Monthly Archives: ekaina 2018

SANTUTXUK “FOLK LOREA” HARTUKO DU ASTEBURU HONETAN, GURE FOLKLOREAN ZENTRATUTA DAGOEN BILBOKO UDALEKO PROGRAMA BERRIA, ARRETA BEREZIA ESKAINIZ ERRALDOIEN ETA GAITEROEN TRADIZIOARI

Ekimenak Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen lankidetza du, Bilboko lehenengo erraldoi konpartsa izan zen Mairuek bere taldearen 25. urteurrenarekin bat etorriz. Erandioko, Barakaldoko, Bermeoko, Bilboko eta Iruñeko bost erraldoi konpartsak eta Tolosatik, Iruñetik, Amurriotik eta Bilbotik etorritako gaitero eta dultzainero musika taldeek kalejiratan eta erromeriatan hartuko dute parte ostiral, larunbat eta igande honetan. Bilboko Udalak gure… […]

BILBOKO UDAL LIBURUTEGI SAREAK LIBURU ELEKTRONIKOEN IRAKURKETARAKO BESTE 40 GAILU DAUZKA

Ekimenak, Partaidetzan oinarritutako ekitaldi honetarako Aurrekontuen barruan planteatutako herritarren proposamenari erantzuten dio. Udal liburutegi guztietan egongo dira eskuragarri, mailegurako. Gailuak mailegurako erabilgarri daude dagoeneko udal liburutegi guztietan, Bilboko liburutegietako edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) beste edozein zentroko karneta aurkeztuz. Tituluak doakoak dira, eta edozein liburutegitan tramita daitezke. Arau orokor gisa, irakurgailu bakarra emango zaio… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK JULIA OTXOA ETA EDURNE PORTELA IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, LITERATURAREN ERABILGARRITASUNARI BURUZ BERBA EGITEKO

Hitzordua José Blanco poetak moderatuko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte, eta streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus   “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Julia Otxoa eta Edurne Portela idazleak elkartuko ditu datorren asteartean, EKAINAREN 12an. ¿Para qué… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, KULTUR KUDEAKETARI BURUZKO BI IKASTARO ESKAINIKO DITU EKAINAREN 18AN ETA 19AN

Kultur proiektu baterako express kudeaketari eta kulturako oinarrizko autokudeaketari buruzko ikastaroak Burtsako eraikinean izango dira (Pilota kalea, 10), 10:00etatik 14:00etara, eta Jemina Canok eskainiko ditu. Izen ematea ekainaren 14ra arte egongo da zabalik, ATAEren, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalaren posta elektronikoaren bitartez: [email protected]. BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ZIENTZIARI ETA ARTEARI BURUZKO HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN, DEBORAH GARCÍA BELLOREKIN, ÓSCAR GONZÁLEZ MENDIAREKIN ETA NURIA MORA ARTISTAREKIN

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea, BIHARTIK aurrera, liburutegian bertan. Hitzaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bidebarrieta Kulturguneak, Bilboko udalak eta UPV/EHUko Kultura Zientifiko Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, antolatzen duten “Zientzia, Artea eta Kaleko Kultura” zikloko bigarren eta… […]

ARRIAGA ANTZOKIAK ESKOLA ANTZERKIAREN URTEROKO GALA JASOKO DU IGANDE HONETAN, BILBOKO UDALAK SUSTATUTAKO LEHIAKETAN SARIA LORTU DUTEN LANAK ESKAINIZ

Bilboko 13 ikastetxe publiko eta pribatuk hartu dute parte saritutako zazpi lanak eskainiz amaituko den Eskolako Antzerki Lehiaketaren edizio honetan.   Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko du igande honetan, EKAINAREN 10ean, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen lehiaketa irabazi duten antzezlanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Aurtengo edizioan… […]

ZINEBI BESTE URTE BATEZ ARITUKO DA LANKIDETZAN EDIZIO HONETAN ZINE DOKUMENTALEKO EMAKUMEENGAN ZENTRATUKO DEN UPV/EHU-KO “TERRITORIOS Y FRONTERAS” UDAKO IKASTAROAREKIN

“Territorios y Fronteras 2018: We Mean” bihartik ostiralera arte egingo da BilbaoArten, eta hamahiru dokumental egile eta sektoreko profesional garrantzitsuren partaidetza izango du.   BilbaoArtek – Bilboko Udalaren Arte Ekoizpeneko Zentroak “Territorios y Fronteras. We Mean. Nosotras y el cine documental contemporáneo” izeneko udako ikastaroa jasoko du bihartik aurrera, UPV/EHUren eskaintzaren barruan. Aurten ere, ekimen… […]

PERFORMANCEAK, ANTZERKIAK, ERAKUSKETEK, GALERIA ETA SORKUNTZA ESPAZIO BERRIETARA EGINGO DIREN BISITEK, TAILERREK ETA ZUZENEKO MUSIKAK, ZENTRATUKO DUTE ASTEAZKEN HONETAN ABIATUKO DEN BLV-ART-EN PROGRAMAZIOA

Bilboko Udalak antolatzen duen eta abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta dagoen ekimena, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago. Berreginen Museoaren eta Institutu Frantsesaren laguntza berezia duen programak Karim Kharbaouiren “Hamasat” performancearen erabateko estreinaldia jasoko du. BilbaoArtek Ainara LeGardonen performance kontzertua jasoko du… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LIBURU AZOKAREKIN ELKARLANEAN, LIBURUEN AURKEZPENAK JASOKO DITU DATORREN ASTE OSOAN, ETA BAITA GENERO BELTZA LANTZEN DUTEN EMAKUME IDAZLEEI BURUZKO WOMAN IN BLACK ZIKLOA ERE

Liburu Azoka dela eta programatu diren jardueren artean, astelehenean, 20:00etan, Benjamín Pradoren “Los treinta apellidos” liburua aurkeztuko da, eta asteartean Woman in black inauguratuko da, María Oruñarekin, Susana Rodríguez Lezaunekin eta Estela Chocarrorekin.   Bidebarrietako Liburutegiak, Liburu Azokarekin lankidetzan, liburuen aurkezpenak eta eleberri beltza eta poliziena lantzen duten emakume idazleei buruzko Woman in Black zikloa… […]