logo_100_urte_a%c2%a7os-1
Deskargatu

"Iralabarri: auzo baten bizitzan, mendeurrena" erakusketaren liburua deskargatu

ERAKUSKETA

“Iralabarri: auzo baten bizitzan, mendeurrena”.

cartel_iralabarri

  • Iralabarriko argazkiak, sorreratik aurrera.
  • Azaroaren 4tik abenduaren 18ra.
  • KIRIKIÑO ETORBIDEKO PLAZAN.

Erakusketa honetan Iralabarri auzoaren ikuspegi bisuala eskaini nahi digute, sortu zenetik gaur egunera arte, hain zuzen ere Bilboko auzo bitxi hau eraikitzen amaitu zenetik mende bat betetzen denean. Erakusketa hamabi panelek osatzen dute, era askotako irudiak –argazkiak, prentsako artikuluak, agiriak, liburuxkak…-. Lehenengoa XX. mendearen hasierakoa da, Juan Jose Iralak Harino Panadera lantegia eraiki eta bere ametsetako auzoko eraikinen proiektua garatu zuenekoa.

Ordutik, auzo berezi honek aldaketa ugari izan ditu, azken mendeak hala eskatuta. Auzoko bizilagunek emandako materialean, pertsonaia garrantzitsuak, erakunde enblematikoak eta pertsona aktiboak aurkituko ditugu: ez bakarrik aisiako jarduerak sozializatzeari dagokionez, baita auzoa etengabe hobetzeko modu aktiboan inplikatzen direlako ere. Azken batean, etorkizunean sinesten duten auzotarrak dira.

Informazio diptikoa


TELEBISTA PANTAILAK

Argazki-sekuentzia + “Iralaren ametsa” bideoaren aurrerakina plasma telebistan.

  • Azaroaren 4tik abenduaren 18ra.
  • IRALAKO UDALTEGIAN.
  • IRALAKO LIBURUTEGIAN (GIÑA BASERRIA).
  • OSASUN ETA KONTSUMO SAILAREN EGOITZAN (HARINO PANADERAren ERAIKINA).

Telebista-pantailen bidez etengabe proiektatuko dira Kirikiño etorbideko plazako erakusketako argazkiak eta Iralabarriko historia islatu eta azaldu nahi duen “Iralaren ametsa” bideoa aurkezteko aurrerakina. Bideo osoa auzoan aurkeztuko dute urtarrilaren amaieran.


BISITA GIDATUAK

BISITA GIDATUAK HARINO PANADERAren ERAIKINEAN (OSASUN ETA KONTSUMO SAILAREN EGOITZA)

  • Azaroaren 7tik abenduaren 3ra.
  • Ordutegia: astelehen eta martitzenetan, 17:45ean; eguazten, eguen eta barikuetan, 16:00etan eta 17:45ean; eta zapatuetan, 10:00etan eta 11:45ean. (mesedez, puntualtasunez etorri).
  • Euskaraz: barikuetan, 17:45ean.
  • Bisitaren iraupena: ordubete eta 30 min
  • Topalekua: eraikinaren sarrera (Ugalde kalea, 7).
  • Informazio eta erreserbak: urriaren 31tik (astelehenetik domekara, 8:00etatik 20:00etara) 944 010 010 / 010. Apuntatuta egon arren, ezin baduzu joan, jakinarazi gutxienez 24 ordu lehenago.

harino-panadera_1 harino-panadera_2

1901ean Juan José Irala familiarekin hasi zen bizitzen Urioste baserriaren lurretan eraikitako txalet batean. Landen artean, uritik urrun eta altu samar zegoen etxea. Iralabarri izena eman zien lurrei eta hortxe hasi zen Compañía Bilbaína de Molinería y Panificación altxatzen, hau da, ogia egiteko fabrikarik handiena eta onena. Hiru eraikin zituen enpresak. Gaur egun bakarra gelditzen da eta horixe da bisitatu daitekeena, hain zuzen irina egiteko eraikina. Besteak biak oratzeko eta labeak edukitzeko ziren, baina gaur egun ez daude. 90 urteko historia izan zuen fabrikak eta urte haietan bilbotarren gustuak aldatu ahala fabrikak egokitu beharra izaten zuen; hau da, ekoizteko prozesua  aldatu behar izan zuen behin baino gehiagotan sistema eta makina berriagoak sartuz. Ehotzeko makina berreskuratu eta egoera onean jarri dute.

Iralabarri auzoaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak direla-eta, udalak ondarea ezagutzera emateko duen “Bilbao Izan” programak bat egin gura izan du eta Iralabarriko eraikin enblematikoen artean dagoen eta orain Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitza den Harino Panaderaren eraikinean bisita gidatuak egiteko proposamen egin du.


PROIEKZIOAK

Iralaren ametsa” bideoa.

  • 2017ko urtarrilaren 24an eta 26an, Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitzan (Harino Panadera eraikina).
  • Saioak 17:00etan, 17:45ean eta 18:30ean.

Argazki-erakusketaren jarraipen gisa, urtarrilaren amaieran gai berari buruzko bideo bat aurkeztuko dute. Ikertzaile eta historialari eta auzoko batzuek lekukotasuna eman eta auzoko historiaren berri eman dute ikus-entzunezkoa egiteko. Beharbada, Bilboko txokorik ezezagunen artean dago Iralabarri auzoko historia ezagutzera ematea du xede bideoak.

Gainera, ikus-entzunezkoa 2017ko otsailaren 6tik aurrera Bilbao Kulturaren webgunean eta Bilbao Kulturak youtuben duen kanalean ikusi ahalko da.