bilbao_izan_banner

Bilbao Izan markaren atzean biltzen dira Bilboko Udaleko Kultura Sailak uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak: Historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak,…Bilbao Izan batez ere bertako herritarrentzat da, baina bisitarientzat edo gure uriaren berri zehatzagoa eduki nahi duten pertsona guztientzat ere zabalik dago.

Bilbao Izan programaren helburuak hauexek dira:

Bilbotarrek uriarekin duten identifikazioa indartzea.
Belaunaldi berriei Bilboren berezko nortasuna transmititzea.
Auzoetako historia eta idiosinkrasia ezagutzera ematea.
Gure ondarearen baliabideetara hurbiltzeko modu erraz eta erosoa eskaintzea.
Bilbo kultur hiri modura sendotzea.
Kontua uriaren ondarea modu moderno, zabal eta anitzean ezagutzera ematea da. Bilbo ez dugu isolaturik ikusten, inguratzen gaituen errealitate soziokulturalari loturik baizik. Eta hori guztia egiteko hauek erabiltzea: hitzaldiak, bisita gidatuak, erakusketak, ikuskizunak, web-orria eta argitalpenak; hots, gure ondarea agerian uzten laguntzen digun guztiak du bere lekua programa horretan.

Web Orria Ikusi

MATXINADAK: GATZAREN ALTXAMENDUA

Captura de pantalla 2017-06-20 a las 19.23.42

Bilboko Udalak maiatzean ekin zien berriro Hiriko gune berezietara egiten diren bisita gidatuei, ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programaren barruan. Edizio honetan, azken gerrak eta beste borrokaldi historiko batzuek hirian utzi zuten aztarnan eta historian ari da zentratzen. Maiatzean eta ekainean,

Gerra Zibilaren eragina jasan zuten Santutxuko eta Zabalguneko zenbait txoko bisitatu badira, orain, “Gatzaren Altxamendua” izenez ezagutu zen herri altxamenduaren agertokia izan zen Bilbo zaharretik bisita proposatzen da.

1631 eta 1634 artean, Bizkaia herri altxamenduaren agertokia izan zen, Koroak agindutako gatzaren estankamenduaren ondorioz. Gatazka ekonomikoa izan zen, baina baita gizarte mailakoa ere, eta Foruen defentsari, udal agintean legez kanpo sartzeari, bide gabeko aberastasunari… buruzko eskariak eta protestak ere barne hartu zituen. Altxamendu hartako gertakari garrantzitsuenetako batzuk Bilboko hirian gertatu ziren.

Bisita honetan, gertakari latzak jasan zituzten agertokiak ikusiko ditugu, eta altxamendu horren zergatiak eta ondorioak ezagutuko ditugu. Gatzaren estankoa zer zen eta Bizkaiko biztanleentzat, eta batez ere Bilboko herritarrentzat, zergatik zen hain garrantzitsua ulertuko dugu.

Horrela, Uztailean, oinezko ibilbidea proposatuko zaio jendeari, Arriaga plazan hasita, 1631n hasi ziren gertakari larri eta garrantzitsuenetako batzuen lekuko izan ziren Alde Zahar inguruko zenbait txoko ezagutzeko. Gertakariak, gatzaren prezioa %44 igotzea eta, aldi berean, bilduta zegoen gatz guztia bahitzea eta une horretatik aurrera gatza saltzeko baimena Errege Ogasunera mugatzea erabaki zuen errege aginduaren ondorioz piztu ziren 1631n.

Captura de pantalla 2017-06-20 a las 19.24.06                                                                                                                                        TRIPTIKOA DESKARGATU

Ordutegia
Astearteetan eta asteazkenetan 16:00etan eta 18:00etan. Ostegun eta ostiraletan 10:00etan eta 17:00etan. Larunbatetan 10:00etan eta 12:00etan.

Euskaraz
Ostiral arratsaldetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Euskarazko taldeen kasuan, taldearekin berarekin adostuko dira eguna eta ordua, eskariaren arabera.

Zelan heldu
Metroa: Santutxu (Karmelo). Bilbobusa: 40, 48. Bisitaren iraupena: Ordu eta erdi.

Topalekua
Ertzilla kalea, 24 (Moyua eraikinaren ondoan)

Informazioa eta erreserbak
 Maiatzaren 22tik aurrera (astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara) 944 010 010 / 010
Izena eman arren, azkenean ezin baduzu joan, mesedez jakinarazi iezaguzu gutxienez 24 ordu lehenago.

 

 

“Gerra garaiko umorea” izenburu pean, erakusketa honek Gerra Zibilean eta aurreko hilabeteetan Bilboko prentsan agertutako binetak biltzen ditu, eta hortaz, irudigileek gertatutakoaren gaineko ikuspuntu berria, bakarra eta ezezaguna helarazten digute.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatua, ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan, Ensanche eraikinean ikusteko aukera egongo da, ekainaren 19tik abuztuaren 18ra arte.

“Gerra garaiko umorea” izenburupean, erakusketa, garaiko hartako 15 egunkaritan, Tierra Vasca, Euzkadi, La Gaceta del Norte, El Nervión, La Tarde, Unión izenekoetan, besteak beste, argitaratu ziren 90 bineta inguru erakusten dituzten 16 panelek osatzen dute. Bilboren erorketak anonimotasunera eraman zituen marrazkilariek egin zituzten, oso teknika anitzak erabiliz. Juan Mari Aburto alkatea bertan zela aste honetan inauguratu den erakusketa abuztuaren 18ra arte bisitatu ahal izango da.

Portada

1936. urtea baino lehen ere irudiak argitaratzen ziren arren, gerran sortutako egunkariak izan ziren binetak komunikaziorako eta entretenimendurako gehien erabili zituztenak. Prentsak izugarrizko garrantzia hartu zuen gerra garaian. Defentsa Batzordeak hasieran, eta Eusko Jaurlaritzak ondoren, hamaika abisu, albiste eta agindu jakinarazi behar izan zizkieten biztanleei eta, horretarako, egunkariak, irratiak eta kaleko kartelak baino ez zituzten eduki eskura. Dena den, oso ideologizatuta zeuden garaiko egunkariek euren orrialdeak ere erabili zituzten gerra irabazteko ezinbestekoa zen batasuna goraipatzeko eta arerioaren maltzurkeriak eta akatsak nabarmentzeko.

Tríptico_Expo

Euskadin gatazkak iraun zituen hamahiru hilabeteetan ehunka irudi argitaratu ziren, eta horietako batzuk bildu, aukeratu, marraztu eta zenbait gairen arabera antolatu dira erakusketa honetarako: 1936ko hauteskundeak, Fronte Popularra, Gerraren prestakuntzak, defentsa, bonbardaketak eta haiek eragindako suntsiketa, ebakuazioak edo gerraren amaiera. Binetek, inork zalantzan jartzen ez duen balio artistikoa izateaz gain, balio dokumental handia ere badute, lehen mailako dokumentu historikoak baitira, azken urteetako gure historiaren une jakin bat ezagutzeko.

Tríptico_Expo

Binetak eta komikiak, irudigileek gertakizunen, ideien, egoeren, ohituren eta abarren gainean pentsatzen dutenaren sintesia eta iritzia dira. Gaur egun gertatzen den bezala, irakurlea kontzientzia hartzera edo gogoeta egitera bultzatzen saiatzen dira irudigileak, normalean atsegina den eta barre egitera eta satirara jotzen duen bidea erabiliz. Erakusketa osatzen duten irudi guztiak horretarako egin den katalogoan aipatzen dira, argitaratu ziren egunarekin eta egunkariarekin, eta baita egileekin ere. Egileen zerrenda luze horretan hauek daude, besteak beste: Anbil, Aníbal Tejada, Antonio Asteinza, Argüelles, Blondeau, F.de Ugalde, Jesús María Pérez, Jol, José Calparsoro, L. Marcano, Mericaechevarría, Mores, Muguerza, Murillo, Chuni, Neu, Pardasano, POL FER JAC, Puyol 37, R. Dubonc, Teo, Tom, Utrilla, Yeste eta euren lanak sinatzen ez zituzten beste ezezagun asko.

moha

Garai hartan irudigile eta kazetari haiek pertsona ospetsuak izan zirela uste dugun arren, Bilbo erortzean anonimo bilakatu ziren. Joan zirenei buruz ere ez dugu beste ezer jakin eta geratu zirenek seguruenez ez zuten inolako erlaziorik izan nahi izan ezkerreko alderdiekin edo talde abertzaleekin. Hori dela eta, Bilboko Udalak deia egin die marrazki, izen edo sinadura horietakoren bat ezagutu dezaketen pertsonei, antolatzaileekin harremanetan jar daitezen, neurri handian galdu egin zen marrazkilari belaunaldi horren historiari eta nondik norakoari buruz gehiago jakin ahal izateko.

HUNOS

payaso

ERAKUSKETAREN EGUNAK ETA ORDUAK

ZABALGUNEA ERAIKINA
(Zabalgune plaza, 11)

Egunak
Ekainak 19 – Abuztuak 18

Orduak
Ekaineko, uztaileko eta abuztuko astegunak: 8:00etatik 20:00etara
Ekainak 24 eta 25, eta uztailak 1, 2 eta 25: 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara
Gainerako larunbatak eta jaiegunak itxita.

Triptikoa Deskargatu

logo_100_urte_a%c2%a7os-1

ZABALGUNEKO JAUREGIAK ETA JAUREGITXOAK


Duela mende bat, Indautxu Bilboko hedapen gunea zen, bere aberastasunaren aztarna utzi nahi zuen burgesia dirudunarentzat. Horren adibidea, XX. mendearen hasieran aurrera egiten hasi eta 1915. urtean arkitekturaren gorengo mailara heldu zen Bilboko Zabalgunea da. 1876an hiriko lehenengo Zabalgunerako onetsi zen hirigintza alorreko planeamenduak, pixkanaka betez joan zen ibilbide orria eman zuen.

Bilboko Familia dirudunek gastuei begiratu barik eraiki zituzten euren etxe handiak. Leonardo Rucabado edo Julio Saracibar bezalako garaiko arkitekto handiek euren aztarna utzi zuten etxe eta jauregitxo horietan. Estilo erregionalistak joera markatu zuen hainbat eraikinetan: Chavarri Jauregiaren bitxitasunarekin edertasunean  lehiatzen zen Allende txaletean, Foru Jauregiko fatxada ikusgarrian edo Sir Ramón de la Sotaren lehenengo bizilekua izan zen Villa María etxearen xumetasun harrigarrian.

Denboran hain urrun ez dagoen arren, gutxi gogoratzen den hirigintza eta arkitekturaren historia handia da,  XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako jauregitxo eder haietako batzuk dagoeneko ez daudelako.


Irailaren 3tik 30era arte.

Ordutegia:

  • Astelehena, martitzena eta eguaztena: 16:00etan eta 18:00etan
  • Eguena eta barikua: 10:00etan eta 17:00etan
  • Zapatua: 10:00etan eta 12:00etan.

Euskaraz: Bariku arratsaldetako bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Talde bisitak euskaraz egiteko, eguna eta ordua adostuko da taldeekin, eskariaren arabera.

Zelan heldu: Metroa: Moyua. Bilbobus: 1, 10, 28, 56, 72, 77, A7.
Bisitaren iraupena: ordu eta erdi.
Topalekua: k/ Arbieto (Foru Liburutegiko eta Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinen artean).
Informazioa eta erreserbak: abuztuaren 29tik Aurrera (astelehenetik igandera, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara) 944 010 010 / 010.

Jaitsi programa

Informazio gehiago