Monthly Archives: urtarrila 2016

ANE ZABALA ETA GALDER PEREZ, FAROLIN ETA ZARAMBOLAS 2016KO ARATUSTEETAN

Jai Batzordeak Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zarambolas. Aurten Ane Zabala (Kazetaria. Radio Euskadin denbora luzez dihardu eta gero, gaur egun Hamaika Telebistan lanean dabil) eta Galder Perez (Aktorea eta gidoilaria. Hainbat lan eta filmetan parte hartu du. Gainera, Radio Euskadin lanean egon da ia 20 urtez eta ETBko hainbat programen gidoilari… […]

IDEBARRIETA KULTURGUNEAK “GABRIEL ARESTI. UNA BIOGRAFÍA DE BILBAO” SEVE CALLEJAREN AZKEN LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU DATORREN OSTEGUNEAN

Andere Arestik eta Aresti Kultur Elkarteko Xabier Monasteriok parte hartuko duten ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “Gabriel Aresti. Una biografía de Bilbao” Seve Callejaren azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren ostegunean, URTARRILAREN 21ean.… […]

FEDERICO GARCÍA LORCA OMENTZEKO KONTZERTUA IZANGO DA BARIKUAN BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN

Kontzertua emango dute Lina Tur Bonet biolinistak eta Álex Ramírez Gama pianistak Bidebarrieta Liburutegian, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte. Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunea espazioan egingo da datorren barikuan, urtarrilak 22, Federico García Lorca omentzeko kontzertua. Lina Tur Bonet biolinistaren eta Álex Ramírez Gama pianistaren eskutik, ikuskizun musikala Bidebarrieta Liburutegiaren areto nagusian… […]

BILBAOESZENAK ANTOLATUTAKO JOKO ESZENIKO ETA INPROBISAZIOKO TAILERRA EGINGO DA OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN

Parte hartu nahi dutenek aurreinskripzioa egin dezakete URTARRILAREN 18tik OTSAILAREN 15era bitartean. Bilbaoeszenak antolatutako joko eszeniko eta inprobisazioari buruzko tailerra egingo da Otxarkoagako Udaltegian otsailaren 19an, 20an eta 21ean eta martxoaren 5ean eta 6an. Parte hartu nahi dutenek aurreinskripzioa egin dezakete urtarrilaren 18tik otsailaren 15era bitartean Bilbaoeszenan (Juan de Gardeazabal k. 3) edo bilbaoeszena@bilbao.eus helbide… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LITERATURA FRANTSESARI BURUZKO TOPAKETA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, CHARLOTTE SALOMON ARTISTARI BURUZKO DAVID FOENKINOSEN “CHARLOTTE” AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPENAREKIN

Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatutako ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta frantsesez izango da, bat-bateko itzulpen zerbitzuarekin. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literatura frantsesari buruzko beste topaketa bat jasoko du datorren asteazkenean, URTARRILAREN 20an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Oraingo honetan, David Foenkinosen “Charlotte” azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du. 2014an lizeoetako Renaudot eta… […]

BILBOKO UDALAK, GURE HIRIKO LITERATUR LEHIAKETA ZAHARRENA DEN GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXIII. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

Jatorrizko eta argitaratu gabeko kontakizunak aurkezteko azken eguna martxoaren 31 izango da. Lehiaketaren oinarri osoak www.bilbaonet/concursoaresti eta www.bilbao.net/arestilehiaketa webguneetan daude jada. Bilboko Udaleko Kultura Sailak, gure Hirian denbora gehien daraman, azken urteetan partaidetza marka guztiak gainditu dituen eta euskaraz idatzitako gero eta testu gehiago jasotzen dituen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXIII. edizioa deitu du. Lehiaketak… […]

BILBOKO UDALTEGIEK “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DUTE APIRILAREN ERDIALDERA ARTE, HAINBAT ESTILOTAKO ETA TEKNIKATAKO BOST PINTURA ERAKUSKETAREKIN

Aldi baterako erakusketak ASTELEHEN honetan hasiko dira, eta txandakatuz bisitatu ahal izango dira San Frantziskoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Castañoseko, Abando-Barrainkuako, Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan. Urteko lehen hiruhileko honetarako aukeratutako artistak José Ignacio Sarasua, Ana Basarte, José Ramón Muro, Mari Kruz Bravo Gasamanes eta Nieves Moro Abascal dira. Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi… […]

“ZINEMA EUSKARAZ” ARRAKASTA HANDIKO PROGRAMA BILBOKO IKASTETXEETAN

Aurreko ikasturtean Bilboko 41 ikastetxeko 9.277 ikaslek hartu zuten parte programa honetan, Karmen Aretoan eta GOLEM zinemetan. Euskara eta Hezkuntza Sailak “Zinema euskaraz” izeneko ekimenarekin jarraituko du aurten ere, Bilboko ikastetxeetan tira handia duen programa da eta. 2014-2015 ikasturtean Bilboko 41 ikastetxeko lehen eta bigarren hezkuntzako 9.277 ikaslek hartu zuten parte. Emanaldiak Karmen Aretoan eta… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA INAUGURATUKO DU DATORREN ASTEARTEAN, MARTÍN OLMOS ETA PABLO MARTÍNEZ ZARRACINA KAZETARIAK ELKARTUZ

ASTEARTEAN, URTARRILAREN 12an bere hamargarren edizioa hasiko duen “Eztabaidak Literaturarekin” ekimenak hilean behin izaten ditu topaketak, asteartez, arratsaldeko 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait irudirengana hurbiltzea proposatzen duen BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN ekimenak, Martín Olmos –2015eko Euskadi Literatur Saria– eta Pablo Martínez Zarracina kazetari eta idazle ezagunen arteko topaketa… […]

LARUNBAT HONETAN HASIKO DIRA BERRIRO DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, DANTZA ALAI ETA PALMERAS ORKESTREN ESKUTIK

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Larunbat honetan, URTARRILAREN 9an, hasiko da berriro Kultura Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarrekin antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Aste Santura arte 7 dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai eta Palmeras orkestrekin. Ohikoa denez,… […]