ZINEBIK, BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDITIK IGARO DIREN 33 FILM LABUR BILTZEN DITUEN ZIKLOA ESKAINIKO DU AZAROAREN AMAIERARA ARTE ESPAINIAKO FILMOTEKAN

Programatutako sei saioetatik lehena ostiral honetan, irailaren 7an, izango da, eta Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendariak aurkeztuko du.

 

Espainiako Filmotekak gonbidatuta, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk, Bilboko jaialdiko nazioarteko lehiatik igaro diren 33 film laburren aukeraketa jasotzen duen zikloa aurkeztuko du azaroaren amaierara arte. Programatutako sei saioetatik lehena ostiral honetan, irailaren 7an, izango da, 20:00etan, eta Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendariak aurkeztuko du. Emanaldi guztiak Madrilgo Doré Zine Aretoan, Estatuko filmotekaren egoitzan, izango dira.

Ziklo berria Espainiako Filmotekak proposatuta sortu da, eta ZINEBIko zuzendaritzarekin koordinatu da, Carlos Reviriego filmotekako programazio zuzendariarekin batera. Guztira, azaroaren 29ra arte, ZINEBI59ko, aurreko edizioko, sekzio ofizialean parte hartu zuten 33 film labur eskainiko dira.

Filmen aukeraketaren barruan, Animazio Film Labur Onenaren Oscar sarietarako izendapena jaso zuen eta ZINEBI59n Jaialdiko Sari Nagusia jaso zuen Max Porterren eta Ru Kuwahataren “Negative Space” (Frantzia/AEB, 6 min) azpimarratu behar da. Urriaren 16ko saioan ikusi ahal izango da.

Ikus-entzuleek, sari asko jaso dituen Julia Mauraren eta Mariangela Pulcinoren “Galatée a l´infini” film laburra ere ikusi ahal izango dute. Lan horren munduko estreinaldia ZINEBI59n izan zen, eta bertan Nazioarteko Dokumental Onenaren Urrezko Mikeldia eta Espainiako Film Labur Onenaren Mikeldia jaso zituen. Jaialdiaren azken edizioko Ikus-entzuleen Saria irabazi zuen film laburra ere programatu da, Dane Komljen-en “Phantasiesätze”, eta baita Euskal Zinearen Saria lortu zuen eta Atxurra Animazio Taldeak sinatu zuen “Areka” talde lana ere.

Programatutako sei saioen artean, urriaren 26koa Euskadiko eta estatuko film laburrei egongo da eskainita, eta bi euskal ekoizpen lan eskainiko dira: “Areka” animazio film laburra eta Koldo Almandozen “Plágan”. Aukeraketa, mundu osoko nazioarteko zinemaldietan sariak lortu dituzten lanekin osatuko da, horien artean, zuzendari ospetsuek zuzendutako zenbait lan. Zuzendari horien artean Nele Wohlatz, Joao Salaviza, Ico Costa, Ghasideh Golmakani, Pia Borg, Ben Rivers edo Shunsaku Hayashi daude.

AGENDA

IRAILAK 7
Meninas formicida João Paulo Miranda María (Brasil – Frantzia, FIK)
Maned & macho Shiva Sadeah Asadi (Iran, ANI)
Phantasiesätze Dane Komljen (Alemania-Danimarka, EZ FIK)
Nyo Vweta Nafta Ico Costa (Portugal-Mozambike, FIK)
Limbo Ghasideh Golmakani (Iran, FIK)

IRAILAK 28
Nos faltan Emilio Ramos – Lucia Gajá (Mexiko, ANI)
Urth Ben Rivers (Estatu Batuak, EZ FIK)
Silica Pia Borg (Australia-Erresuma Batua, EZ FIK)
People pebble Jivko Darakchiev – Perrine Gamot (Frantzia-Erresuma Batua, EZ FIK)
Ride like lightning, crash like thunder Fern Silva (Estatu Batuak, EZ FIK)
KL William Henne – Yann Bonnin (Belgika, ANI)

URRIAK 16
Negative space Max Porter – Ru Kuwahata (Frantzia, ANI)
Airport Michaela Müller (Suitza, ANI)
Railment Shunsaku Hayashi (Japonia, ANI)
Altas cidades de Ossadas João Salaviza (Portugal, FIK)
Ela – Szkice na pożegnanie Oliver Adam Kusio (Alemania, FIK)

URRIAK 26
Areka Atxurra Taldea (Euskadi, ANI)
Galatée à l’infini Julia Maura, Mariangela Pluchino (Espainia, EZ FIK)
Plágan Koldo Almandoz (Euskadi, EZ FIK)
La gran ilusión. Terrorismo de Autor (Espainia, EZ FIK)
El paisaje está vacío y el vacío es paisaje Carla Andrade (Espainia, EZ FIK)
Plus Ultra Helena Girón – Samuel M. Delgado (Espainia, FIK)

AZAROAK 11
Laps Charlotte Wells (Estatu Batuak, FIK)
Riot Frank Ternier (Frantzia, ANI)
Damiana Andrés Ramírez Pulido (Kolonbia – Brasil, FIK)
Koniec Widzenia Grzegorz Molda (Polonia, FIK)
Fiora Martina Juncadella – Martín Vilela (Argentina, EZ FIK)

AZAROAK 29
Tres oraciones sobre la Argentina Nele Wohlatz (Argentina, EZ FIK)
Min börda Niki Lindroth von Bahr (Suedia, ANI)
Moloko Daria Vlasova (Errusia – Lituania, FIK)
678 Eun Jin Park (Alemania, ANI)
Adavede Alain Parroni (Italia, FIK)
(Fool time) Job Gilles Cuvelier (Frantzia, ANI)