TXISTULARI ALARDE HANDIAK AMAIERA BIKAINA EMANGO DIO IGANDEAN ASTE NAGUSIARI

Bigarren urtez, Juan José Ocón zuzendari ezagunak zuzenduko duen ikuskizunak, egungo euskal musikako erreferentzia handienetako bat izango du gonbidatu, Alex Sardui.

Bilboko Txistulari Bandak igandean esango dio agur Aste Nagusiari, eguerdiko 13:00etatik aurrera Bilboko Plaza Barrian eskainiko duen eta 100 musikari, ahots eta dantzari bilduko dituen kontzertuarekin.

Bilboko Udal Txistulari Bandak datorren igandean, abuztuak 28, esango dio agur 2016ko Aste Nagusiari eguerdiko 13:00etatik aurrera, Plaza Barrian ospatuko den Txistulari Alarde tradizionalarekin. Juan José Ocón zuzendari donostiar ezaguna izango da 100 musikari, ahots eta dantzari baino gehiago bilduko dituen ikuskizun handi hau zuzentzeko ardura izango duena. Aurten, Alardearen gonbidatu berezia, egungo euskal musikako erreferentzia handienetako bat izango da, Alex Sardui, Gatibu taldeko abeslaria.

Garikoitz Mendizabal, Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendariaren eta Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcia taldekideen batera, Euskal Herriko Txistulariak, San Anton Abesbatza (Alfredo Hurtado de Saracho zuzendari duela), Metal Boskote bat, Bizkaiko Gaiteroak, Maite Lomas (txistu bakarlaria), Iñigo Eskubi (kitarra), Ritxi Salaberria (kontrabaxua), David Gorospe (bateria) eta Xabier Zabala (teklatua, eskusoinua eta moldaketak) musikariek hartuko dute parte kontzertuan. Ikuskizunaren barruan, Nagore de las Cuevas, Arkaitz Pascuas, Asier Uskola eta Maddi Argote dantzariak ere izango dira, jende guztia Alardean parte hartzera gonbidatuz.
Horiei, Gatibu musika talde ezaguneko abeslaria eta Exkixu euskal folk/rock musikako talde historikoaren kantaria izan zen Alex Sardui gehituko zaie. Gernikarrak “Urepel”, “Loretxoa” edota “Euritan dantzan” izeneko azken arrakastak interpretatuko ditu. “Txanton Piperri edo “Bedaiokoa” bezalako abestiak ere eskainiko dira, hurbiltzen den jende guztia kantatzera eta dantzatzera gonbidatuz.
Bigarren urtez jarraian, Juan José Ocón zuzendari donostiarrak zuzenduko du Alardea. Ocón euskal zuzendari ospetsuenetakoa da eta Euskadiko musikaren harrobi nagusietakoa den EGO orkestra gaztearen arduradun nagusia.

Txistularien Alardea Aste Nagusiko ikuskizunik jendetsu eta herrikoiena da Bizkaiko Txistularien Elkarteko Bilboko Ordezkaritzak Areatzan antolatzen zuen garaitik, bertan.

2005. urteaz geroztik, Bilboko Udal Txistularien Banda da ikuskizun honen arduraduna eta urte guzti hauetan zehar, hainbat artista gonbidatuk parte hartu dute bertan, adibidez, Kepa Junkerak, Los Cinco Bilbaínosek, Imanol Urkizuk, Gozategik, Zigor Sagarnak Niko Etxartek, Gorka Sarriegik, eta Korrontzik besteak beste.

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Lan-talde honek 2004ko urtarrilean ekin zion ibilbideari, eta urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.

PROGRAMA
“Txanton Piperri” Buenaventura Zapirain. Moldaketak: Kepa de Miguel
“Txakolin” Herrikoia. Moldaketa: Txomin Agirregomezkorta
“Baltsen Popurria II” Herri doinuak. Moldaketak: Xabier Zabala
“Urepel” Gatibu. Moldaketak: Xabier Zabala
“Gabak Zeruei Begire” Gatibu. Moldaketak: Xabier Zabala
-“Irish Eyes” Irlandar herri doinuak. Moldaketak: Xabier Zabala
“Bedaiokoa” Herrikoia. Moldaketak: J.I. Ansorena
“Gizaburuaga” Kepa Junkera. Moldaketak: Juanma Sáez
“Kalejiren Pot-Pourria” Herri doinuak. Moldaketak: Xabier Zabala
“Loretxoa” Gatibu. Moldaketak: Xabier Zabala
“Euritan dantzan” Gatibu. Moldaketak: Xabier Zabala
“Euskaldunak gara” Pepe Yanci. Moldaketak: Xabier Zabala

Alardearen zuzendaria: Juan José Ocón
Gonbidatu berezia: Alex Sardui
Bilboko Udal Txistulari Banda: Garikoitz Mendizabal (Director, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Gorka Zabaleta eta Asier García.

Partaideak:
Euskal Herriko Txistulariak
San Anton Abesbatza (zuzendaria: Alfredo Hurtado de Saracho)
Metal Bostkotea
Bizkaiko Gaiteroak.
Maite Lomas (txistu bakarlaria)
Iñigo Eskubi (kitarra)
Ritxi Salaberria (kontrabaxua)
David Gorospe (bateria)
Xabier Zabala (teklatua, eskusoinua eta moldaketa).
Nagore Cuevas, Arkaitz Pascuas, Asier Uskola, Maddi Argote (dantzariak)