ZORROTZAK VIII. CLOWN ERAKUSKETA JASOKO DU BIHARTIK AURRERA, AUZOETAN ESKAINTZEN DEN UDABERRIKO KULTUR PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Bilboko Udalak antolatutako programak Rojo Telón eta Teatro a la Boina euskal konpainien, Larri Pompieren, Circolabile italiarren eta Cristina Sole clown katalanaren partaidetza izango du.

Bilbok kaleko Arte Eszenikoen Euskadiko eskaintzarik zabalena jasoko du maiatzean eta ekainean, Bilboko Udalak, hiriko barrutietara zuzenduta batez ere, diseinatu duen programazioarekin. Eskaintza anitz hori asteburu honetan helduko da Zorrotzara, Azoka parkean eta auzoko udal liburutegian egingo den clown jaialdiaren zortzigarren edizioarekin, bihartik aurrera. Erakusketak ospe handiko bost konpainiaren partaidetza izango du, Euskal Herriko bi, Rojo Telón eta Teatro a la boina, Larri Pompier, Circolabile konpainia italiarra eta Cristina Sole katalana.

Programazioa bihar, eguenean, hasiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zorrotzako Udal liburutegian Larri Pompier clownak eskainiko duen familia osoarentzako saio bereziarekin. Inaugurazio jardunaldi horri amaiera emateko, Zinebiklub saioa egongo da Zorrotzako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialditik – ZINEBItik igaro diren umorezko film laburren erakusketarekin.

Barikuan (maiatzak 5), programak saio bikoitza jasoko du arratsaldeko 18:30ean eta 19:30ean, Azokako Parkean. Lehenengo Rojo Telón taldea etorriko da, helduentzako “Haiek naiz” lanarekin. Lan hori, hiru emakumeren bidaia emozional barnerakoia eta dibertigarria da. Emakumeek bidean topo egiten dute eta bidaia elkarrekin egiten jarraitzea erabakitzen dute. Aireko elementuak izango dituzte horretarako: trapezioa, hirukoitza, oihalak… Baita lurreko akrobaziak ere. Indar bisual handiko irudi esanguratsuak sortuko dituzte eta clownetik hurbilago dauden beste teknika batzuekin tartekatuko dituzte. Ikuskizun garaikide, dibertigarri eta sentibera. Ondoren, Teatro a la boina taldearen txanda izango da, “I´m a real artist” ikuskizunarekin, hori ere helduei zuzendutakoa.

Clown Zorrotzaren aurtengo edizioa zapatuan (maiatzak 6) amaituko da, arratsaldeko 18:30ean Azoka Plazan hasiko den Circolabile konpainia italiarraren ikuskizunarekin. “O like…Peanut” ikuskizunean, Stoppino clown, malabarista, mago eta ikusezinaren olerkariak ezustean harrapatuko gaitu gauza xehe baina ustekabekoekin. 19:30etik aurrera Cristina Sole clown katalanaren txanda izango da, “Wet foor” ikuskizunarekin. Bi ikuskizunak oso desberdinak izango dira, baina bien ezaugarriak umorea eta familia osoari zuzenduta daudela izango dira.

Clown Zorrotza egitaraua, Kultura Sailak diseinatutako “KULTURA KALEZ KALE” kultur programazioaren barruan sartzen da. Ekimen horrek kaleko musika eta arte eszeniko 150 ikuskizun baino gehiago eta beste hainbat jarduera eramango ditu Hiriko auzoetara maiatzean eta ekainean.

MAIATZAK 4 (Eguena)
Zorrotzako Liburutegia
18:00 LARRI POMPIER (familia osoarentzat 50′)

19:30 ZORROTZAKO UDALTEGIA
ZINEBIKLUB – Umorezko film laburren erakusketa.
– Hileta KEPA SOJO Euskal Herria (20’00”)
– Thunder road JIM CUMMINGS EE.BB. (13’00”)
– Sin tu latido MARÍA POSADA / ADRIÁN IGLESIAS Espainia (08’00”)
– Erregea DAVID CUESTA Euskal Herria (24’00”)
– El desembarco DAVID PANTALEÓN Espainia (04’00”)

MAIATZAK 5 (Barikua)
Azoka Parkea
18:30 – ROJO TELÓN Haiek naiz / Soy ellas (helduentzat). Euskal Herria
19:30 – TEATRO A LA BOINA “I’m a real artist” (helduentzat) Euskal Herria

MAIATZAK 6 (Zapatua)
Azoka Parkea
18:30 – CIRCOLABILE “O como cacahuete” (Italia) 60′ (familia osoarentzat)
19:30 – CIA. CRISTINA SOLE “Wet Foor” (Katalunia) (familia osoarentzat)

+ info: www.bilbaokultura.eus / www.kulturabarrutik.eus