ZINEBIK – BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK, EMAKUME ZINEGILE IRANDARREN 20 FILM LABUR ESKAINIKO DITUEN FOCUS IRANIAN WOMEN FILMMAKERS. THE PRESENT IS FEMALE! AURKEZTU DU

Ghasideh Golmakani zinegilea komisarioa izango duen zikloaren helburua, mila emakume zinegile aktibo baino gehiago dituen herrialde estratifikatu eta kontraesankorraren errealitatean sakontzea da. Emanaldiak bihar, asteartean eta asteazkenean –azaroaren 12an, 13an eta 14an– izango dira, 17:30ean, Azkuna Zentroko Auditorioan.

 

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBI 60k, Focus Iranian Women Filmmakers. The present is female! programatu du bere sekzio paraleloen barruan. Horren helburua Irango, kontraesankortasunez betetako herrialde estratifikatuko, errealitatean sakontzea da. Hala ere, bertan, zine ekoizpenaren hainbat generotan lan egiten duten emakume zuzendarien kopurua gora ari da egiten etengabe. Ghasideh Golmakani zinegilea komisarioa izango duen zikloa hiru saiok osatzen dute, eta horietan 20 film labur eskainiko dira. Emanaldiak bihar, asteartean eta asteazkenean izango dira, 17:30ean, Azkuna Zentroko Auditorioan.

Focus Iranian Women Filmmakers. The Present is Female! gaur goizean aurkeztu da Bilbon, eta bertan egon dira Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendaria, Parastoo Kardgar, Nahid Delagah, Nagmeh Maghsoudlou, Ronak Hosseinijafari eta Yasaman Hassani zinegileak eta Ghasideh Golmakani zikloaren komisarioa.

Horrela, eta mundu osoko emakumeek egindako zinearen eta emakumeek ikus-entzunezko industriako lanbide guztietan duten gero eta presentzia eta lan handiagoaren ikusgaitasuna bultzatzeko eta, aldi berean berdintasuna errealitate izatetik urrun dagoen herrialdeetan emakumeak bizi duen egoeraren lekuko izateko xedez, ZINEBI 60k Focus Iranian Women Filmmakers. The present is female! programatu du. Horren helburua Irango, kontraesankortasunez betetako herrialde estratifikatuko, errealitatean sakontzea da. Hala ere, bertan, zine ekoizpenaren hainbat generotan, lan egiten duten emakume zuzendarien kopurua gora ari da egiten etengabe –1.400 inguru gaur egun–.

Erakusketa hiru saiok osatzen dute: lehenengoa, Irango emakumeak gizarte patriarkalean oraindik betetzen duen leku ahulean zentratzen da, segurtasun falta fisikoa eta juridikoa erakutsiz; bigarrenak, emakume irandarrek gizonezkoaren heriotzaren, ez egotearen edo galdu izanaren, gerraren eta gerra horrek eurengan eta umeengan dituen ondorioen, gaineko bizipenak lantzen ditu; hirugarrenean, emakumeen kontrako eguneroko indarkeriak gizartean dituen ondorio latzak erakusten dira xehetasun osoz.

Hiru programa horietan 20 film labur hauek erakutsiko dira:

– It Was My City (Tina Pakravan. Iran, 2012. FIK. 08 min.)
– 124 (Roqiyeh Tavakoli. Iran, 2014. DOK. 25 min.)
– That’s Mine! (Maryam Kashkoolinia. Iran, 2015. ANI. 06 min.)
– Breath (Mona Moradi. Iran, 2015. ESP. 12 min.)
– The Little Boy (Mona A. Shahi. Iran, 2015. ANI. 08 min.)
– Ava at the Age Twuelve (Shadi Karamroudi. Iran, 2016. FIK. 12 min.)
– Near to Death (Leila Khalilzadeh. Iran, 2016. ANI. 31 min.)
– Bitter Sea (Fateme Ahmadi. Iran, 2017. FIK. 15 min.)
– Icky (Parastoo Cardgar. Iran, 2017. ANI. 06 min.)
– Butterfly (Maryam Khalilzadeh. Iran, 2017. ANI. 12 min.)
– Gaze (Farnoosh Samadi. Iran, 2017. FIK. 14’30 min.)
– Ascribed Achievement (Samaneh Shojaei. Iran, 2017. ANI. 05 min.)
– Mwah (Sara Soheili. Iran-EE.BB., 2017. ESP. 12 min.)
– Absent Wound (Maryam Tafakory. Iran, 2017. DOK-ESP. 10 min.)
– The Dérive (Tanin Torabi. Iran, 2017. ESP. 08 min.)
– LeftOver (Yasaman Hasani. Iran, 2018. ANI. 04 min.)
– Double (Ronak Jafari. Iran, 2018. FIK. 26 min.)
– Conquest (Naghmeh Maghsoudlou. Iran, 2018. ESP. 01 min.)
– Personal (Sonia K. Hadad. Iran, 2017, FIK, 13 min.)
– August (Samira Norouznasseri. Iran, 2017, FIK, 15 min.)