Monthly Archives: otsaila 2015

BILBOKO ZIRKUITUAK ASTEAZKEN HONETAN HASIKO DU BERE HAMALAUGARREN EDIZIOA, APIRILAREN AMAIERARA ARTE EUREN ANTZERKI PROPOSAMENAK AURKEZTUKO DITUZTEN BERTAKO HAMAIKA KONPAINIAREKIN

“Erdaldun berrien kluba”, AED Elkarteak ekoiztu duen, Olatz Pagaldayk antzeztuko duen eta umorez beteta dagoen euskarazko bakarrizketak zabalduko du aurtengo edizioa asteazken honetan, Begoñako Barrutian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bilboko Zirkuituak, programan jada beteranoak diren konpainiak eta lehen aldiz arituko diren Ane Lekanda eta Itxaso Gil bezalako antzezleak jasotzen ditu. Ibarrekolandako Arte Eszenikoetako Batxilergo Institutuko ikasle… […]

BILBOKO UDAL LIBURUTEGI SAREAK JOXE MIGEL BARANDIARANEN JAIOTZAREN 125. URTEURRENA OSPATUKO DU, ARKEOLOGIARI ETA HISTORIAURREARI BURUZKO HITZALDI BIREKIN

Hitzaldiak Joseba Ríos eta Diego Garate ikerlariek emango dituzte, OTSAILAREN 19an eta 26an, hurrenez hurren, arratsaldeko 19:00etan, Deustuko eta Begoñako liburutegietan. Bilboko Udal Liburutegi Sareak bat egingo du joan den abenduaren 31n bete zen Joxe Migel Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurreneko ospakizunekin, arkeologiari eta historiaurreari buruzko hitzaldi biren bitartez, Joseba Ríos eta Diego Garate ikerlarien eskutik.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK GOPEGUI ETA HARKAITZ CANO IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, IDAZTEARI ETA KONPROMISOARI BURUZKO SOLASALDIAN

“Eztabaidak literaturarekin” egitarauaren, hilean behin, asteartez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan literaturaren inguruko topaketak eskaintzen dituen programaren, bederatzigarren edizioa da. “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturako zenbait irudirengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Belén Gopegui eta Harkaitz Cano idazleek, idazteari eta konpromisoari buruz hitz egingo duten ekitaldia… […]

BILBOKO UDALAK MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIAREN XVI. EDIZIOA DEITU DU

Edozein nazionalitateko saiakeragileei zabaldutako sarirako jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean, ostegunean, amaituko da. Modalitate bakoitzak, euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, 6.000 euro banatuko ditu. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XVI. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Lehiaketa urtero antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 6.000 euroko… […]

BILBAOESZENAK, ANTZEZLEEI HITZA ADIERAZPEN BIDE GISA BERRESKURATZEN LAGUNTZEKO ANTZEZPEN TAILER INTENTSIBOA ANTOLATU DU, BLANCO ROTO KONPAINIAREKIN BATERA

“La Palabra” izenburua eramango duen tailerra sei asteburutan eskainiko da, UZTAILERA arte Kabia Espazioan eta Harrobian, arte eszenikoekin erlazionatutako hiru pedagogoren eskutik: Roberto Romei, Gemma Sangerman eta Laia Ricart. Interesatuta dauden pertsonek euren matrikula egin dezakete jada [email protected] helbidearen bitartez. BILBAOESZENAk – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Baliabide Eszenikoen Zentroak, Arte Eszenikoetako profesionalei zuzendutako… […]

“BILBOKO KALEALDIA” JAIALDIAK CASTING BAT DEITU DU, GASTEIZKO “KALDEARTE” JAIALDIAREKIN BATERA EKOIZTUTAKO EUSKAL ZIRKU IKUSKIZUN GARAIKIDERAKO TALDE ARTISTIKOA OSATZEKO

Antzezleen aukeraketa OTSAILAREN 23, 24 eta 25ean izango da, Bilboko Karola Zirko Espazioan, eta egun berberetan musikarien aukeraketa egingo da Arabako hiriburuan. Interesatuta dauden pertsonek aurretik euren curriculum vitaea bidali beharko dute helbide honetara: [email protected] “Lurrak” ikuskizuna Adrian Schvarzstein clown eta zirku eta antzerki zuzendariak zuzenduko du, eta 2016ko udaberrian estreinatuko da kaleko bertsioa, eta… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “DARWINEN EGUNA” OSPATUKO DU OSTEGUNEAN, JENDE GUZTIARI ZUZENDUTA DAGOEN, BAINA EZAUGARRI NAGUSI GISA PROFESIONALTASUNA ETA ZORROZTASUN ZIENTIFIKOA DITUEN ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMA

Programaren barruan bi hitzaldi emango dituzte Ambrosio García Leal eta María Martinón Torres doktore eta zientifikoek, ARRATSALDEKO 19:00etatik aurrera, helburu gisa zientziaren hedapena eta liburuaren eta literaturaren sustapena dituen Bidebarrieta Kulturgunea udal espazioko ekitaldi aretoan. “Darwinen eguna” Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren, EHU/UPV-ko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Zirkulu Eszeptikoaren artean antolatutako programa da, El… […]

“BILBAO DISTRITO JAZZ” PROGRAMAREN XVI. EDIZIOA OSTIRAL HONETAN HASIKO DA, AUZOETAN ERREPERTORIO ANITZA, EGUNGOA ETA KALITATEZKOA ESKAINTZEKO APUSTUA EGITEN DUEN PROGRAMAZIOAREKIN

Geraud Portalkontrabaxu jotzaile frantsesa buru duen boskote iraultzaileak bere azken lana aurkeztuko du OSTIRAL honetan Errekaldeko udaltegian. Horrez gain, hauek ere arituko dira: Kike Perdomo, Díaz –Mengual-Roca Trío, David Ambrosio eta Three One. “Bilbao Distrito Jazz” Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, Bilbaína Jazz Club izenekoarekin elkarlanean. Bost emanaldi jasotzen ditu, beti ere OSTIRALETAN,… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, 2015EKO NADAL SARIA IRABAZI DUEN JOSÉ C. VALESEN “CABARET BIARRITZ” LANAREN AURKEZPENA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Aurkezpena Félix Linares kazetariak egingo du. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegian izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Bidebarrietako Liburutegiak, Nadal Sariaren 71. edizioa irabazi duen José C. Vales zamorarraren “Cabaret Biarritz” lanaren aurkezpena jasoko du asteazken honetan (otsailak 11, 19:30etan). Ekitaldiaren aurkezpena Félix Linares kazetariaren esku egongo da, eta ekitaldirako… […]

ZABALDU DA BILBOKO ZINE DOKUMENTAL ETA LABURMETRAIA NAZIOARTEKO ZINEMALDIAREN – ZINEBIREN HURRENGO EDIZIORAKO LANAK AURKEZTEKO EPEA. ZINEMALDIA AZAROAREN 13TIK 20RA OSPATUKO DA.

Laburmetraiak eta dokumentalak ABUZTUAREN 15era arte bidali ahal izango dira, zinemaldiaren web gunearen bitartez: http://zinebi.eus/57 Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren – ZINEBIren 57. edizioa martxan dago jada. ABUZTUAREN 15era arte zabalik dago, azaroaren 13tik 20ra ospatuko den hurrengo edizioan parte hartu nahi duten fikziozko animaziozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea.   Lehiaketara aurkeztuko… […]