ZINEBIK BIHAR INAUGURATUKO DU BERE 57. EDIZIOA, LEHIAKETAN AURKEZTEN DIREN EUSKAL FILM LABURREN EMANALDIAREKIN ETA JUAN RUIZ ANCHÍA ARGAZKI ZUZENDARIARI EMANGO ZAION OHOREZKO MIKELDIAREN BANAKETAREKIN

Sekzio ofizialean lehiatuko diren zazpi film laburren –fikziozko hiru, animaziozko bi eta dokumental bi– emanaldia arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da Bilboko Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) bere ateak zabalduko ditu Bilboko Arriaga Antzokian BIHAR, ostiralean (20:00etan) Sekzio Ofizialeko lehiaketan parte hartuko duten euskal film laburren emanaldiarekin eta omenaldi bikoitzarekin. Alde batetik, Ohorezko Mikeldia emango dio Juan Ruiz Anchía zine argazkilari bilbotarrari, bere zine ibilbide luzean nazioartean lortu duen dimentsio garrantzitsua dela eta, eta, bestetik, Ohorezko bigarren Mikeldia, hil ondorengoa, emango zaio duela denbora gutxi desagertu den Aitor Mazo antzezleari.

65 filmek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, zinemaldiak dituen hiru generoetako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko xedez: fikzioa (34), dokumentala (14) eta animazioa (17). Lehiaketarako aukeratu diren lanen artean Espainiako 16 daude, eta horietako 7 euskal zinegileek egindakoak dira, eta jaialdiaren inaugurazio ekitaldian eskainiko dira. Hauek dira:

“Dena ez dabil ondo”, Ander Parody (dokumentala).
“Luz a la deriva”, Iñigo Salaberria (dokumentala)
“Artificial” David P. Sañudo (fikzioa).
“Lost Village”, George Todria (fikzioa).
“The Devil on Your Back”, Haritz Zubillaga (fikzioa).
“I Said I Would Never Talk About Politics”, Aitor Oñederra (animazioa).
“Amore d’inverno”, Isabel Herguera (animazioa).

Euskal film laburrak, fikziozko hiru, animaziozko bi eta dokumental bi, gaur goizean aurkeztu dira komunikabideen aurrean, Bilboko Azkuna Zentroan, eta David P. Sañudo, Iñigo Salaberria, Ander Parody, Haritz Zubillaga, Aitor Oñederra eta George Todria zinegileak bertan egon dira.

SINOPSIA

“Dena ez dabil ondo”, de Ander Parody (2015, 14′ Dok).
Ia 50 igaro dira Godard eta Gorinek euren Tout va bien ezagunean 68ko maiatzeko grebak erretratatu zituztenetik. Langileria ekonomia politika neoliberalak zanpatuta jarraitzen duen bitartean, haren kontrako ekintzak aldatu egin dira, bai formaz bai edukiz. Beharrezkoa da zuzen gisa markatutako bideak oztopoz bete eta berriro trazatzea

“Luz a la deriva”, de Iñigo Salaberria (2015, 18′ Dok)
Islandian jendea ilunpean bizi da urteko zati handi batean. Gauak duen onena da atze-oihal bat bezalakoa dela, dekoratua ezabatzen duena eta funtsezkoenaren aurrean uzten zaituena, marraztu beharra dagoen orrialde baten aurrean bezala.

“Artificial” de David P. Sañudo (2015, 19′ Fik).
Xabier lan elkarrizketa batera doa. Baina berak ez daki dagoeneko bera izan dela aukeratua. CORPSAk 80.000 euro eskaintzen dizkio bera klonatzearen truke. Bere erabakiarekin lotuta gauza asko dago, baita euro asko ere.

“Lost Village”, de George Todria (2015, 15′ Fik).
Adin ertaineko gizonezko eta emakumezko bat besterik bizi ez diren hustutako herri batean argiak agertzen hasten dira etxe huts batzuetan. Gertakizun horren aurrean pertsonaia bakoitzak modu ezberdinean erreakzionatzen du. Beren bizitzak ez dira berdinak izango aurrerantzean.

“The Devil on Your Back”, de Haritz Zubilla ga (2015, 5′ Fik).
“Ez Amanda, ez duzu kontrola galduko… berriro…”

“I Said I Would Never Talk About Politics”, de Aitor Oñederra (2015, 10′ Ani).
Mariano jauna hegazkinean bidaiatzen da eta izen handiko jatetxe batera joaten da. Bertako espezialitatea haragi gorriak, naturalak eta kalitatezkoak dira, koipe eta kolesterol baxukoak.

“Amore d’inverno”, de Isabel Herguera (2015, 8′ Ani).
Bikote bat ibai ertzean paseatzen den bitartean, ehiztari batzuk oreinkume bati begira daude, eta basoan lagun batzuek Clavesanako dantzaria gogoratzen dute, paisaian desagertzen den amodio librearen metafora.

BIDEO-KLIPAK DESKARGATZEKO.
http://bit.ly/1PCqfGQ