SARDINA IN THE BOX, TXO!, 2016KO ARATUSTEETAKO KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEA

Guztira, 50 lan aurkeztu dira Bilboko Udalak antolatutako aratusteetako kartel lehiaketara.

SARDINA IN THE BOX, TXO! kartelak irabazi du 2016ko Bilboko Inauterien Kartel Lehiaketa. Kartel irabazlearen egileak Bilboko ‘GurEra Arkitektura’ estudioko Saioa Martín Riolobos, Miren Itxaso Román Ruiz de Aguirre eta Yeray Llarena Prieto bilbotarrak dira. Bere kartelak Bilboko Inauteriak irudika ditzan ohoreaz gain, 2.000 euroko saria jasoko du.

Edizio honetan 50 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Lanetako jatorria desberdina izan da eta partehartzaileak Irungoak, Lleidakoak, Castellonekoak edota Burgosekoak izan dira. Hala ere, ohikoa denez, Bilbo izan da batez ere lanen jatorria.

Jaietako Komisioak izendatutako epaimahai batek aukeratu du finalistak. Epaimahaia sei kide izan ditu: Bilboko Konpartsetako ordezkari bat; Udaleko ordezkarien diren Itziar Urtasun eta Goyo Zurro, Jaietako batzordearen presidentea eta ordezkaria; Maylin Vergara disenatzailea eta Fede Merino kazetaria.

Sei kartel finalistak Terminus Eraikinean, Bilboko Udalaren web orrialdean (www.bilbao.net) eta bozketako baliabide kolaboratzaileetan egon dira erakusgai abenduaren 14a eta 18a bitartean. Egun horietan zehar Bilboko hiritarrek bere botoa emateko aukera izan dute Terminus Eraikinean (Plaza Biribilean) era presentzialean, Bilboko Udalaren web-orrian eta komunikabide kolaboratzaileetan.

Aurten komunikabide laguntzaile hauen bitartez egin izan dira bozketak: DEIA, EL CORREO, GARA, EL NERVION, CADENA SER Bilbao, EITB-ko web-orrian, ONDA VASCA, ONDA CERO, RADIO NERVION, BIZKAIA IRRATIA, RADIO POPULAR, TELEBILBAO eta BILBAO 24 HORAS.

Aurtengo Aratusteak otsailaren 4tik 9ra bitartean ospatuko dira. Datorren astean, Bilboko Udalak prentsaurrekoa eskainiko du programazioaren inguruko zehaztasun gehiago emate aldera.