VANESA FERNÁNDEZ GUERRA IKUS-ENTZUNEZKOEN KOMUNIKAZIOKO DOKTOREA ETA UPV/EHUKO IRAKASLEA IZANGO DA ZINEBI – NAZIOARTEKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN JAIALDIKO ZUZENDARI BERRIA ERNESTO DEL RIOREN ORDEZ

Ikus-entzunezkoen Komunikazioko doktorea eta Dokumental eta Ikus-entzunezkoen Idazketako espezialista da. Lehiaketaren zuzendaritzaren ardura hartuko du 2018ko urtarrilaren 1ean Ernesto del Río erretiratu ondoren.

Vanesa Fernández Guerra (Durango, 1980), Ikus-entzunezkoen Komunikazioko doktorea eta UPV/EHUko irakasleak Ernesto del Ríoren lekua hartuko du urtarrilaren 1ean ZINEBI Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian. Izan ere, Ernesto del Río urtearen amaieran erretiratuko da, Bilboko jaialdiaren ardura 18 urtetan izan ondoren. Bilboko Udalak lan-eskaintza publikoa deitu zuen plaza hori betetzeko eta, genero honetan estatuko eta Europako zaharrena den lehiaketaren historian lehenengoz, emakume batek hartuko du.

Vanesa Fernández Guerra Ikus-entzunezkoen Komunikazioko doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertako Ikus-entzunezkoen Komunikazioko gradua koordinatzen du gaur egun. Ikus-entzunezkoen Komunikazioko lizentziatua eta Dokumental eta Ikus-entzunezkoen Idazketako espezialista da, irakaslea da eta EHUko, Bartzelonako UABko eta EiTB taldeko zenbait gradu eta masterretako kudeaketa-lanak egiten ditu. Urte batzuetan, irakasle-lanak eta telebistarako proiektuetako errealizadore- eta editore-lanak uztartu zituen.

Gaur egungo Espainiako zine dokumentalari buruzko diziplina anitzeko “Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking” proiektuaren koordinatzailea da eta lehen mailako zuzendari, akademiko eta zineko kritikariak gonbidatzen ditu, eztabaida eta gogoeta egiteko topaketa erraztuz. “Territorios y Fronteras” izenarekin liburu hauetako editorea izan da: “Territorios y Fronteras. Experiencias documentales contemporáneas” (2012), “Lurraldeak eta mugaldeak. Esperientzia dokumental garaikideak” (2013), “Territorios y Fronteras II. Emergencias y urgencias en el cine documental español” (2014), “Revisitando el género documental: de Flaherty al webdoc” (2015) eta “Lurraldeak eta Mugaldeak II. Agerraldiak eta presak Espainiako zinema dokumentalean” (2015).

Bere ikerketek eta argitalpenek, aldizkari espezializatuetan dozenaka artikulu eta berri labur dauzkalarik, batez ere gaur egungo zineari ematen diote arreta. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Buenos Aireseko Zine Eskolan (FUC) eta Tres de Febrero Unibertsitate Nazionalean (UNTREF) eta irakasle gonbidatua izan da Kubako San Antonio de los Baños-eko Zine eta TBko Nazioarteko Eskolan (EITCV). EHUko Gaur egun Ikus-entzunezko Mutazioak (MAC) Ikerketa Taldean dago, Santos Zunzunegui katedradunaren zuzendaritzapean.

Vanesa Fernándezek ZINEBIrekin lankidetzan aritu izan da film laburrak aukeratzeko batzordean eta film luzeen ZIFF – Zinebi First Film lehiaketan eta Beautiful DOCS zikloan programatzen. Jaialdiaren barruan zenbait ziklo programatu ditu: “Trabajar. Luchar. Resisir” (ZINEBI 58), “Zinergentziak15″ (ZINEBI 57) eta “Zinergentziak14″ (ZINEBI 56). Ziklo horietan, “Nosotras, mujeres de Euskalduna” (koprodukzioa ETBrekin), “Distantziak (Distancias)” eta “Errautsak (Cenizas)” dokumental luzeen eta “Las del tiragomas somos todas”, “ZELAKO, zinema eta Belako” eta “All about the birds” performanceen ekoizpen burua izan da.

Era berean, adituen batzordeetan eta paneletan izan da nazioarteko jaialdietako pitching saioetan, Work In Progress-etako foroetan eta fikzioko film luzeen eta dokumentalen proiektuen garapenetan. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko zineko eta ikus-entzunezkoetarako diru-laguntzen zenbait batzordetan aritu izan da aholkulari modura (film luzeak egiteko laguntzak, fikzioko film luzeak, dokumentalak eta animazioko filmen ekoizpena) eta epaile izan da estatuko eta atzerriko hainbat jaialditan.