Monthly Archives: maiatza 2017

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, TXOTXONGILOAK APAR GOMAZ EGITEARI BURUZKO IKASTAROA JASOKO DU EKAIN HONETAN

Hilabete honetako 19tik 23ra izango da, goizeko 09:30etik 14:30era, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3). BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, muppet motako txotxongiloak apar gomaz egiteko ikastaroa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, ekainaren 19tik 23ra, goizeko 09:30etik… […]

ZORROTZAN OSPATUKO DA DOMEKAN, HILAK 4, BIZKAIKO ABESBATZEN XXXIV. EGUNA, 51 ABESBATZAREN PARTAIDETZAREKIN

Bilboko Udalaren laguntza duen topaketaren barruan kaleko kontzertua eskainiko da 12:00etatik aurrera; bertan 1.000 lagun bilduko dira. Zorrotzako azoka-lekuko parkean egingo da ekainaren 4an (domeka) Bizkaiko Abesbatzen XXXIV. Eguna. Bizkaiko Abesbatzen Federazioak urtero antolatzen duen ekitaldia da. Berrogeita hamarretik gora abesbatza –ia erdiak Bilbokoak- biltzekotan dira bertan 12:00etatik aurrera, mila ahotsek parte hartuko duten kaleko… […]

ERREKALDE AUZOAK, BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO ZIRKUALDEREN, ZIRKUKO ARTEEN JAIALDIAREN, ZORTZIGARREN EDIZIOA JASOKO DU ASTEBURU HONETAN

“Zirkualde” programak, zirkuko diziplinetan espezializatuta dauden baina antzerkiarekin, umorearekin, clown-aren jolasarekin edo akrobaziekin fusioa egiten duten zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu Errekaldera, EKAINAREN 2tik 4ra. Jaialdiaren aurrerapen gisa, Errekaldeko Liburutegiak familia osoari zuzendutako saio berezia jasoko du bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Goloka Antzerki Taldearen “Wolingen garatxoa” ikuskizunarekin.   Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren zortzigarren edizioa… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK DOLORES REDONDOREKIN TOPAKETA JASOKO DU OSTIRALEAN, “XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” PROGRAMAREN BARRUAN

Liburu Azokarekin lankidetzan egingo den ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Narratiba garaikideko emakume idazleei buruzko “XXI. Mendeko Emakume Idazleak” zikloa bi hilabetez behin egiten da, eta kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetariak aurkezten du. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume… […]

ANTZERKIAREN, DANTZA GARAIKIDEAREN ETA DRAMATURGIA BERRIEN ARLOKO ESZENA IKERKETAKO LAU PROIEKTU IZAN DIRA BILBOKO UDALAREN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAKO BEKAK LORTU DITUZTENAK

Guztira aurkeztutako 43 proposamenetatik aukeratutakoek instalazioak, baliabide teknikoak eta aholkularitza artistikoa izango dituzte euren proiektuak prestatzeko. Proiektu horietakoren bat Bilboko Antzerki eta Arte Garaikidearen jaialdiaren (BAD) hurrengo edizioan aurkeztuko da. “Artistak Egoitzan” Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bidez, egindako apustua da, Bilbon sormen eszenikoa suspertu nahi duena, artistei eta ikerlariei baliabide ekonomikoak, teknikoak eta laguntza profesionala eskainita.… […]

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK POESIA-MUSIKA ETA KANTU ERREZITALDIA JASOKO DU BIHAR, BIZKAIKO ARTE ELKARTEKO 23 POETAREN PARTAIDETZAREKIN

Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren Bidebarrieta Kulturguneak, Bizkaiko Arte Elkarteko 23 poetaren eta rapsodaren partaidetza izango duen poesia errezitaldia jasoko du bihar, Palmira Irisarri sopranoaren eta pianoan arituko den Fernando Estévezen musika laguntzarekin. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango… […]

DEUSTUKO UDAL LIBURUTEGIAK BOOKTUBER KEDADA BAT JASOKO DU OSTIRAL HONETAN, EUSKO JAURLARITZAK ANTOLATUTAKO EUSKARAZKO LEHENENGO BOOKTUBER LEHIAKETA AURKEZTEKO

Mattin Zeberio booktuberrak parte hartuko duen topaketan, Eusko Jaurlaritzak 14 eta 18 urte arteko gazteentzat antolatu duen booktuber lehiaketa aurkeztuko da. Bilboko Udal Liburutegi Sareak lehenengo booktuber kedada antolatu du ostiral honetarako, arratsaldeko 18:30ean Deustuko Liburutegian. Topaketaren helburua Booktuberboom lehiaketa aurkeztea da, euskarazko lehenengo booktuber lehiaketa, 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta eta, aldi… […]

ZINEBIK, LEA GLOBEN ETA METTE CARLA ALBRECHTSENEN “VENUS”, DANIMARKAN TXARTELDEGIKO ERREKORRAK GAINDITU DITUEN EMAKUMEEN SEXUALITATEARI BURUZKO FILMA, ESKAINIKO DU OSTEGUN HONETAN, “HILEKO DOKUMENTALAREN” PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Saioa Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, eta danierazko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Lea Globek eta Mette Carla Albrechtsenek zuzendutako “Venus”,… […]

BILBOKO UDALAK 2017KO ASTE NAGUSIA IRAGARRIKO DUEN KARTELA HAUTATZEKO LEHIAKETA DEITU DU

Proposamenak ekainaren 9ra arte (barikua) aurkez daitezke. Irabazlea herritarren botoen bidez erabakiko da. Alde batetik, bozketa presentziala izango da eta, bestetik, udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileenen bidez egindakoa.Horrek azken erabakiaren % 66 izango da. Epaimahai espezializatuaren irizpenaren bidez aterako da erabakiaren % 33. Epaimahaiaren osaketa aurten ezberdina izango da diseinuaren arloko profesional gehiago egoteko; hain… […]

IREKI DA “DE MAR A MAR – PIRINEOS DE CIRCO” PROGRAMAKO ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNEN IKERKETARAKO ETA SORKUNTZARAKO EGOITZA ARTISTIKOEN ETA LAGUNTZEN BIGARREN DEIALDIA

Bilboko Udala da Europa mailako lankidetzarako ekimen horren bazkideetako bat. Helburua zirku garaikidearen sorkuntzari eta hedapenari laguntzea da. Proiektuak onartzeko azken eguna irailaren 1a da. Oinarri osoak webgunean daude: www.bilbokokalealdia.eus. Irekita dago jada zirku garaikide proiektuen garapenerako bigarren laguntza deialdirako izen emate epea, zirkuko arteen aldeko mugaz gaindiko “De Mar a Mar – Pirineos de… […]