Monthly Archives: abendua 2014

BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ANTOLATUTAKO MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIEN ETA BLAS DE OTERO POESIA LEHIAKETAREN SARIEN BANAKETA

“La shoah en Lévinas: Un eco inaudible”, Alberto Sucasas galiziarraren kalitate literario eta akademiko handiko testua eta Jurgi Kintanaren “Azkue bilbotar ezezaguna” dira Miguel de Unamuno Saiakera Sarien XV. edizioko irabazleak. Kubako Raúl Ortegaren “El caballo no tiene zapatos” poema-sorta eta Aintzane Galardiren “Mendafin usaineko iluntzeak”, berriz, Blas de Otero Poesia Lehiaketaren VII. edizioa irabazi… […]

ARRIAGA ANTZOKIAK, AURTENGO LEHIAKETA IRABAZI DUTEN ABESTIAK AURKEZTUKO DITUEN “BILBAINADAK 2014” EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN, ABENDUAREN 21EAN

Ekitaldia 11:30etan hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2014” CD-aren grabazioan ere hartu dute parte. Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 150 eserleku abenduaren 9tik aurrera salduko dira antzokiko txarteldegietan eta BBK-ko kutxazainetan. Sarrera guztiek… […]

BILBAOESZENAK, ESZENAKO PROFESIONALEI ZUZENDUTAKO VIDEO MAPPING-ARI BURUZKO PRESTAKUNTZA TAILERTXORAKO IZEN EMATEA ZABALDU DU

ATAErekin batera antolatutako prestakuntza espezializatua abenduaren 16an eskainiko da, eta 2D eta 3D animazioa eszenan aplikatzeko teknika berri horretan sakonduko du. BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak eta Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE), “Video Mapping”-ari buruzko tailer espezializatua antolatu dute. Tailertxoa Bilbaoeszenaren instalazioetan eskainiko da, abenduaren 16an,… […]

OTXARKOAGA AUZOAK PERTSONA NAGUSIENTZAKO ANTZERKI ETA ABESBATZA HAMABOSTALDIAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU ASTEARTETIK AURRERA

ABENDUAREN 19ra arte luzatuko den Kultura eta Hezkuntza Sailaren programaren barruan, Bizkaiko eta Gipuzkoako pertsona nagusien zenbait elkartek eskainiko dituzten hainbat abesbatza emanaldi eta antzezlan jasoko dira. Antzerki ikuskizunetara joateko beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako udaltegian. Otxarkoagako auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du ASTEARTETIK (abenduaren… […]

BILBOKO LIBURUTEGI SAREAK BAT EGINGO DU ASTEAZKENEAN EUSKARAREN EGUNAREN OSPAKIZUNAREKIN, JENDE GUZTIARI ZUZENDUTAKO JARDUERA BEREZIEKIN

Goizeko 11:00etan bertso saioa antolatu da Bidebarrietako Liburutegian, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza bertsolariekin. Horrez gain, “Euskaraz Irakurtzen” lehiaketak, irakurleek gehien atsegin izan dituzten euskarazko liburuak azpimarratuko ditu. Bilboko Liburutegi Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu datorren ASTEAZKENEAN, abenduaren 3an, ospatuko den Euskararen Eguna dela eta. Alde batetik, bertsolari saioa egingo da Bidebarrietako… […]

FANTEN, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN, XXI. EDIZIOAK, MAIATZAREN 8TIK 15ERA EGINGO DEN HURRENGO EDIZIORAKO FILM LABURRAK, FILM LUZEAK ETA TRAILER FALTSUAK AURKEZTEKO EPEA ZABALDU DU.

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako zinemaldiaren barruko “FANT laburrean” sekzioan, Epaimahaiak eta Ikus-entzuleek Film Labur Hoberenari ematen dioten Saria, 3.000 eurokoa, eta Epaimahaiak Euskal Film Labur Hoberenari ematen dion Saria, 2.000 eurokoa, azpimarratu behar dira. Beste urte batez, Sekzio Ofizialeko generoko Film Luze Hoberenari ematen zaion saria ere banatuko da. Horrez gain, iazko arrakasta… […]