ZINEBIK, LOUIE PALU ARGAZKILARI-KAZETARIAK AFGANISTANEN IZANDAKO ESPERIENTZIA DOKUMENTATZEN DUEN “DIARIOS DE KANDAHAR” FILM KANDARRAREKIN EKINGO DIO BERRIRO OSTEGUN HONETAN “HILEKO DOKUMENTALAREN” PROGRAMAZIOARI

Saioa Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.

‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, OSTEGUN honetan, urtarrilaren 26an, ekingo die berriro emanaldiei, Louie Paluk eta Devin Gallagherrek zuzendu duten eta horietako lehenak lau urtez, prentsako argazkilari gisa, Kandaharreko (Afganistan) borroka frontean bizi izandako esperientzia gogorra kontatzen duen “Diarios de Kandahar” (Kanada, 2015. 76´) filmarekin.

Ohikoa denez, emanaldia Multicine 7. aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, ingeleseko jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.

Louie Paluren historia, Afganistan hegoaldean dagoen Kandaharreko borroka frontean argazkilari-kazetari batek bizi izandako historia da. 2006 eta 2010 artean idatzi zituen egunerokoen bitartez, ikus-entzuleek bere bilakaera psikologikoa ezagutuko dute, errealitatetik deskonektatuta dagoen indarkeria absurdoaren erdian. Gerraren gordintasuna, monotonia eta, sarri askotan, erabateko esanahi falta bizi izan ditu zuzenean. Paluren ikusteko moduan oinarrituta egituratutako ikuspuntua, inguratzen duen egoera latza ulertzeko ezintasunetik, erabateko gatazka sortuz Ipar Ameriketara itzultzean bizi duen arrunkeriarekin.

Louie Palu argazkilari profesional ezaguna da, 24 urte baino gehiagoko ibilbide profesional luzea duena, nazioarteko hainbat sari irabazitakoa, horien artean Pulitzer Center On Crisis Reporting Grant ezaguna. Bere lanaren ezaugarri nagusietakoa, gai politikoen eta sozialen inguruko iraupen luzeko proiektuak dira. Gerraren berri eman du Kandaharretik, 2006tik 2010era, eta gatazka horri buruzko hainbat erreportaje egin ditu, baina “Diarios de Kandahar” (Kandahar Journals) da bere lehenengo film luze dokumentala.

Devin Gallagherri dagokionez, ekoizle gisa egin du lan Arlington Independent Media etxean 8 urtez. Estatu Batuetako ezkondutako bikote homosexualei buruzko “Married in Spandex” (2011) lehenengo dokumentala mundu osoko jaialdietan estreinatu da. “Diarios de Kandahar” 16 urtetik beherakoentzat komenigarria ez den dokumental gogorra da, eta dokumentalei buruzko hainbat jaialditan lortu ditu sariak, Europan eta Estatu Batuetan.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, jarraipena ematen dio urte osoko programazioari ‘HILEKO DOKUMENTALA’ deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.

TRAILERRA: https://vimeo.com/171416809