Monthly Archives: otsaila 2017

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK XABIER OLARRA ETA HARKAITZ CANO ELKARTUKO DITU BIHAR, EUSKAL LITERATURARI ETA ITZULPENGINTZARI BURUZKO SOLASALDI BATEAN

Hitzordua Urtzi Urrutikoetxea idazle, kazetari eta bertsolariak moderatuko du eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus). “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Xabier Olarra idazle eta itzultzailea eta Harkaitz Cano idazlea elkartuko ditu bihar, asteartean, OTSAILAREN 14an, euskal… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ESZENOGRAFIARAKO ZEMENTUZKO MOLDEAK ETA OBJEKTUAK ERAIKITZEARI BURUZKO IKASTAROA JASOKO DU

Ikastaroa martxoaren 20an eta 21ean izango da, BilbaoEszenaren instalazioetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara astelehenean eta 10:00etatik 12:00etara asteartean (Juan de Gardeazabal kalea, 3). BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera, antzerkiko eszenografiarako eta tresneriarako zementuzko moldeak eta objektuak eraikitzeari buruzko ikastaroa antolatu du.… […]

BILBOKO UDALAK “DARWINEN EGUNA” OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN EGINGO DEN ZIENTZIA HEDAPEN TOPAKETAREKIN

Ana Aguirre ikerlari eta UPV/EHUko irakasleak eta Jesús P. Zamora filosofo eta dibulgatzaileak bi hitzaldi eskainiko dituzte arratsaldeko 19:00etatik aurrera Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, doako sarrerarekin, baina ezinbestekoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan, BIHARTIK aurrera. “Darwinen eguna” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Zirkulu Eszeptikoaren artean antolatutako programa da, Aula Espacio… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LITERATURA FRANKOFONOARI BURUZKO BESTE TOPAKETA BAT JASOKO DU OSTEGUNEAN, “ESCAPAR. HISTORIA DE UN REHÉN” BERE AZKEN LIBURUA AURKEZTUKO DUEN GUY DELISLE IDAZLE ETA MARRAZKILARIAREKIN

Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du. Frantsesez eta gaztelaniaz izango da, bat-bateko itzulpenarekin. Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literatura frankofonoari buruzko beste topaketa bat jasoko du datorren ostegunean, URTARRILAREN 9AN, arratsaldeko 19:30ean. Oraingo honetan, gonbidatua, “Escapar. Historia de un rehén” (Astiberri, 2016) bere azken liburua… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, JUSTI LARRINAGA ANTZEZLEAK EMANGO DUEN AHOTSA LANTZEKO IKASTARORAKO INSKRIPZIOA ZABALDU DU

Astearte guztietan izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, otsailaren 28tik apirilaren 4ra, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3). BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, Justi Larrinaga antzezleak emango duen ahotsa lantzeko ikastaroa antolatu du, euren lan jardueran, eszenakoan edo bestelakoetan, ahotsa erabili eta hobetu behar duten pertsonei zuzenduta.… […]

BILBOKO UDALAREN “BIDAIARIEN TXOKOA” PROGRAMAK HITZALDIAK ETA ZINE DOKUMENTALA ESKAINIKO DITU MARTXOAN, IKUS-ENTZULEEI BIDAIEN ETA ABENTURAREN IKUSPEGI PERTSONALA ETA BESTE ERA BATEKOA ESKAINTZEKO

Santutxuko eta Begoñako Udaltegietan egingo diren jarduerek Álvaro Teixeirak eta Unai Madariagak bakarrean bizi izan dituzten esperientziak eta familian gauzatutako abentura bi ezagutzeko aukera emango digute, azken horiek Aitor Ahedoren eta Andoni Canela argazkilari nafarraren eskutik. Egitarauaren barruan, Zinebi eta Mendi Film Festival jaialdietan aurkeztu diren filmak, chanson frantsesari buruzko kontzertu bat eta portugesez hitz… […]

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN – BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN BEDERATZIGARREN EDIZIOA DEITU DU

Deialdira aurkeztu nahi diren euskal konpainiek eta artistek 2017ko MARTXOAREN 12ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 3.000 euroko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten lau egitasmoak aukeratuko ditu. Egoitzetako bat, euskaraz aurrera eraman beharreko egitasmo hoberenerako erreserbatuko da. “Artistak egoitzan” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa berritzailea da, eta bere… […]