Monthly Archives: otsaila 2022

INÉS MARTÍN RODRIGOK, NADAL 2022 SARIA JASO ZUENA “LAS FORMAS DEL QUERER” ELEBERRIAGATIK, BIDEBARRIETA KULTURGUNEA BISITATUKO DU ASTEAZKENEAN, HILAK 16

Saritutako lana 19:00etan Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian aurkeztuko du egileak. Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean Inés Martín Rodrigo izango da ASTEAZKENEAN, HILAK 16. Egileak “Las formas del querer” eleberria aurkeztuko du, Nadal 2022 Saria jaso berri duena. Inés Martín Rodrigoren “Las formas del querer” liburuan, bizitza bat-batean gelditzen denean oroimena egiteko unea da. Horixe sentitzen du… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” ZIKLOAREN HITZORDU BERRIA OSPATUKO DU MIKEL SANTIAGO, IBON MARTÍN ETA ALICIA SAN JUANEKIN

Topaketa honek thrillerra izango du ardatz eta 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak hurrengo ASTEARTEAN, OTSAILAK 15, “Eztabaidak Literaturarekin” zikloaren beste emanaldi bat ospatuko du. Oraingoan thrillerra izango du ardatz eta Mikel Santiago, Ibon Martín eta Alicia San Juanen eskutik helduko da. Hitzordua… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK DARWIN EGUNAREN EDIZIO BERRI BAT OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, HILAREN 14AN, GIZA EBOLUZIOARI BURUZKO BI HITZALDIEKIN

Bi hitzaldiak, Psikologiako katedraduna eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Speech Acquisition and Cobrion ikerketa-taldeko zuzendaria den Núria Sebastián Gallés-ek eta Historiako doktorea, historiaurreko arkeologoa eta Bilboko Arkeologi Museoko arkeologia-teknikaria den Joseba Ríos Garaizarrek emango dituzte. Jardunaldia Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian izango da, 18:30etan. Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak zientziarekin beste topaketa bat proposatzen du, Darwinen Egunaren hamaseigarren… […]

“NEGUKO SANTUTXU KOLOREA” OTSAILAREN 11TIK 13RA OSPATUKO DA SANTUTXUN ETA BEGOÑAN, EUSKAL FOLKLOREARI BALIOA EMATEN DIOTEN HAINBAT PROPOSAMENEKIN

Ziklo hau, euskal dantzak eta folklorea sustatzea helburu duen “Santutxu Kolorea” programaren aperitiboa, ostiralean, hilak 11, hasiko da Santutxuko Udaltegian, “Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna” dokumentalaren proiekzioarekin. Larunbatean, hilak 12, Begoñako Udaltegiak haurrei zuzendutako buruhandien bi tailer hartuko ditu eta, hilaren 13an, ostirala, egindako buruhandiek Santutxuko kaleetan zehar egingo den kalejira batean hartuko dute parte. Programa… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA OTSAILAREN 7TIK (ASTELEHENA) 13RA (IGANDEA)

Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, otsailaren 7tik (astelehena) 13ra (igandea), hitzordu hauek izango ditu: ARTE ESZENIKOAK -BILBOKO ZIRKUITUA BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du. Otsailak 10, 19:00etan.  Zorrotzako Udaltegia. … […]

BILBAO DISTRITO JAZZ OSTIRAL HONETAN, HILAK 4, JARRIKO DA ABIAN, GAUR EGUNGO ETA ASKOTARIKO JAZZA BILBOTAR AUZOETARA HURBILTZEKO PROGRAMAZIOAREKIN

• Kontzertuak Begoña, Errekalde, Deustu eta Otxarkoagako Udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian eta Bertendona institutuan ospatuko dira eta, bertan, Enrique Oliver & Daniel Torres, Eddie Mejía Quartet, Xavi Maureta, Eri Yamamoto Trio, Irati Bilbao Quintet eta André Carvalho Trio taldeak izango dira. Ostiralero, otsailaren 4tik martxoaren 11ra, 19:00etan, izango diren kontzertuetarako sarrerak 5 euroren truke salgai daude… […]

ERREKALDEKO X. UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIA EUSKAL KONPAINIEN LAU ANTZERKI IKUSKIZUNAK AURKEZTUKO DITU AUZOAN, OSTEGUNETAN, OTSAILAREN 10ETIK AURRERA

Programa hau osatzen duten umore-proposamenak helduentzat dira eta Errekaldeko Udaltegian egingo dira. Sarrera librea da edukiera bete arte. Kamikaz kolektiboa & Ttak Teatroaren “Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi” proposamena eszenaratu aurreko egunean (otsailaren 23a) “Ikusle Kluba” topaketarekin batera etorriko da. (Bilbon, 2022ko otsailaren 1ean).- Bilboko Udalak Errekaldeko X. Umorezko Antzerki Erakustaldian hamargarren edizioa… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK EUROPAKO MIGRAZIO KRISIA ARDATZ IZANGO DUEN “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOAREN BESTE HITZORDU BAT HARTUKO DU DATORREN ASTEARTEAN, HILAK 8

Ane Irazabal kazetariak parte hartuko du jardunaldi honetan, eta Dani Álvarez eta Mikel Erreparaz berarekin izango dira. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. (Bilbon, 2022ko otsailaren 3an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Gaurkotasunarekko Topaketak” zikloko hitzordu berria hartuko du hurrengo asteartean, hilak 8. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. Oraingo honetan, Europako migrazio-krisia izango… […]