Monthly Archives: urtarrila 2015

CARNAVAL SPLASH” KARTELA IZANGO DA 2015EKO BILBOKO INAUTERIEN IRUDIA

Bilboko Udaleko webgunearen (www.bilbao.net), hedabide laguntzaileen, Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Facebook-aren bitartez, eta Terminus eraikuntzan azaldu diren herritarren artean aukeratu dituzte aurkeztutako kartel guztietatik geratu diren 6 finalisten artean. Bilbo, 2015eko urtarrilak 20. “CARNAVAL SPLASH” kartela izan da otsailaren 12 eta 17a bitartean ospatuko diren 2015eko Bilboko Inauterietako irudia izateko aukeratua. Kartel irabazlearen egileak, Bilboko… […]

BILBAOESZENAK, BACKLINE TEKNIKARI BATEK MUSIKAREN ESZENAN BEHAR DITUEN IRUDIARI, FUNTZIOEI ETA TREBEZIEI BURUZKO TAILERREKO IZEN EMATEA ZABALDU DU

Tailerra ATAE Formación-ek emango du, eta OTSAILAREN 3an egingo da, Bilbao Eszenan, bi txandatan, goizez eta arratsaldez. Hizlaria Xabier Sologaistua Call and Playko zuzendaria, izango da. Bilbon, 2015eko urtarrilaren 19an. BILBAO ESZENAk, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Antzerki Baliabideen Zentroak,”BACKLINE: conceptos básicos” izeneko tailertxo teknikorako izen ematea zabaldu du. Interesatuta dauden pertsonek… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA INAUGURATUKO DU DATORREN ASTEARTEAN, VICTOR DEL ÁRBOL ETA CARLOS ZANÓN ELEBERRI BELTZ IDAZLEAK ELKARTUZ

Izen handiko egile horiek emozioei eta eleberri beltzari buruz egingo dute berba, kulturan espezializatutako Alicia San Juan kazetariak moderatuko duen topaketan. Datorren ASTEARTEAN, URTARRILAREN 20an, bere bederatzigarren edizioa hasiko duen “Eztabaidak literaturarekin” egitarauak, literaturaren inguruko topaketak eskaintzen ditu hilean behin, asteartez eta arratsaldeko 19:30etan, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan. “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturako… […]

KULTURA SAILAK, GURE HIRIKO LITERATUR LEHIAKETA ZAHARRENA DEN GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXII. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko akzesit bi egongo dira lehiaketaren modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar diren kontakizunak aurkezteko azken eguna martxoaren 31 izango da. Lehiaketaren oinarri osoak www.bilbaonet/concursoaresti eta www.bilbao.net/arestilehiaketa webguneetan daude jada. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, gure Hirian denbora gehien daraman eta azken urteetan… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, EMAKUMEAK HISTORIAN ZEHAR BETE IZAN DUEN LEKUA BERRESKURATU GURA DUEN ETA EMAKUMEEI ZUZENDUTA DAGOEN TAILER BATERAKO IZEN EMATE EPEA ZABALDU DU

Mama Crea konpainiako Nuria M Cresek emango duen tailerra OTSAILEKO eta MARTXOKO astearte eta ostegun guztietan eskainiko da, eta azken eszenan jartzea MARTXOAREN 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Kultura eta Hezkuntza Sailaren Bilboko Zirkuitua programaren barruan. BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Antzerki Baliabideen Zentroak, emakumeei zuzendutako doako antzerki… […]

BILBOKO UDALTEGIEK “EXPODISTRITO” EKIMENAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DUTE MARTXOAREN AMAIERARA ARTE, BOST PINTURA ERAKUSKETAREKIN ETA ARGAZKI ERAKUSKETA BATEKIN

  Version:1.0 StartHTML:0000000167 EndHTML:0000001779 StartFragment:0000000454 EndFragment:0000001763 Erakusketak OSTEGUN HONETAN inauguratuko dira San Frantziskoko, Castañoseko, Abando-Barrainkuako, Begoñako, Burtsako eta Otxarkoagako udaltegietan, eta txandaka bisitatu ahal izango dira martxoaren 31ra arte. Hilaren amaierara arte Abando-Barrainkuako udaltegian ikusi ahal izango den pintura erakusketa, 2013an hil zen Alberto Murillas artista bilbotarrari eskainitako hil ondorengo omenaldia izango da. Burtsako udaltegiak… […]

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ETA KALAO GALERIAK, CHEIKHOU BA ARTISTA SENEGALDARRAK, 1885 INGURUAN BERE DEBUTA BILBON EGIN ZUEN FRANTZIAKO ESZENAKO LEHENENGO ARTISTA BELTZAREN, RAFAEL ‘CHOCOLAT’-EN, OMENEZ PRESTATU DUEN ERAKUSKETA INAUGURATUKO DUTE

Nazioarte mailako Cheikhou Ba artista plastikoak, XIX. mendearen amaierako Parisko zirkuko artista garrantzitsuenetakoa izan zen, 8 urte baino ez zituela Bizkaira heldu zen eta Bilboko kaietan lan eginez askatasuna lortu zuen ‘Chocolat’-en oroimenari eskaintzen dio erakusketa. Erakusketa OSTIRALEAN zabalduko da ikusle guztientzat, baina BIHAR, arratsaldeko 19:30etan, kalejira bat antolatu da Hiriaren erdialdean, Kalao Galeriatik (Arbolantxa… […]

BILBO, EUSKADIKO BESTE 8 UDALERRIKIN BATERA, “ANTZERKI ITSUAREN” HIRIBURUA

 8 taldeetako 110 aktorek hartuko dute parte, erdiak itsuak edo ikusmen urritasunen batekin Estreinekoz ONCEko Antzerki Bienala aurten Euskadin egingo da. Hamaboskarren edizioa urtarrilaren 14tik 17ra bitartean burutuko da. Bilbo izango da aktore, zuzendari eta teknikoen topagunea. Lau egunez euren lanak ezagutzera emango dituzte besteak beste Bilboko Arriagan eta AlhondigaBilbaon. Arriagako funtzioak audiodeskribapen (Audesc) zerbitzua… […]

BILBAOESZENAK DATORREN ASTEAN ZABALDUKO DU “KOMUNIKAZIOAREN LEHEN LAGUNTZAK” IKASTARORAKO IZENA EMATEKO EPEA. IKASTAROAREN HELBURUA ARTISTEN ETA KONPAINIEN KOMUNIKAZIOA HOBETZEA DA

Izen emateak urtarrilaren 12tik 35era egin daitezke BilbaoEszenan bertan edo [email protected] helbidearen bitartez. Helburua, komunikazio egokiaren garrantzia azpimarratzea da, artista edo konpainia bakoitzaren lana ikus-entzuleengana hel dadin, ikus-entzule horiek direlako hartzaileak. Bilbon, 2015eko urtarrilaren 7an. BILBAOESZENAk, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Antzerki Baliabideen Zentroak, datorren astelehenean, urtarrilaren 12an, zabalduko du “Komunikazioaren Lehen… […]