UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK 1980 AURREKO ARGAZKIAK JASOKO DITU HILABETE HONETAN, ABUSU AUZOAREN HISTORIA ERREPASATUKO DUEN ERAKUSKETARAKO

Formatu digitaleko argazkiak utzi nahi dituztenek IRAILAREN 26ra arte bidal ditzakete www.expobilbaoizan.net-era edo [email protected] helbide elektronikora

Eskaneatu beharreko argazkiak Abusuko zentro soziokulturalean nahiz Ibaialdeko liburutegian utz daitezke. Hiriko ondarea ezagutaraztea xede duen BILBAO IZAN programak, urte amaieran Bilboko Abusu auzoaren historia errepasatuko duen argazki-erakusketa osatzeko behar dituen 1980 aurretik ateratako irudien bilketa hasi du.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Abusu Sarean eta Andre Berri elkarteekin, Abusu zentro soziokulturalarekin, liburutegi-sarearekin eta Bilbao Kirolak erakundearekin elkarlanean, erakusketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu argazki pertsonalak uzteko prest dauden auzoko lehengo eta oraingo bizilagun guztiak. Bilbotako material guztia ikusgai jarriko da (inprimatutako kopietan nahiz pantailan proiektatuta) Abusuko kiroldegian azaroaren 26tik aurrera.

Bilbao Izan programak Bilbo eta Arrigorriagaren artean kokatuta eta banatuta dagoen auzo honen historia zabaldu nahi du, udal funtsetatik nahiz partikularren bildumetatik aukeratutako irudien bitartez. Dokumentazio horren bidez, auzoak 83ko uholdeen aurretik zeukan itxura gogoratu ahal izango da, baita antzinako herriko jaiak, tranbia zaharra eta bertako saltokiak ere, besteak beste. Erakusketaren komisarioa, UPV/EHUko Historia Garaikideko Sailean irakasle dabilen Susana Serrano Historia Garaikideko doktorea izango da.

Jada formatu digitalean dauden argazkiak bidali nahi dituztenek www.expobilbaoizan.net webgunera edo [email protected] helbide elektronikora igor ditzakete; irudiak eskaneatu behar dituztenek, aldiz, Abusuko zentro soziokulturalera eraman ditzakete irailaren 26a arte (astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara) edota Ibaialdeko udal liburutegira (astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:45era).

irudiak eskaneatu behar dituztenek, aldiz, Abusuko zentro soziokulturalera eraman ditzakete uztailaren 18a arte —astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara bitartean—, edota Ibaialdeko udal liburutegira, uztailaren 14tik irailaren 26ra —astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:45era bitartean—, baita udako oporren ostean ere, irailaren 1etik 26ra, Abusun berriz ere.

Bilbao Izan programaren barruan antolatutako aurreko erakusketetan, Errekalde, Basurtu, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako eta Deustu eta Begoñako elizateetako historia errepasatu da, arrakasta handiz errepasatu ere, tokian tokiko gazteen ikusminari adinekoen oroimena eta nostalgia gaineratu baitzaizkie. Iaz, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalari buruzko erakusketa 60.000 pertsona inguruk bisitatu zuten Erriberako Merkatuan.