Monthly Archives: azaroa 2020

Dantza Plazetan Euskal Museoan eta Bilboko Korala Gertutik programak bertan behera utzi dira

Eusko Jaurlaritzak COVID19ri aurre egiteko iragarri dituen neurri berrien aurrean, Dantza Plazetan Euskal Museoan eta Bilboko Korala Gertutik programak bertan behera utzi dira. Halaber, Mila Musika Haria eta Bilboko Zirkuitua programek hasteko ordutegia 19:00etan aurreratu dute. Aurreikusita zegoen bezala, Filarmonikara Hurbildu eta Juanjo Navas-en kontzertuak 19:00etan hasiko dira, baita Bidebarrieta Kulturgunearen programazioa ere. […]

FANT FANTASIAZKO ZINEMAREN JAIALDIAK ZAZPI EKITALDI ANTOLATU DITU GAURKO, TARTEAN TELESAILAK, FILM LUZEAK ETA LABURRAK

Gaur, domeka 8, ’30 monedas’ telesailaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izango da Bilbon, 17:00etan Azkuna Zentroko Auditorioan. Horrez gain, Azkuna Zentroko Auditorioan ere, ‘Boy Meets Gun’, ‘Darlin’ eta ‘Z’ filmen estreinaldiaz eta nazioarteko 12 film labur eskainiko dituen ‘FANT laburrean’ atalaz gozatzeko aukera izango dute generoa maite dutenek. Alondegiko Golem zineko 2. aretoak ‘Lava’ eta ‘Zero’ filmak eskainiko ditu. Osasun-murrizketa… […]

FANT FANTASIAZKO ZINEMAREN JAIALDIA GAUR HASIKO DA ONLINE ETA MODU PRESENTZIALEAN, GENERO HORREN ZALEENTZAKO PROPOSAMEN UGARIREKIN

FANTek bere segurtasun-protokoloa egokitu du edizio presentziala segurua izan dadin. FANTen programazioa ordutegi-murrizketa berrietara egokitu da. Pelikulen emanaldiak hasiera batean aurreikusitakoa baino ordu erdi lehenago hasiko dira. Osasun-murrizketa berrietara egokituz, fantasiazko eta beldurrezko zinemaren jaialdiko programazioa online ere egingo da, www.fantbilbaoonline.eus webgunearen bidez, azaroaren 12ra arte. Gaur inaugurazio-gala egingo da. Gala horretan Paul Urkijoren ‘Dar – Dar’ film… […]

FANT-FANTASIAZKO ZINEMAREN JAIALDIAK FANTROBIA 2020 SARIA EMANGO DIO GALDER GAZTELU-URRUTIA EUSKAL ZINEMAGILEARI, “EL HOYO” FILMAREN ZUZENDARIARI

·         Fantrobia sariak generoan ospetsu bihurtzen ari den pertsona bati agertu ohi dio ezagutza. ·         Juan Mari Aburto alkateak harrera egin dio zinema-zuzendariari udaletxean, eta harekin egon da berriketan euskal zinemaren gainean eta kultur sektorearen egungo egoeraren gainean. Gainera, haiekin izan da “El Hoyo” filmaren ekoizlea ere, Carlos Juárez, eta baita ere kulturako eta ekonomiaren garapeneko… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK-FANT-EK BERE 26. EDIZIOAREN INAUGURAZIOAN EUSKAL FILM LABURRAK PROTAGONISTA IZANGO DITU

Egungo osasun-egoeretara egokituz, Zinemaldiak bere online programazioaren zati bat jarraitzeko aukera eskaintzen du www.fantbilbaoonline.eus plataformaren bidez, azaroaren 6tik 09:00etatik aurrera martxan egongo dena. Atal honetan euskal zuzendariek zuzendutako 10 film laburrek hartuko dute parte eta hauek Euskal Film labur Onenaren Epaimahaiaren Saria irabazteko lehiatuko dira. FANTek segurtasun-protokoloa egokitu du, aurrez aurreko edizio segurua bermatzeko. Bilboko Udalak antolatzen… […]

FANT-FANTASIAZKO ZINEMAREN JAIALDIAK XXVI. EDIZIOA OSPATUKO DU AZAROAREN 7TIK 12RA, AURREZ AURREKO FORMATUAREKIN BATERA ON LINE MODALITATEA KONBINATUZ

Egungo egoera sanitarioari egokituz, Jaialdiak aukera emango du egitarauaren zati bat online gozatzeko, www.fantbilbaoonline.eus plataformaren bitartez, zeina azaroaren 6ko 09:00etatik Aurrera (barikua) egongo baita baliagarri. Jaialdiak bere segurtasun protokoloa egikaritu du, eta egoera sanitarioaren ondoriozko murriztapenei egokitu zaie, unean unekoei, eta betiere, bertaratzen direnen osasuna babesteko segurtasun-neurriak ahalik eta zorrotzen ezarriz. Edizio honetan, hamar film labur lehiatuko… […]

FANT ETA ZINEBI ZINEMA-JAIALDIEK EUREN EGITARAUA ETA JARDUERAK EGOKITUKO DITUZTE, EDIZIO SEGURUAK ZIURTATZEKO

Bi jaialdiok modalitate presentziala eta online izaera uztartuko dituzte. Osasun-egoerak une bakoitzean ekartzen dituen murrizpenei egokituko zaizkie eta segurtasun-neurriak zorroztuko dituzte, publikoaren osasuna jagoteko. FANT-MATERIAL GRAFIKOA ZINEBI-MATERIAL GRAFIKOA FANT-Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak eta ZINEBI-Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zine Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuek, euren segurtasun-protokoloak egokitu dituzte, euren edizioak seguruak izan daitezen. Lehena azaroaren 7an hasiko da, eta bigarrena… […]

ALKATEA TOKIKO ARTISTA ETA ERAGILE BATZUEKIN ELKARTUKO DA, ZEINTZUK HAUTATUAK IZAN BAITZIREN #BILBAOAURRERA PLANEKO KULTURAKO DIRULAGUNTZETARAKO DEIALDIETAN

Udalak 20 proposamen hautatu ditu Bilbao Aurrera Planeko Kultur Proiektuen Poltsan parte hartzeko. Uriko aurtengo kultur programazioa osatzen duten ekimenak dira. Era berean, Udalak Bilboko entitateen 6 proiektu hautatu ditu, ikus-entzunezkoen eta zinemaren arlokoak, uria sustatzearren. Gainera, datozen egunotan, uria dinamizatuko duten espazio publikoko jardueretarako proiektuak emango dira ezagutzera, laguntzetarako deialdian hautatuak izan direnak. Kulturari zuzenean… […]