Monthly Archives: urtarrila 2015

2015EKO KULTURA PROGRAMAZIOA JASOTZEN DUEN ETA “KULTURA EGUNERO” IZENBURUA DARAMAN URTEKO AGENDAREN 15.000 ALE BANATUKO DITU ASTE HONETAN KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK

Argitalpenei, musikari, zine eta antzerki jaialdiei, arte sorkuntza eta adierazpen tailerrei, folkloreari, literatur topaketei, eta liburutegietako eta udalaren esku dauden BilbaoEszena, BilbaoMusika, BilbaoArte edo AlhondigaBilbao bezalako beste kulturgune batzuetako zerbitzuei buruzko informazioa jasotzen du. Bilboko Udalak, kulturaren sektore guztiak bilduko dituen eta biztanle guztiengana eta hiriko barruti guztietara helduko den kultur eta aisia eskaintza zabalarekin… […]

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK EUSKAL FOLKLOREAREN ALDEKO APUSTUA BERRIZTATU DU “DANTZA PLAZETAN” PROGRAMAREN XIV. EDIZIOAREKIN

Gure hiriko taldeen parte hartzea izango duen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren egitarauak, gure folklorea kontserbatzeko, ikus-entzule guztiei gure dantzen aberastasuna erakusteko eta herrietako plazetan egiten ziren erromeriak berreskuratzeko asmoz jarraitzen du beste urte batez. “Dantza Plazetan” egitaraua LARUNBAT honetan hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Santiago plazan ospatuko den hileroko erromeria tradizionalarekin. Bilboko Udaleko Kultura… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK FOUR FRIENDS BANDA BILBOTARRAREN KONTZERTUA JASOKO DU BIHAR

XX. mendearen erdialdeko jazz eta blues klasikoen swing eta retro-rock ukitua duten bertsioz osatutako “Now Or Never” euren azken lana aurkeztuko dute. Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Bilbon, 2015eko urtarrilaren 29an. Bidebarrieta Kulturguneak, Four Friends Bilboko bandaren kontzertua jasoko du BIHAR, ostiralean. Taldeak,… […]

LARUNBAT HONETAN HASIKO DIRA BERRIRO DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, DANTZA ALAI ETA PALMERAS ORKESTREN ESKUTIK

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Larunbat honetan, URTARRILAREN 31n, hasiko da berriro Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Urte honetan, 17 dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai eta Palmeras orkestrekin.… […]

ZINEBIK OSTEGUN HONETAN BERREKINGO DIO DOKUMENTALAREKIN DUEN HILEKO HITZORDUARI, INDARKERIARIK GABEKO PROTESTA MUGIMENDUEI ETA FORMATUEI BURUZKO “EVERYDAY REBELLION” LANA ESKAINIZ

“Hileko dokumentala” zikloaren barruan eskainiko den Arash eta Arman Riahi irandarren filmak, indarkeria erabili barik, medioetan oihartzun handia lortzen duten sormen handiko metodoak erabiliz, protesta egiten duten mundu osoko aktibisten historiak kontatzen ditu. Saioa Multicine aretoan (Jose Maria Escuza, 13) izango da, 20:00etan, gaztelaniaz azpi-titulatutako jatorrizko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. Bilbon, 2015eko… […]

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK, JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGAK 12 URTEREKIN ESKUZ IDATZI ZUEN “SINFONÍA PARA PEQUEÑA ORQUESTA EN FA MAYOR” LANAREN EDIZIO FAKSIMILA ARGITARATU DU

BIHAR, asteartean, betetzen den musikari bilbotarraren jaiotzaren 209. urteurrenarekin bat etorriz, Bilboko Udalak, Joaquín Pérez de Arriaga ikerlariaren laguntzarekin, orain arte argitaratu bako lan hori argitaratu du. Lanaren jatorrizko esku-izkribua British Library izenekoan dago. 500 alez osatutako argitalpena dohainik banatuko da EAE-ko, espainiar estatuko eta atzerriko hainbat liburutegitan, erakunde publikotan eta musika erakundetan, Juan Crisóstomo… […]

WARNER BROS-EK BILBOREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU WACHOWSKY ANAIEN AZKEN FILMAREN AURRESTREINALDIA ESPAINIAN EGITEKO

Matrix trilogiaren sortzaileak diren Wachowsky anaien pelikula berri eta itxaronak (Channing Tatum, Mila Kunis, Eddie Redmayne eta Sean Bean dira protagonistak) estatuan izango duen aurrestreinaldia antolatu dute Bizkaiko hiriburuan Warner Bros. Pictures Españak eta Bilboko Udalak. Hitzordua Alhóndiga Bilbaoko Auditorioan izango da, datorren otsailaren 4an, munduan irten baino bi egun lehenago. “El destino de Júpiter”… […]

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK, BERTAKO BIZTANLEEN ETA ADITUEN LAGUNTZAREKIN EGIN DEN ETA ABUSU – LA PEÑA AUZOAREN HISTORIA ERAKUSTEN DUEN BIDEOA AURKEZTUKO DU

Tokiko historiaren aztertzaileek eta auzoko biztanleek euren testigantza eta ezagutza eskaini dituzte ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan dagoen “Abusu – La Peña: burdina eta uraren arrean” lana egiteko. Hilabete honen hasierara arte auzoko kiroldegian bisitatu ahal izan den “Abusu – La Peña: etengabeko aldaketaren historia” argazki erakusketaren jarraipen gisa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza… […]

’50 AÑOS DE VERGÜENZA’ ESTREINATUKO DA BILBON

Talidomidak eragindako hondamendiari buruzko dokumentala; hainbat ume jaio ziren malformazio larriekin botika horren ondorioz ’50 Años de Vergüenza’ dokumentalak tragedia baten nondik norakoak azaltzen ditu baina, oraingoan, talidomidaren biktimek lehen pertsonan kontatuta. Ez da emakume horietaz egindako dokumentala, eurekin egindakoa baino: zer gertatu zen eta zer jazo den harrezkero, duela 50 urtetik orain arte, zelan… […]

BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK SEI PRESTAKUNTZA TAILER ETA JAZZETIK MUSIKA TALDEEN ZUZENDARI MINTEGIETARA DOAZEN IKASTARO MAGISTRALAK ESKAINTZEN DITU

Pianoa, oboea, eta gaitaren danborraren interpretazioa hobetzeko helburuarekin antolatu dira tailerrak. Bilboko Udal Musika Eskolak, eduki espezializatuetan prestakuntza osatzeko interesa duten pertsona guztientzat (zentruan ikasketak egiten egon edo ez), sei prestakuntza tailer antolatu ditu ikasturte honetan otsailaren 7tik apirilaren 30a arte. Aurten oboearen, pianoaren eta gaitaren danborraren interpretazioan oinarritzen dira tailerrak eta hauekin batera, jazz… […]