren 24an (eguaztena). “Ramiro Arrue. Bera, él, lui” dokumentalaren proiekzioa. Dokumentala urteurrenarengatik egin eta editatu da. Artistaren bizitza, haren lan oparo eta askotarikoa, eta gaur arte iraun duen arrastoa ikusiko ditugu, testigantzekin eta irudiekin. Proiekzioaren ostean, dokumentalaren egileek, Glasso Agencia-ko taldeak, azalduko digute nola enfokatu eta garatu zuten ikus-entzunezko lan hau.

Doako sarrera aretoa bete arte

EZAGUTU ERREKALDEBERRI FAMILIAN – 4 urtetik gorako umeak dituzten familientzat

Urriak 17 – 24

Gure begirada ikertzailea eta sortzailea zabalduko dugu Bilboren historia irudikatzeko, auzorik auzo, bazter bakanak ezagutuz.

Proposatzen dugu ibilaldi-tailer gidatu, parte hartzezko, eta familian egiteko bat, eta gure inguruaz ohartzen laguntzeko lagungarri izango ditugu ikertzaile kit bat, ipuin argigarriak eta lupa bat.

Jakin-mina baduzu Bilboko auzoen iragana eta ondarea ezagutzeko, ez galdu familian egiteko ibilbide hauek!

1.- BISITA GIDATUEI BURUZKO INFORMAZIOA

EGUNAK: urriaren 17 eta 24.

ORDUTEGIAK: 10:30ean eta 12:30ean.

HIZKUNTZAK: elebidun (gaztelania eta euskara).

BISITA GIDATUAREN IRAUPENA:  ordu eta erdi.

TOPALEKUA: Ametzolako tren geltokia (Gordóniz kaleko sarrera).

ZELAN HELDU:

  • Bilbobus: A8, 27, 72, 77.
  • Aldiriko Trena: C1, C2.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: www.bilbaokultura.eus web gunean. Erreserbak 48 ordu lehenago aktibatuko da.

2.- GOMENDIOAK

– Kalean oinez egiten den bisita gidatua da, aire zabalean. Hori dela eta, euria eginez gero, eutsi egingo zaio jarduerari, ibilbidean aldaketaren bat eginda.

– Adingaberen bat izanez gero bisita gidatua egiten helduekin batera, adingabea beste pertsona baten moduan kontatuko da.

– Bisita gidatuaren egunean, beharrezkoa izango da aurrez izena emanda egotea. Erregistratuta ez dagoen pertsona orok ezin izango du bisita egin.

3.- ERRESERBAK

Erreserba egitea dohainik da, bilbaokultura.eus web-orriaren bidez egin ahalko da. Erreserbak egiteko on-line sistema familien bisita gidatua hasi baino 48 ordu lehenago aktibatuko da, eta hasi baino 2 ordu lehenagora arte egin ahal izango da erreserba.

Talde bakoitzeko zenbat pertsona gehienez, horrenbeste erreserba egin ahal izango dira.  Bisita gidatua egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik eskaera egiten duen pertsona hori izena emanda egotea. Aldez aurretik izena eman gabe ezingo da egin bisita.

Egin klik honako esteka honetan, “Ezagutu familian” bisita gidatuen online erreserbara sartzeko.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu. https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/

EZAGUTU ERREKALDEBERRI
OINEZ

URRIA

1.- BISITA GIDATUEI BURUZKO INFORMAZIOA

EGUNAK ETA ORDUTEGIAK:

  • Astelehenetik barikura: goizez, 10:30ean eta arratsaldez, 18:00ean.
  • Zapatuetan: 10:30ean eta 12:30ean.

BISITA GIDATUAREN IRAUPENA: ordu eta erdi.

TOPALEKUA: Errekalde plaza (Errosarioko Andre Maria Parrokiaren aurrean).

HIZKUNTZAK: gaztelania eta euskara.

  • Bisitak euskaraz: bisita gidatua euskaraz egin nahi duten partikularrek eguen arratsaldetan egin ahal izango dute. Euskaraz egin nahi duten taldeak badaude, beraiekin adostuko dira eguna eta ordua. Horretarako, eskaera idatzi helbide elektroniko honetara: cultura@bilbao.eus.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: www.bilbaokultura.eus web gunean. Erreserbak irailaren 23tik aurrera, goizeko 8:00etatik aurrera.

ZELAN HELDU:

  • Bilbobus: A8, 27, 72, 77.
  • Aldiriko Trena: C1, C2.

2.- GOMENDIOAK

– Kalean oinez egiten den bisita gidatua da, aire zabalean. Hori dela eta, euria eginez gero, eutsi egingo zaio jarduerari, ibilbidean aldaketaren bat eginda.

– Adingaberen bat izanez gero bisita gidatua egiten helduekin batera, adingabea beste pertsona baten moduan kontatuko da.

– Bisita gidatuaren egunean, beharrezkoa izango da aurrez izena emanda egotea. Erregistratuta ez dagoen pertsona orok ezin izango du bisita egin.

3.- ERRESERBA

Erreserba egitea dohainik da, bilbaokultura.eus web-orriaren bidez egin ahalko da. Erreserbak egiteko on-line sistema irailaren 23an aktibatuko da, goizeko 8:00etan, eta urriko, hilabete osoko, bisita gidatuen eskaintzako plazak erreserbatzea ahalbidetuko du.

Talde bakoitzeko zenbat pertsona gehienez, horrenbeste erreserba egin ahal izango dira.  Bisita gidatua egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik eskaera egiten duen pertsona hori izena emanda egotea. Aldez aurretik izena eman gabe ezingo da egin bisita.

Egin klik honako esteka honetan, “Ezagutu oinez” bisita gidatuen online erreserbara sartzeko.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu. https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/

EZAGUTU ZABALA FAMILIAN – 4 urtetik gorako umeak dituzten familientzat

Irailak 12 – 19

Gure begirada ikertzailea eta sortzailea zabalduko dugu Bilboren historia irudikatzeko, auzorik auzo, bazter bakanak ezagutuz.

Proposatzen dugu ibilaldi-tailer gidatu, parte hartzezko, eta familian egiteko bat, eta gure inguruaz ohartzen laguntzeko lagungarri izango ditugu ikertzaile kit bat, ipuin argigarriak eta lupa bat.

Jakin-mina baduzu Bilboko auzoen iragana eta ondarea ezagutzeko, ez galdu familian egiteko ibilbide hauek!

1.- BISITA GIDATUEI BURUZKO INFORMAZIOA

EGUNAK: irailaren 12a eta 19a.

ORDUTEGIAK: 10:30ean eta 12:30ean.

HIZKUNTZAK: elebidun (gaztelania eta euskara).

BISITA GIDATUAREN IRAUPENA:  ordu eta erdi.

TOPALEKUA: Konstantino Tenorearen kalea 11.

ZELAN HELDU:

  • Bilbobus: 30, 57.
  • Aldiriko Trena: C1, C2.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: www.bilbaokultura.eus web gunean. Erreserbak 48 ordu lehenago aktibatuko da.

2.- GOMENDIOAK

– Kalean oinez egiten den bisita gidatua da, aire zabalean. Hori dela eta, euria eginez gero, eutsi egingo zaio jarduerari, ibilbidean aldaketaren bat eginda.

– Adingaberen bat izanez gero bisita gidatua egiten helduekin batera, adingabea beste pertsona baten moduan kontatuko da.

– Bisita gidatuaren egunean, beharrezkoa izango da aurrez izena emanda egotea. Erregistratuta ez dagoen pertsona orok ezin izango du bisita egin.

– Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea uneoro.

3.- ERRESERBAK

Erreserba egitea dohainik da, bilbaokultura.eus web-orriaren bidez egin ahalko da. Erreserbak egiteko on-line sistema familien bisita gidatua hasi baino 48 ordu lehenago aktibatuko da, eta hasi baino 2 ordu lehenagora arte egin ahal izango da erreserba.

Talde bakoitzeko zenbat pertsona gehienez, horrenbeste erreserba egin ahal izango dira.  Bisita gidatua egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik eskaera egiten duen pertsona hori izena emanda egotea. Aldez aurretik izena eman gabe ezingo da egin bisita.

Egin klik honako esteka honetan, “Ezagutu familian” bisita gidatuen online erreserbara sartzeko.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu. https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/

EZAGUTU ZABALA OINEZ

IRAILA

1.- BISITA GIDATUEI BURUZKO INFORMAZIOA

EGUNAK ETA ORDUTEGIAK:

  • Astelehenetik barikura: goizez, 11:00etan eta arratsaldez, 18:30ean.
  • Zapatuetan: 10:30ean eta 12:30ean.

BISITA GIDATUAREN IRAUPENA: ordu eta erdi.

TOPALEKUA: Bruno Mauricio Zabala kalea 1.

HIZKUNTZAK: gaztelania eta euskara.

  • Bisitak euskaraz: bisita gidatua euskaraz egin nahi duten partikularrek eguen arratsaldetan egin ahal izango dute. Euskaraz egin nahi duten taldeak badaude, beraiekin adostuko dira eguna eta ordua. Horretarako, eskaera idatzi helbide elektroniko honetara: cultura@bilbao.eus.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: www.bilbaokultura.eus web gunean. Erreserbak abuztuaren 25etik aurrera, goizeko 8:00etatik aurrera.

ZELAN HELDU:

  • Bilbobus: 30, 58.
  • Aldiriko Trena: C1, C2.

2.- GOMENDIOAK

– Kalean oinez egiten den bisita gidatua da, aire zabalean. Hori dela eta, euria eginez gero, eutsi egingo zaio jarduerari, ibilbidean aldaketaren bat eginda.

– Adingaberen bat izanez gero bisita gidatua egiten helduekin batera, adingabea beste pertsona baten moduan kontatuko da.

– Bisita gidatuaren egunean, beharrezkoa izango da aurrez izena emanda egotea. Erregistratuta ez dagoen pertsona orok ezin izango du bisita egin.

– Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea uneoro.

3.- ERRESERBA

Erreserba egitea dohainik da, bilbaokultura.eus web-orriaren bidez egin ahalko da. Erreserbak egiteko on-line sistema abuztuaren 25ean aktibatuko da, goizeko 8:00etan, eta iraileko, hilabete osoko, bisita gidatuen eskaintzako plazak erreserbatzea ahalbidetuko du.

Talde bakoitzeko zenbat pertsona gehienez, horrenbeste erreserba egin ahal izango dira.  Bisita gidatua egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik eskaera egiten duen pertsona hori izena emanda egotea. Aldez aurretik izena eman gabe ezingo da egin bisita.

Egin klik honako esteka honetan, “Ezagutu oinez” bisita gidatuen online erreserbara sartzeko.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu. https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/

EZAGUTU IRALABARRI OINEZ

UZTAILA

XX. mendearen hasieran, Juan José de Irala y Arriola industria-gizon arrakastatsuak trenbide ondoko lursail batzuk aukeratu zituen gero eta indar gehiago hartzen ari zen Bilboko hiribilduaren kanpoaldean, irin-fabrika bat jartzeko. Handik gutxira, bere fabrika berriko langileen familiei ostatu emateko, etxebizitza-auzo moderno bat eraikitzeko proiektu berritzailea abiarazi zuen. 100 urte baino gehiago igaro direnean, oraindik ikus ditzakegu Harino Panadera enpresaren ondoan bertako langileak bizi izan ziren ukitu ingeleseko etxeak.

Iralabarritik egingo den ibilbideak auzoaren jatorria eta fundatzailea hobeto ezagutzeko aukera emango digu, baina baita baserriz eta dorretxez, langileen etxebizitzaz, ogiaz, emakume modernoez, aurreztutako zentimoez, lasaitasunaz, arkitekto bikainez eta auzo-mugimenduez berba egiteko aukera ere.

1.- BISITA GIDATUEI BURUZKO INFORMAZIOA

EGUNAK ETA ORDUTEGIAK:

  • Astelehenetik barikura: goizez, 11:00etan eta arratsaldez, 18:30etan.
  • Zapatuetan: 10:30ean eta 12:30ean.

BISITA GIDATUAREN IRAUPENA: ordu eta erdi.

TOPALEKUA: Giña baserria (Iralako Udal Liburutegia), Giña estrata 2.

HIZKUNTZAK: gaztelania eta euskara.

  • Bisitak euskaraz: bisita gidatua euskaraz egin nahi duten partikularrek eguen arratsaldetan egin ahal izango dute. Euskaraz egin nahi duten taldeak badaude, beraiekin adostuko dira eguna eta ordua. Horretarako, eskaera idatzi helbide elektroniko honetara: cultura@bilbao.eus.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: www.bilbaokultura.eus web gunean. Erreserbak ekainaren 23tik aurrera, goizeko 8:00etatik aurrera.

ZELAN HELDU:

  • Bilbobus: 57, 71, 75, 76.

2.- GOMENDIOAK

– Kalean oinez egiten den bisita gidatua da, aire zabalean. Hori dela eta, euria eginez gero, eutsi egingo zaio jarduerari, ibilbidean aldaketaren bat eginda.

– Adingaberen bat izanez gero bisita gidatua egiten helduekin batera, adingabea beste pertsona baten moduan kontatuko da.

– Bisita gidatuaren egunean, beharrezkoa izango da aurrez izena emanda egotea. Erregistratuta ez dagoen pertsona orok ezin izango du bisita egin.

– Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea uneoro.

3.- ERRESERBA

Erreserba egitea dohainik da, bilbaokultura.eus web-orriaren bidez egin ahalko da. Erreserbak egiteko on-line sistema ekainaren 23an aktibatuko da, goizeko 8:00etan, eta uztaileko, hilabete osoko, bisita gidatuen eskaintzako plazak erreserbatzea ahalbidetuko du.

Talde bakoitzeko zenbat pertsona gehienez, horrenbeste erreserba egin ahal izango dira.  Bisita gidatua egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik eskaera egiten duen pertsona hori izena emanda egotea. Aldez aurretik izena eman gabe ezingo da egin bisita.

Egin klik honako esteka honetan, “Ezagutu oinez” bisita gidatuen online erreserbara sartzeko.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu. https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/

EZAGUTU IRALABARRI FAMILIAN

UZTAILA

Gure begirada ikertzailea eta sortzailea zabalduko dugu Bilboren historia irudikatzeko, auzorik auzo, bazter bakanak ezagutuz.

Proposatzen dugu ibilaldi-tailer gidatu, parte hartzezko, eta familian egiteko bat, eta gure inguruaz ohartzen laguntzeko lagungarri izango ditugu ikertzaile kit bat, ipuin argigarriak eta lupa bat.

Jakin-mina baduzu Bilboko auzoen iragana eta ondarea ezagutzeko, ez galdu familian egiteko ibilbide hauek!

1.- BISITA GIDATUEI BURUZKO INFORMAZIOA

EGUNAK: uztailaren 12, 13 eta 14.

ORDUTEGIA: 17:30.

HIZKUNTZAK: elebidun (gaztelania eta euskara).

BISITA GIDATUAREN IRAUPENA:  ordu eta erdi.

TOPALEKUA: Giña baserria (Iralako Udal Liburutegia), Giña estrata 2.

ZELAN HELDU:

  • Bilbobus: 57, 71, 75, 76.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: www.bilbaokultura.eus web gunean. Erreserbak 48 ordu lehenago aktibatuko da.

2.- GOMENDIOAK

– Kalean oinez egiten den bisita gidatua da, aire zabalean. Hori dela eta, euria eginez gero, eutsi egingo zaio jarduerari, ibilbidean aldaketaren bat eginda.

– Adingaberen bat izanez gero bisita gidatua egiten helduekin batera, adingabea beste pertsona baten moduan kontatuko da.

– Bisita gidatuaren egunean, beharrezkoa izango da aurrez izena emanda egotea. Erregistratuta ez dagoen pertsona orok ezin izango du bisita egin.

– Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea uneoro.

3.- ERRESERBAK

Erreserba egitea dohainik da, bilbaokultura.eus web-orriaren bidez egin ahalko da. Erreserbak egiteko on-line sistema familien bisita gidatua hasi baino 48 ordu lehenago abiaraziko da, eta hasi baino 2 ordu lehenagora arte egin ahal izango da erreserba.