Monthly Archives: iraila 2022

BAD – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN JAIALDIAK HIRIA ABANGOARDIAKO ARTE ESZENIKOEN PROPOSAMENEZ ETA ESTREINALDIEZ BETEKO DU 16 KONPAINIAREN ESKUTIK URRIAN

Jaialdiak urriaren 13tik 23ra egingo du edizio berria. Edizio berri honetan BADk sei erabateko estreinaldi, bi estreinaldi Estatuan eta sei estreinaldi Euskadin partekatuko ditu. (Bilbon, 2022ko irailaren 19an).- BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, urriaren 13tik 23ra ospatuko du bere edizio berria. 11 egunez, jaialdiak abangoardiako arte eszenikoen proposamenez beteko… […]

“IBAIONDO DANTZAN” PROGRAMA BERRIAREKIN, UDALAK DANTZA URBANOA ETA GARAIKIDEA PUBLIKO GUZTIEI HURBILDUKO DIE HILAREN 16AN ETA 17AN

Gasa Plazan egingo den ekimen berri honekin, Udalak Bilboko bizilagunei doako arte eszenikoen proposamenak partekatzearen aldeko apustua egiten du (Bilbo, a 12 de septiembre de 2022).- Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan kultura eta diziplina guztiak hiribilduko bizilagunengana hurbiltzearen aldeko apustuan, ekimen berri bat jarri du abian: “Ibaiondo Dantzan”. Ostiralean, hilak 16, eta larunbatean, hilak 17,… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN OSTEGUN HONETAN “PERSONAS DECENTES” LEONARDO PADURAREN ELEBERRI BERRIAREN AURKEZPENA EGINGO DA

Hitzordua 19:00etan hasiko da eta idazlearekin batera Felix Linares ere izango da. Aurkezpen honetarako sarrera doakoa eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Joaterik ez badago, streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTubeko kanalean. (Bilbo, 2022ko irailaren 12a).- Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak hitzordu berri batekin hasiko du ikasturtea. Irailaren 15ean, osteguna, Leonardo… […]

UDALAK BASURTU EUSKAL FOLKLOREAZ BETEKO DU “PLAZARIK PLAZA” PROGRAMAREKIN IRAILAREN 15ETIK 17RA

 Auzoak hartuko ditu Bilboko Udal Txistulari Banda, Aitor Furundarena eta Oinkari Dantza hilaren 15ean, osteguna; Haatik Dantza Taldea eta Hala Gera Dultzaineroak hilaren 16an, ostirala; eta Beti Jai Alai Dantzari Taldea eta Ibai-Ega Dantza Taldea hilaren 17an, larunbata.  “Plazarik Plaza” ekimena Beti Jai Alairekin batera antolatzen du Udalak eta jarduera guztiak doakoak izango… […]

“ZIRKUALDE” JAIALDIAK IRAILAREN 23TIK 25ERA, ZIRKU ARTEEN AGERTOKI HANDIA BIHURTUKO DU ERREKALDEKO PLAZA

Zirkualdek, Euskadiko zirku-arteetan espezializatutako jaialdi bakarrak, akrobaziak, malabareak, kale-antzerkia, kabareta, umorea eta publiko guztiarentzako akrobaziak eskainiko ditu. Proposamen guztiak doakoak izango dira. (Bilbon, 2022ko irailaren 15ean).- Bilboko Udalak Zirkualde Zirku-Arteen Jaialdiaren edizio berri bat jarriko du abian irailaren 23tik 25era.  Hiru egunez, XIII. edizioak, Euskadin zirkuko arteei eskainitako ekitaldi bakarra denak, Errekalde plaza izango du… […]

BILBO, SANTANDER ETA LOGROÑOREN ARTEKO JARDUERAK BULTZATZEN DITUEN “TAN CERCA” PROGRAMAK DOAKO ZIRKU JARDUERAK ESKAINIKO DITU BIHAR OSTEGUNA, IRAILAK 15, ERREKALDEKO PLAZAN

 Publiko guztiarentzako zirku jarduera eta tailerrak doakoak izango dira eta EZE (Euskal Zirku Elkartea), Logrocirco eta Café de las Artes-ek eskainiko di- tuzte.  Eguna goizean hasiko da Zirku Garaikidearen Sektoreari buruzko Jardu- naldi Profesionalekin Café de las Artes (Santander), Logrocirco (Logroño), Zir- kozaurre (Bilbo) eta La Grainiere (Frantzia) bezalako erakunde kulturalekin, az- ken… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ASTELEHENEAN, HILAK 19, EUROPAKO NEGU POLITIKOARI BEGIRA DAGOEN “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOAREN BESTE EMANALDI BAT EGINGO DU

Topaketa honetan parte hartuko du, Dani Álvarez eta Mikel Reparazekin batera, Arancha González Layak, Parisko Nazioarteko Gaietarako Eskolako dekanoa eta Kanpo Arazoetako ministro ohia. Topaketa 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. (Bilbon, 2022ko irailaren 15ean).- Bilboko Udaletxeko Bidebarrieta Kulturgunean izango da, IRAILAREN 19AN, ASTELEHENA, “Gaurkotasunarekiko topaketak” beste hitzordu bat, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN” ZIKLOAREN BESTE SAIO BAT HARTUKO DU ASTEARTEAN, HILAK 20, “LA GUERRA Y LA PAZ EN LA LITERATURA” IZENBURUPEAN

Hitzorduan Lorenzo Silva eta Victor Amela idazleek parte hartuko dute, Elena Sierra kazetariarekin batera. Topaketa 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. (Bilbon, 2022ko irailaren 15ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak ASTEARTEAN, hilak 20, ospatuko du, “Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren hitzordu berria. Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta Lorenzo Silva eta Victor Amelia… […]

BILBAOESZENA, BILBOKO UDALAREN BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, LAU ANTZERKI-IKASTARO PROPOSATZEN DITU 2022/2023RAKO

 Haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta, interesa dutenek ikastaroetan izena emateko aukera izango dute irailaren 16tik 29ra www.bilbao.eus webgunean.  BilbaoEszena-k eskaintzen dituen lau ikastaroak honako hauek dira: gazteentzako eta haurrentzako bi antzerki-tailer euskaraz; eta helduentzako prestakuntza eta sorkuntza eszenikoari buruzko bi tailer, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. (Bilbo, 2022ko irailaren 9a).- BilbaoEszena, Bilboko Udalaren… […]

BILBOKO UDALAREN “EXPODISTRITO” PROGRAMAK ARGAZKI- ETA PINTURA-ERAKUSKETA IBILTARIAK ERAMANGO DITU IRAILETIK AURRERA AUZOETARA

“Expodistrito” programaren edizio berri honen laginak San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Santutxu, Alde Zaharra, Abando eta Errekalde udaltegietan ikusi ahal izango dira. Programazioa María Raquel Bartolomé Gutiérrez, Lorena Pazos Rojo, Begoña Rodríguez, Conchi Artero, Santiago Ortega Sánchez-Diezma, Carmen Ruiz Zaldibar eta Javier Trapero Alonsoren eskutik helduko da. Ekimen hau Bilboko Udalaren… […]