ZURBARANBARRI ETA CASTAÑOS AUZOETAKO UDALTEGIEK HERRITAR GUZTIEI ZUZENDURIKO PROGRAMA BAT ANTOLATUKO DUTE, KULTUR GABONAK EKIMENAREN HARIRA, CLOWN ETA PAILAZO IKUSKIZUNEKIN

Programazioa BIHAR hasiko da, 18:00etan, Castaños auzoko udaltegian, Badut artistaren “ZirriBorro” ikuskizunarekin. Ikuskizun gehienak euskaraz izango dira, eta familia osoari zuzentzen zaizkie. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, bete arte.

 

Auzoetan hainbat jarduera programatu dira abendurako, “Kultur Gabonak” programaren barnean; horren harira, Castaños eta Uribarri auzoetako udaltegiek clown arteari buruzko ziklo bat antolatuko dute BIHARTIK hasita. Guztira zortzi ikuskizun egongo dira, gehienak euskaraz, familia osoarentzat. Bertan izango ditugu barrutiko hainbat artista, hala nola Monda Lironda edota Puski eta Txurruski, baita diziplina horretan urte luzeak daramatzaten beste artista batzuk ere, hala nola Virginia Imaz, Euskadiko lehen clownetako bat. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, bete arte.

Programazioa asteartean hasiko da, Castaños auzoko udaltegian, Badut artistaren “ZirriBorro” ikuskizunarekin. Batez ere 5 urtetik gorako haurrei zuzentzen zaie. Udaltegi horretan bertan, asteazkenean, Monda y Lironda pailazoen txanda izango da; ikusleen laguntzarekin zenbait desio betetzen saiatuko dira.

Ostegunean eta ostiralean, ikuskizunak Zurbaranbarri auzoko udaltegian izango dira; bi clown ikuskizun dibertigarri izango ditugu, Pepa eta Kutxo eta Puski ta Txurruski bikoteekin. Lehen clown ikuskizunak hainbat elementu nahasten ditu: pailazo-joko klasikoak, mimoa, antzerki parte-hartzailea eta objektuen antzerkia. Bestalde, Puski ta Purruski pailazoek festa salbatuko dute; izan ere, DJa ez da garaiz iritsiko, baina pailazoen inprobisatzeko gaitasun handiari esker, mundu guztia dantzan jarriko dute, giro bikainean.

Clown artea ardatz duen zikloak bere bidearekin jarraituko du hilaren 19an, Castaños auzoko udaltegian; Virginia Imazen emanaldi berezia izango dugu, helduentzat. Programaren lehen edizio honetan artista horrek diziplina horretan egin duen lana eta duen meritua aitortu nahi izan dugu; izan ere, Virginia Imaz aitzindaria izan zen Euskadin. 1979an Oihulari Klown antzerki konpainia sortu zuen, eta hiri hamarkada daramatza pailazo profesionala izaten. 2017an Emakunderen Berdintasun Saria jaso zuen, “kontzientzia feministadun pailazo profesional eta ipuin-kontalari gisa izandako ibilbide luze, ausart eta bikainagatik”.

Programazioak hilaren 20an jarraituko du, PomPom Antzerki Taldearen emanaldi batekin, Castaños auzoko udaltegian, eta Monda Lironda pailazoen ikuskizunarekin Zurbaranbarrin. Edizioak hilaren 21ean esango digu agur, Zurbaranbarriko udaltegian, Korri eta Xalto artistekin. Familia osoarentzako euskarazko ikuskizuna eskainiko digute, “Show berria prestatzen” izenekoa. Ikusleek abesti, dantza eta musikarekin parte hartu ahalko dute, umorez beteriko ikuskizun batean. Familiei zuzenduriko ikuskizun guztiak 18:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da, tokiak bete arte.

AGENDA

HILAK 11
18:00 – Castaños auzoko udaltegia
Badut “ZirriBorro” – Clown ikuskizuna (euskaraz)

HILAK 12
18:00 – Castaños auzoko udaltegia
Monda Lironda pailazoak “Desioak” – Pailazoak (euskaraz)

HILAK 13
18:00 – Zurbaranbarri auzoko udaltegia
Pepa ta Kutxo – Clown ikuskizuna (euskaraz)

HILAK 14
18:00 – Zurbaranbarri auzoko udaltegia
Puski ta Txurruski – Clown ikuskizuna (euskaraz)

HILAK 19
19:00 – Castaños auzoko udaltegia
Virginia Imaz “Sex o no sex” – Clown ikuskizuna (gaztelaniaz)
Helduentzat.

HILAK 20
18:00 – Castaños auzoko udaltegia
PomPom antzerki taldea “Trotamundis” – Clown ikuskizuna (euskaraz)

HILAK 20
18:00 – Zurbaranbarri auzoko udaltegia
Monda Lironda pailazoak “Baietz lortu” – Pailazoak (euskaraz)

HILAK 21
18:00 – Zurbaranbarri auzoko udaltegia
Korri eta Xalto “Show berria prestatzen” – Pailazoak (euskaraz)

Ikuskizun guztiak doakoak izango dira, bete arte.