ZINEBIK, LEA GLOBEN ETA METTE CARLA ALBRECHTSENEN “VENUS”, DANIMARKAN TXARTELDEGIKO ERREKORRAK GAINDITU DITUEN EMAKUMEEN SEXUALITATEARI BURUZKO FILMA, ESKAINIKO DU OSTEGUN HONETAN, “HILEKO DOKUMENTALAREN” PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Saioa Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, eta danierazko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.

‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Lea Globek eta Mette Carla Albrechtsenek zuzendutako “Venus”, (Danimarka / Norvegia, 2016. 80´) filma eskainiko du OSTEGUN honetan, maiatzaren 25ean. Danimarkan, zuzendarien eta protagonisten sorterrian, txarteldegiko errekorrak gainditu dituen emakumearen sexualitateari buruzko istorioa.

Emanaldia Multicine 7. aretoan izango da –sarrerak 3,70 euro balioko ditu–, eta danierazko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin.

Emakumeek egindako eta emakumeei zuzendutako film erotiko bat sortu aurreko ikerketa prozesua izan behar zena, filma bilakatu zen. “Venus” lanak, emakumeek sexuarekin duten harremana aztertzen du, proiektuan parte hartzeko prest agertu ziren hainbat emakumeren aurrean kamera jarriz, besterik gabe. Protagonistak biluztu egiten dira pixkanaka kameraren aurrean, plazerarekin eta sexuarekin duten harremanaren aitortza eta azterketa ariketan, gaur egun oraindik ere indarrean dagoen sexualitatea ulertzeko modu matxistak sortutako estereotipoak apurtuz.

Bi neska zuzendari gazte daniarrek casting bat deitu zuten, emakumeek egindako eta emakumeei zuzendutako film erotiko bat filmatzeko prozesuaren parte gisa. Deiari erantzunez, 100 emakume baino gehiago agertu ziren euren apartamentuan, eta kamerari zuzenean egin zioten berba, euren fantasia erotikoei, euren desioei eta euren frustrazioei buruz. Errodatzeak aurrera egin ahala, elkarrizketatuak gehiago ireki ziren, eta lana egituratzen hasi zen. Zuzendariak konturatu ziren, aurreikusi barik, saio intimo horiek, egin nahi eta behar zuten filma ari zirela bilakatzen.

Lea Glob (1982), National Film School of Denmark izenekoan graduatutako zuzendari daniarra da. Ibilbide garrantzitsua du telebista munduan, eta Meeting My Father Kasper Top Hat (2011) izeneko bere lehen filmak Sichuan Television Festival-eko saria lortu zuen. Mette Carla Albrechtsenek (1980), bere aldetik, Copenhagueko Graphic Arts Institute izenekoan ikasi zuen, eta hainbat publizitate agentziarako egin zuen lan, National Film School of Denmark izenekoan graduatu aurretik. 2011n, Lea Globekin batera, Nordic Talent Pitch Prize saria irabazi zuen, Human Female Sexuality egitasmoari esker.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, jarraipena ematen dio urte osoan bere programazioari ‘HILEKO DOKUMENTALA’ deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.

TRAILERRA “Venus”: https://www.youtube.com/watch?v=XFwSILOOApA