ZINEBIK, MARK LANDISI, ESTATU BATUETAKO ARTE FALTSIFIKATZAILE EZAGUNENARI, BURUZKO ART AND CRAFT FILM LUZEA AURKEZTUKO DU BIHAR, OSTEGUNEAN, “HILEKO DOKUMENTALA” ZIKLOAREN BARRUAN

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, gaztelaniaz azpi-titulatutako ingelesezko jatorrizko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.

‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen

eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIK, urte osoan bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Sam Cullmanek eta Jennifer

Grausmanek zuzendutako Art and craft – Falsificador por afición (EEBB 2014, 89 min.) filma aurkeztuko du bihar OSTEGUNEAN, maiatzaren 28an. Ohikoa denez, emanaldia

Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak Dokumentalak Mark Landisen, ziurrenez Estatu Batuetako historian izan den arte faltsifikatzaile garrantzitsuenaren, lanaren pista jarraitzen du. 30 urtez herrialde osoko museoetako arduradunak engainatu zituen, mota guztietako imitazio bikainekin, XV. mendeko arte lanetatik Picassoren lanetara. Bere ekintzak misterioz beteta daude, faltsifikazioak salduz milioiak irabazteko aukera izan zuen arren, dohaintzak egiten zituelako, apaizez edo filantropo eskuzabalez mozorrotuta.

Matthew Leininger, Cincinattiko Museoko Erregistro burua, obsesionatuta dago Landisek

bere lanetako batekin engainatu zuenetik: bere helburu nagusia jarraitzea eta behin betiko

atxilotzea da. Katuaren eta saguaren joko gisa hasten dena, zerbait harrigarri eta askoz

Sam Cullman argazki zuzendari eta dokumentalen ekoizle eta zuzendaria da, eta 10 urte

baino gehiagoko esperientzia du. Bere aurreko lanak, The House I Live In (2012),

Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen Sundancen, eta 2011n Dokumental

Hoberenaren Oscar sarietarako izendatuta egon zen, If a Tree Falls lanarekin. MoMAko

Zine Saileko Buru izandako Jennifer Grausmanek dokumental asko zuzendu eta ekoiztu

ditu, eta horien artean azpimarragarria da Dokumental hoberenaren Emmy sarietarako

izendapena jaso zuen Pressure Cooker. Azken lan horrek sariak lortu ditu hainbat

zinemalditan, Tribecan eta Kanadako Hot Dogs izenekoan, adibidez,

ZINEBIk Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak jarraipena

emango dio urte osoko programazioari ‘HILEKO DOKUMENTALA’ deritzon zikloaren

bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan

sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia

banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40

banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari

buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen