WARNER BROS-EK BILBOREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU WACHOWSKY ANAIEN AZKEN FILMAREN AURRESTREINALDIA ESPAINIAN EGITEKO

Matrix trilogiaren sortzaileak diren Wachowsky anaien pelikula berri eta itxaronak (Channing Tatum, Mila Kunis, Eddie Redmayne eta Sean Bean dira protagonistak) estatuan izango duen aurrestreinaldia antolatu dute Bizkaiko hiriburuan Warner Bros. Pictures Españak eta Bilboko Udalak. Hitzordua Alhóndiga Bilbaoko Auditorioan izango da, datorren otsailaren 4an, munduan irten baino bi egun lehenago.

“El destino de Júpiter” da Wachowsky anaien irudimen sinestezin eta ameslariak sortutako istorio berriaren izenburua. Bizkaiko hiriburuan grabatutako eszena batzuk ditu; zehatz-mehatz, Guggenheim Bilbao Museoaren eta Calatrava Zubiaren ondoan grabatu dira eta leku horiek inor hotz utziko ez duten gune futuristak bihurtu dituzte. Euskal kirolaren, kulturaren eta komunikazioaren munduko aurpegi ezagunak egongo dira aurrestreinaldian.

Pelikula otsailaren 6an helduko da zinemetara eta Wachowski anaien lanen bereizgarri diren ezin sinetsizko efektu bereziez harrituko ditu ikusleak, haien irudimena eta fantasia piztuko baitituzte. Warner Bros. Pictures Españaren eta Bilboko Udalaren arteko elkarlanari esker, Bizkaiko hiriburua filmak estatuan izango duen aurrestreinaldiaren inguru izateko hautatu ahal izan da; hori hiriak zinemaren industriaren erreferentzia-puntu gisa egin duen apustuaren berme bat da.

Hitzordua otsailaren 4an, asteazkenean, izango da, Bilboko Golem Alhóndiga zinemetan (Arriquibar plaza 4). Photocall-a 19:30ean hasiko da, eta pelikula 20:00etan proiektatuko da, 3D bertsioan.

Sinopsia

Jupiter Jones (Kunis) gaueko zeruaren azpian jaio zen, eta seinaleek adierazi zuten haren patua gauza handiak egitea zela. Orain, Jupiter heldua da eta izarrekin amesten du, baina errealitate hotzarekin egiten du topo: etxeak garbitzen lan egiten du eta hamaika haustura arazotsuri aurre egin behar die. Eta ez da jabetzen patua haren zain dagoenik harik eta Caine (Tatum), genetikoki eraldatutako militar ohia den ehiztaria, Lurrera haren atzetik heltzen den arte; hain zuzen ere, haren sinadura genetikoaren arabera, unibertso osoko oreka honda lezakeen aparteko ondoretasun baten katearen jarraipena da.
Trailerra: Youtube

+ info: www.eldestinodejupiter.es