TXIO TA TXIO bideoak | 3. EDIZIOA 2020

Txio ta Txio bideoen beste edizio bat jarriko da martxan. Hirugarren ediziora iristen den ekimen honen bidez, berriro zabalduko dira Bilboko hainbat auzorekin lotutako bitxikeriak, pertsonaia garrantzitsuak eta pasadizoak protagonista dituzten 90 segundoko bideoak. Proposamen hau Bilboko Udalaren Bilbao Izan ondarea eta historia zabaltzeko udal programaren barruan dago.

Txio Ta Txioren bideoak, Bilbao Izan-en Facebook-en eta Bilbao Kultura-ren Instagram-en aurkitu ahal izango dira, baita Bilboko Udalaren sare sozialen profiletan ere. Handik, gure hiriaren historiaren zati txiki eta bitxi horiek ezagutzera eman nahi dituzten guztiek beren profiletan partekatu ahal izango dituzte, hiriko auzoen historia eta idiosinkrasia berreginez.

Publikazioak astean bitan egingo dira, astelehenetan eta ostegunetan, eta euskara eta gaztelania tartekatuko dituzte. Ekaina Arangoitirekin estreinatuko da, eta Deustu eta Erriberari; Ibarrekolandari eta Sarrikori; eta San Inazio eta Elorrietari lagako die lekukoa uztailean, abuztuan eta irailean, hurrenez hurren. Urrian, lehen aipatutako auzo horiei guztiei buruzko bideoak partekatuko dira.