ZINEBIK ETA LA HACERIAK, HIRI ALDAKETA PROZESUETAN, ETA HAIEK GIZARTEAN, KULTURAN ETA EKONOMIAN IZAN DITUZTEN ERAGINETAN, ZENTRATUTAKO LA CIUDAD SÍ ES PARA MÍ DOKUMENTAL ZIKLOAREN VII. EDIZIOA AURKEZTU DUTE

Zinebiren 59. edizioan ikusi ahal izan ziren filmen aukeraketa La hACERIAn (Deustuko Erribera, 42) eskainiko da 20:30etik aurrera, sarrera librearekin.

 

Diziplina anitzeko ZAWP Bilbao (Zorrotzaurre Art Working Progress) arte egitasmoaren barruan, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) eta hACERIAk, duela denbora gutxi egindako eta lehiaketaren azken edizioan izena emandako filmen aukeraketa aurkeztuko dute bihar. Film horien ezaugarri komunak –elkarren arteko gaikako ikuspegiak eta ikuspegi formalak desberdinak diren arren–, hiri eraldaketa prozesuak eta horiek gizartean, kulturan eta gizartean izan dituzten eraginak dira.

La Ciudad sí es para mí zikloaren VII. edizioak balioan jarri nahi ditu eraldatzeko prozesuan dauden hirigintzak. Horrela, erakusketaren goiburua Mientras tanto da, eraldatzen ari denaren eta behin behinekotasuneko erabateko kontzientziarekin gauzatzen diren prozesuen ideia nagusiak aipatuz, euren izaera dela eta, batzuetan emaitza gisa behin betiko zerbait ez duten gogoetak, planak eta proiektuak.

Edizio honetako berrikuntzetako bat proiekzioak aldi berean bi pantailatan egingo direla da. Batean film laburrak ikusiko dira, eta bestean emanaldiei buruzko informazio osagarriak, datu garrantzitsuak edo eszenen kokalekuak, besteak beste.

Aukeratutako filmak hauek dira: Hanburgoko (Alemania) Altonako barrutian izandako aldaketei buruzko Doro Carlen eta Claudia Reicheren “Bodenerhebungen”; Rawane Nassifen “Turtles are Always Home”; natura artifizialari buruzko Sebastian Mulderren “Nature. All Rights reserved”; eta Bogotako La Macarena auzoan girotuta dagoen Mauricio Leiva Cocken “Tomada”. Saioa 20:30etik aurrera ikusi ahal izango da La hACERIAn (Deustuko Erribera, 42), sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.