UDALAK “PROIEKTUEN POLTSA” BAT SUSTATUKO DU IKUS-ENTZUNEZKOEN ETA ZINEMATOGRAFIAREN SEKTORERAKO, BILBOREN SUSTAPENA ERAGITEARREN

  • Laguntza horiek #BilbaoAurrera planaren barruan datoz , eta Udalak, haien bidez, tokiko ikus-entzunezkoen sektorea defendatu, lagundu eta babestu nahi du.
  • Funtsa, berez, fikzioaz besteko lanak, bideoak eta obrak ekoizteko da, gogoeta eragitearren eta balioa ematearren Uriaren kultur eta turismo aktiboei.
  • Proposamenak helarazteko azken data abuztuaren 31 da; ondoen baloratutako 6 proiektuak hautatuko dira. Azken lan horietako bakoitza 14.000 eurorekin diruztatuko da.
  • roiektuen Poltsa horren oinarriak ikusi nahi izanez gero, Arriaga Antzokian web orrian.

Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiaren bidez eta ZINEBI jaialdiaren bidez (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia), Proiektuen Poltsa bat sustatzen du, 101.640 euroz hornitua, ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektorerako, Bilbo ikus-entzunezkoen bidez sustatzearren.

Dirulaguntza horien helburua da Bílboko ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektore babestu, lagundu eta sustatzea, egungo egoeran bertan behera utzitako asmoak direla-eta egoera larrian baitago.

Hala, Uriko ikus-entzunezkoen ekoizpena eragitearren eta laguntzearren, Udalak dei egiten die Bilbon ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektorean dabiltzan enpresei parte har dezaten ikus-entzunezkoen proiektuen funts honetan, zeinaren xedea baita hiriaren sustapena egitea. Alde horretatik, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura Saileko zinegotziaren ustez, “hau da unea fikzioaz besteko lanak, bideoak eta obrak ekoizteko, hala nola dokumentalak, erakunde-bideoak eta sustapen-iragarkiak, gogoeta eragitearren eta balioa ematearren Uriko kultur eta turismo aktiboei”.

POLTSAREN OINARRIAK ETA BALDINTZAK

Poltsa hau Bilboko ikus-entzunezkoen bidez sustatzeko proiektu baterako da, eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren arloko ekoizle eta elkarte profesional Bilbon finkatu guztiek parte hartu ahal izango dute; gehienez ere, parte hartzaile bakoitzak, proiektu bana aurkeztu ahal izango du, eta lanak ez dira izango 45 minutu baino iraupen luzeagokoak.

Proiektuak [email protected] posta elektronikoko helbidera helaraziko dira, gaiaren eremuan adieraziz “Bilbo ikus-entzunezkoen bidez sustatzeko proiektuen poltsa, ikus-entzunezkoen edo/eta zinematografiaren sektorerako”. Proiektuak aurkezteko azken eguna abuztuaren 31 izango da, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira.

Hautatutako lan guztiak 2020ko abenduaren 15a baino lehen amaitu eta entregatu behar dira, eta argitaratu gabeak izan behar dute. Hori dela eta, jaialdietan eta jendaurrean ikustera eman gabeak izan behar dute, zinema-aretoetan estreinatu gabeak, merkaturatu gabeak eta ezein telebista kanaletan eman gabeak, diren tokikoak, estatukoak edo nazioartekoak, eta ezein VOD plataformatan edo on-line baliabidetan eman gabeak.

Baloraziorik onena jasotzen duten 6 proiektuak hautatuko dira, eta bakoitza 14.000 eurorekin diruztatuko da. Hautatutako ikus-entzunezkoak Udalaren web atari zenbaitetan ipiniko dira (Kultura Saila, Udalaren zinema jaialdiak, Bilbao Bizkaia Film Comission, kultur zentroak, kultur eta merkataritza elkarteak, turismo bulegoa eta beste), eta Udalak egokitzat jotzen dituen leku, ekitaldi eta kultur zentroetan emango dira ikustera.

#BILBAOAURRERA PLANA

Diru-laguntza hau Bilboko Udalak hilabeteokaz kulturarako eta kultur eragileentzako abian jarritako hamar neurrien artean dator eta kultur arloa eta eragileak ditu xede, Uriko kultur sareari lagundu eta sustatzearren. #BILBAOAURRERA planaren barruan datoz jasota ; hain zuzen, plan horrek, 15 milioi euroko inbertsioa eginez eta 50 neurri ezarriz, COVID-19 gaitzaren krisi sanitarioak Uriko pertsonei eta enpresei eragindako ondorioak arindu nahi ditu, pertsonak eta enpresak suspertu eta oneratzen lagunduz.

Proiektuen Poltsaren Oinarrien gaineko argibide gehiago nahi izanez gero, honekin batera doazen agirietan eta Arriaga Antzokiaren web orrian aurkituko dituzue.

#BilbaoAurrera